"EA desagertaraztea da EAJren helburu nagusia".

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iñaki Cabases (EA)-ekin elkarrizketa.Politika oro har Nafarroan
"EA desagertaraztea da EAJren helburu nagusia".
Iñaki Cabases, Eusko Alkartasunaren zerrendaburua Nafarroako Par- lamenturako
Laugarren aldiz zerrendaburua. Iñaki Cabases Nafarroan abertzaletasunak bizi duen egoeraz mintzo zaigu, «abertzaletasunak aukera bat bera ere» ezin duela galdu azpimarratuz. Aurreko legegintzaldiaren bideari jarraituz, EA Nafarroako Legebiltzarreko giltzarria izateko bokazioaz abiatuko da kanpaina honetan.
Kritika asko jaso dituzue Nafarroao Gobernuko aurrekontuetan parte hartzeagatik; Iruñeko Udalean ere aritu zarete. Ez al da gehiegizkoa izan ordaindu beharrekoa?
Abertzaletasunak Nafarroan ezin du aukera bat bera ere galdu, lur jota baitago. Politikoki sistema edota erakundeen oposizioan egotea oparoagoa izan badaiteke ere, egun, Nafarroaren zenbait euskal ezaugarri mantentzea oparotasun politikoa baino premiazkoagoa da. EAk azken urteotan gauzatu duen politika eraman izan ez balu, ikastolek ez lukete finantzaziorik izango. Nafarroan egon behar da horretaz jabetzeko. HBk aurrez aurreko oposizioa manten dezake, EA hor dagoelako. EA ez balego, HBk postu hori hartu beharko luke, norbaitek egin behar baitu lan hori.
Gobernuan egon beharrak, aginte postuetan egoteak, gobernagarritasuna ahalbideratzeak... ez al dio sendotasun handiagoa ematen navarristen proiektuari?
Ezta gutxiago ere. Nafarroak ez ditu bere euskal ezaugarriak galduko gobernuan bat edo beste egonda ere; baina argi dago abertzaletasunak ezin duela Nafarroako politikagintzatik at geratu, horrela izanen balitz desagertzear egonen bailitzateke.
HBk Urralburu ez laguntzean asmatu egin zuela aldarrikatu egin du. EAk oker jokatu al zuen?
HB, nafar politikagintzan, oker ibili da hamabost urteotan: erakundeetatik at egotetik erakundeetan egotera igaro da, buruz buruko oposizioa defenditzen zuen, eta azken legealdian ez du hori egin. EAk hasieratik egin izan duena egin du. Urralbururen aferan, denok hartu genuen ustekabe galanta, beraiek ere bai. Lehendakaria hautatzean ez zen bere imagina ezbaian zegoena, agintzeko era baino, eta horrek abertzaletasunarentzat egungoak baino ikuspegi hobeak izatea ahalbideratu izanen luke.
Ustelkeria kontuetan, EAk ikerketa batzorde guztiak bultzatu ditu eta baita sortu ez diren beste batzuk ere. Zerbait gehiago egin al zitekeen?
PSNk eta UPNk ez dute inolako asmorik izan ikerketa prozesuak antzina zitezen. Ustelkeria uxatzea denon esku dago. Enfrentamendua bultzatzea ustelkeria da, kalteak konpontzean norbait diruz saritzen baita.
Hauteskundeotan gazte asko sartu duzue zerrendetan, baina zerrendaburuak ez dira aldatu.
Javier Ayesaren kasuan, Iruñeak duen zinegotzirik onena dela esan izan da, beraz, ez diogu kapital horri uko eginen. Parlamentuko zerrendaren kasuan, nik 43 urte ditut. Karguarekiko ez daukat inolako sentimendu patrimonialik. Nafarroan abertzaletasunak behar dituen planteamenduak defenditzen saiatu izan naiz, eta jarraitzea proposatuz gero aurrera segitzen dut. Ez dut inolako arazorik lan hau ni baino hobeki egin dezaketenei bide emateko.
Zenbait komunikabidetan, EA-EAJ koalizioaz mintzatu da. EAJk gizendutako haizeak al dira?
EAJk antolakuntza eta erakunde mailan Nafarroari uko egin zion. Nafarroan PSOE eta Autonomi Elkartean EAJ-PSOE izan ziren garaian eman da bi komunitateon arteko urrunketarik handiena. EAJren helburu nagusia Nafarroan EA desagertaraztea da. Udal hauteskundeetarako koalizioen aferan EAJ, alderdi gisa, ez zaio inoiz EAri zuzendu.
Beraz, nola ulertu behar da Altsasukoa? Hor ez al daude EA eta EAJko militanteak hizketan?
Duela lau urte sozialistek aurrera eraman zituzten interesak bere sentitzen ez zituen gizatalde batek hauteskunde-agrupazioa osatu zuen Altsasun. EA, EAJ, EE eta inongo alderdiko kideak elkartu ziren. Egun, duela lau urteko konpromezuaren arabera, EAk izendatu behar zuen zerrendako alkategaia, eta Goikoetxea jaunak EAk aukeztutako biak errefusatu egin ditu. EAJk EA talde horretan egoteko inolako borondaterik ez zuenez, gure zerrenda aurkeztea erabaki genuen.
Hautesleek ez al dute eskatzen Kataluniako CiU moduko zerbait EA eta EAJren artean?
Nik uste ezetz. EAJk ez du barneratu EAren izate bera. Arzalluzek aberriaren aldekoa baino EAren kontrako obsesioa du. Nazionalismoan aniztasun ideologikoa dago, eskuineko alderdia den EAJk osorik bildu ezin duena. Alta, EAJ eta EAren arteko lana beharrezkoa da. Herri hau abiaraziko duten formulazioak ezinbestekoak dira. Eusko Jaurlaritzan gaude, eta EAJk elkarlanerako borontatea erakutsiz gero, lan horren fruituak aski fite antzeman daitezke, Jaurlaritzak herriaren aitzindaria izan behar baitu.
Hautesleek ez al dute hori eskatzen?
Hautesleek ez dute ulertzen nolatan gehiengo abertzalea duen herri batek ez duen klabe abertzaleetan funtzionatzen.
Alderdi guztiek Alliren jarrera kritikatu duzue. Zer dela eta Allik EA gogorren kritikatu izana?
EA ez da Allik menderatu behar duen arerioa. Alli eskuinetik dator eta bere hauteslea eskuinean aurkitu behar du. Alli `euskal' ezaugarriekin artifizialki lotzea akats nabarmena da. Nafar eskuinak baino errespetu handiagoa die Nafarroako euskal sustraiei, baina ez du berezkoa sentitzen.
Zure ustez ez du horren frogarik eman?
Egun UPNko zerrendaburua balitz, UPNren planteamendu berak bultzatuko lituzke. Legegintzaldi honetan euskal gaien inguruko partida guztietan bere alderdiarekin eman du botoa. Horrek ez dio ezinegonik sortu alderdi barruan jarraitzeko. Alli euskara edota euskaltzaletasunaren bultzatzailetzat hartzea oker handia da.
Nafar Demokraten Elkargunea, beste EA bat izan daitekela diote...
Alliren ideologia ezezaguna da. UCDn eta UPNn ez du arazorik izan. UPN-n desadostasunak ez dira ideologikoak izan, proiektu pertsonalistagoa bultzatu nahi izatetik sortu dira. UPN nafar nazionalistatzat hartu behar zela defenditzen zuen garaian, nagusigoa zuen kongresu hartan. Baina Del Burgorekin egindako tratua zela eta, ustezko desadostasun ideologiko hori zokobetailurako utzi zuen. Eskuinean metatutako interesen multzoak agintzen du, eta Allik interes bat ordezkatzen zuen. Interesak eta ez desadostasun ideologikoak dira joan izanaren arrazoiak.
Datorren gobernuko giltzarria izan nahi duzue. Horrek ez al du morrontzarik sortzen?
Gobernua osatzeko nazionalisten presentzia ziurtatzea dugu helburu. UPN-PSN Gobernu baten `navarrismorik' gordinena izanen litzateke kontrakoa. Nahiago nuke IUk Estatu mailan eta HBk Nafarroan egiten duten gisako oposizio erosoa egitea, baina Nafarroako abertzaletasunarentzat sobera arriskutsua da. Ez dut inoiz ulertuko zer dela eta HBk kontrako botoa eman zion Euskararen Legearen aldaketari.
Zer eskain diezaioke EAk nafar politikagintzari?
Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren arteko batzorde iraunkorra osatzea guztiz beharrezkoa da. Inoiz aipatu den «Dieta» moduko zerbait. Batzordeak bi komunitateen eremuko politika berezituak diseinatu beharko lituzke, bai Madrilen eta bai Brusselan presentzia instituzionala koordinatuko, eta nafar eta gainerako euskaldunen arteko bategite soziologikoa bultzatuko. UPN-PSN akordiokoa baino aurrerakoiagoa den politika egiten saiatuko gara.
Zenbait sektore abertzalek hori bezainbeste eskatzen dute Iparraldearekiko beste politika bat.
Iparraldearen kasuan ordezkapen instituzionaleko arazoa dugu. Batzorde iraunkorra Iparralderantz hedatu beharko litzateke, eta Atlantiar Pirinioetako departamentuarekin negoziatuz, aberria hezurmamitu. Hori guztia, hainbat indar abertzalek Iparraldean duten presentzia baino garrantzitsuagoa da, indar horiek orain arte ez baitute ezer gauzatu. Status quo-a mantentzea baino, gehiengoa bil dezaketen ekinbideak gauzatu behar lirateke.
ETAren jardunak abertzaleen arteko batasuna oztopatu eta bai Nafarroan bai EAEn antieuskaldunen jarrerak indartzen ditu.
Hala ere, EAtik maiz esan da biolentziaren amaiera ez dela beharrezkoa hitz egiten hasteko?
Elkarrizketarako ez da aurrebaldintzarik exigitu behar. Baina deigarria da nola ETA alderdi abertzaleen arteko negoziazioa laguntzeko baino Estatuarekin negoziatzeko prestuago azaltzen den. Alderdi abertzaleen artean hurbilketa dagoenean, Elkarri-ren bake konferentzia kasu, ETAk bere jarduna gogortzea ere deigarria da. Zentzu honetan ETAren jarduna susmagarria izaten ari da.
LARRION, Patxi
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazCABASES1
EgileezLARRION1Politika

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude