"Penagarria izanen litzateke guri lekua egitearren zaharrek uztea".


1995eko apirilaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Estitxu Arozenak irabazi du aurten Nafarroako bertsolari txapelketa
"Penagarria izanen litzateke guri lekua egitearren zaharrek uztea".
Estitxu Arozenak Nafarroako txapela jantzi eta gero esandakoak
Esaerak dioen modura, hirugarrenean jaso du txapela. Aurreko bi edizioetan txapeldunari itzal eginez aritu ondoren, Estitxu Arozenak erreleboa hartu du Nafarroan, eztabaidari loturik berotu den aurtengo edizioan.
Ustegabean jaso al duzu txapela, edo saioan zehar antzematen zenuen zure burura joanen zela?
Saioan zehar ez naiz lasai ibili, baina uste dut erregulartasuna izan dela sekretua. Jende batek egundoko harramana lortu du ikusleekin bertso onak eginez, baina gero ez dute maila hori mantendu edo akatsak egin dituzte. Ni, berriz, maila berean aritu naiz.
Lehen emakume txapelduna izateak ezer berezirik esan nahi al du?
Niretzat ez. Emakumea naiz, baina bertsotan ari naiz. Kasualitatea izan da lehendabizikoa izatea, baina hori txapelketetan gabiltzala seinale da, normaltasun batera iristen ari garela adierazten du. Niri suertatu zait, baina edozeinek irabaz zezakeen lehen txapela.
Zer diozu aurtengoaren mailari buruz?
Nafarroan gaudela kontuan harturik, nahiko maila onekoa izan dela uste dut. Duela bost urtetik honakoak alderatuz gero, gora goaz.
Agurreko bertsoetan ia guztiek aipatu duzue eztabaidaren kontua. Hainbesterainokoa izan al da?
Finalaurrekoan epaimahaiarekin ez nengoela ados aipatu nuen, eta gaur berriro, eztabaida bertsolaritza bizirik dagoen adierazgarri dela esan dut. Ez ordea, aurretik esandakoak estaltzeko, funtsean hori antzematen dudalako baino, hau da, kontuak ez direla duela bost urte bezala; orduan inor ez zen Nafarroako txapelketaz enteratzen, eta orain bai. Eztabaida seinale ona ere bada, beraz.
Eztabaidaren harian denetarik entzun da. Nork dauka arrazoia?
Uste dut guk akatsak egiten ditugun bezala, epaimahaiak ere egiten dituela bereak, eta ez direla ez batzuenak ez besteenak bere onetik atera behar. Azken batean, iritzi subjetiboak daude tartean eta horiek eragiten dituzte desadostasunak.
Aingeru Epaltza epaimahaikideak erreleboa traumatikoa gertatzen ari dela aipatzen zigun.
Traumatikoa ari zaizkigu jartzen. Iñigo Olaetxeari finalaurrekoan egin ziotena ezin da egin. Subjetibotasunak ondorioak ditu, baina kasu honetan legez, gazteak atzean uztea ekartzen badu... horregatik gerta daiteke traumatikoa, eta ez gure jarreragatik, anitzek uste duen bezala.
Zerbait aldatu da aurreko txapelketatik hona?
Txapelketan zehar ez dut uste aldaketarik egon denik, txapeldunarena ez bada. Aurrekoa Bittor zen, hogeita hamar urtetik gora ditu, eta nik berriz ez, eta beraz, txapeldunaren adinean pauso handia eman da.
Gazteei aukerak eman beharraz mintzatu dira Manolo eta Alkat. Biak txapelketa uztekoak dira. Honek zer esan nahi du, gazteentzat soilik behar duela izan?
Ez. Gaia hagitz polarizatua dago, zaharrak alde batera eta gazteak bestera. Gazteengan dago etorkizuna eta horiek aitzinera deitzen saiatu behar da, baina ez zaharrak bidalita. Gazteok aitzinera atera behar dugu, gure lekua irabaziz eta inork ezer oparitu gabe. Penagarria izanen litzateke guri lekua egitearren zaharrek uztea. Zer lortuko genuke? Gutxiago izatea eta maila eskasagoan aritzea.
Txapelketak sona biltzen badu ere, gero urtean zehar oso moteltzen da nafar bertsolaritzaren oihartzuna. Egoera nola aldatu?
Ez da Nafarroako problema soilik, elite bat dago eta horrek estaltzen du Euskal Herria, eta bertakoek ez daukate aukerarik. Nafarroan, bestela, saio mordoa egiten da, ez bertako jendearekin ordea.
Bi izen berri hurbildu dira aurten. Zaila da ulertzen, urtean saiorik egin gabe, parte hartzera ausartzea, ez?
Txapelketa tranpolin bezala hartu, prestatu eta hortik aitzinera zerbait egiteko asmoz ausartu dira. Ez dakit baina, gero honek fruituak ematen dituen. Niri eman dizkit.
Iparraldea eta Hegoaldea hain urrun al daude bertsotan? Zertan da batetik besterako tartea?
Oso hurbil gaude kilometroz, baina urrun ditugu, ez bertsolaritzan bakarrik, kulturari dagokionez, hizkera ere ez diegu ongi ulertzen... Gero, hemen gazteak gero eta gehiago bagara ere, Iparraldean ez, alderantziz baina, eta hori ez da seinale ona. Ea hau guztia neutralizatzen dugun.
Nafarroan zu atera zara txapeldun eta Bizkaia-Arabakoan Unai Iturrriaga. Gipuzkoan gerta daitekeenaren zain, zer adierazten du txapela zuen buruetan egoteak?
Bertsolaritza ez dela jada aitonen kontua, gero eta gazteagoa antzematen dela mundu hau, eta hori, gazte baten ikuspegitik, positiboa da erabat. Unairen kasuan ez zen eztabaidarik izan bera txapelduna izan zitekeelako, eta izan zen, eta nik uste dut zaharrak erreleboaz jabetu direla eta ez dutela inolako kezkarik.
PETRIKORENA, J.J.
38-39

GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakNafarroako
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaAROZENA7
PertsonaiazAROZENA7
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude