"Justizia egitean ustezko lagunak galtzen dituzu".


1995eko apirilaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Manolo Campos (HB)-eri elkarrizketa
"Justizia egitean ustezko lagunak galtzen dituzu".
Komunikabideen oholtza utzita, bizimodu arruntera itzuli da Manolo Campos
Gogoz baino, konpromezuz eta itxaropenez eutsi zion 1991n Etxarri Aranazko agintemakilari HBren izenean, baina bere jardueraren ondorioz lortu zuen oihartzuna ez zuela «inolaz ere» espero aitortzen du. 60 urte beteta, beti bezain kaletar eta etxekogizon sentitzen da egunero bazkaria egiten.
AZKEN lau urteotan askok ikurrina eta intsumisioaren aferen ondorioz ezagutu badute ere, Manolo Camposek aitortzen duenez betidanik izan da ezkertiar eta abertzalea. Oraindik gogoan du Etxarriko bi gaztek 1954an soldadutza ez egiteagatik erbestera jo zuten unea,
«hemengo jendea beti izan da rebeldea».
Berak Afrikan burutu zuen 1956an hasi eta 16 hilabete beranduago lizentziatuz. Izan ere, txikitan aita hil ondoren Manolo zen etxeko diru-iturri bakarra,
«eta errepresioaren izuak altxatzen ere ez zizun uzten».
Gaur aukeran jarrita, semea bezala,
«dudarik gabe intsumiso».
Beste lagun ezkertiar, abertzale eta antifrankista batzuekin burutu zituen lehenengo `ekintza politikoak'. ETAren sorrera, Burgosko auzia, Carreroren hilketa, Francoren heriotza eta gainontzeko gertakariak gertutik jarraitu zituen,
«beste ezkertiar batzuen antzera».
Garraiolari lanak uzten zizkion tartetan ezker abertzaleko udal egituretan parte hartzen zuen.
Orduan itzartzen hasi zen langile mugimendu antolatuan lehenengo urratsak ematera zihoala bizkarrezurreko gaixotasunak jo zuen Campos, lana uztera behartuz eta gero, 46 urte zituela, jubilazioa. Aurrerantzean HBko udal batzordean eman zuen oinarri militantearen lana eta 1991n abertzalearen zerrendaburu izan zen udal hauteskundeetan. Alkatetza lortzeko aukera zabalak izanda ere, itxaropena bai baina berak dio hori bainoago konpromezuagatik eta arduragatik onartu zuela proposamena.
«Herri txikietan zaila izaten da zerrendak osatzea, lan handia egin behar da Udaletxean eta gainera guretzat leku horietan esertzea ez da batere erakargarria».
Aginte-makila lehenengo aldiz estutzeak zirrara eragin zion eta hortik aurrera,
«eguneko 24 orduak alkate, beti baitago zerbait egiteko. Bestalde, 14 urte nituela ikasketak utzita eskola handirik ez eta Udaletxeko martxan jarri arte ordu gehiago sartu behar izan nituen».
Komunikabideetan zenbat aldiz atera den galdetuta ezezkoa erantzun du irribarrez.
«Ez nuen horrelakorik espero. Hasieran Udaletxeko lana baino ez nuen buruan; gero `politika' ekiditea ezinezkoa dela ikusten duzu».
Laster etorri zen independentziaren aldeko mozioa, Espainiako Armadari laguntza ulkatzeko erabakia, berriro ere Udaletxeko balkoian ikurrina bakarrik ezarri zenekoa, eta hauen atzetik agerraldi publikoak, prentsaurrekoak, lau epaiketa eta kargugabetzea.
Independentziaren aldeko mozioa zela medio, 1991ko urrian izan zen bere lehenengo agerraldi publikoa. Hitzak ez gogoratu arren, orduko urduritasuna ez omen du inoiz ahaztuko.
«Hori bai, independentziaren alde hitz batzuk esateko beti egongo naiz prest».
Orduz geroztik hamaika bider jende eta komunikabideen aurrean eta «lasaixeago» egoten dela onartuarren, erabat ongi egoterik ez duela lortzen berresten du:
«Benetan diotsut, ni ez naiz politikaria, ez dut horretarako pastarik».
Hautestontziek lau urteko konfiantza eman arren, hirugarrenean kargugabetu zuten Espainiako Armadari laguntza ukatzeagatik. Legegintzaldia bukatzera doa, dozenerdi bat esaldi balantzea egiteko:
«Pena merezi izan du. EAJ eta EAko zinegotziek oraindik ez didate hitzik egin eta erabaki hura guztiona izan zen, horrek tristetzen nau. Justizia egitean ustez lagunak zirenak galtzen dituzu, benetakoek ondoan jarraitzen baitute. Herri osoaren alkatea izaten saiatu naiz, ez bakarrik alderdikoa. Lanean jarraituko dut baina ez nago errepikatzeko prest, nire zikloa bukatu da eta jende berriari tokia egin behar zaio».
ALDASORO, Mikel
26-27

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazCAMPOS2
EgileezALDASORO3Politika

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude