"KASen edukien funtsa konpondu ez denez, alternatibak indarrean dirau"


1995eko apirilaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Maitane Intxaurraga, KASeko kideari elkarrizketa
"KASen edukien funtsa konpondu ez denez, alternatibak indarrean dirau"
Maitane Intxaurraga, Koordinadora Abertzale Sozialista-ko kidea
Ezker Abertzaleko aurpegi berrietako bat dugu Maitane Intxaurraga. Oraindik gaztea den arren, ibilbide luze samarra egina du euskal politikagintzan. Garai batean Jarrain jardundakoa, gaur egun Egizan-eko kide eta KASeko bozeramailea da. KAS alternatibaz, bere proiektuaz eta helburuez, komunikabideen zereginaz eta uneotan Euskal Herrian dugun egoera nahasiaz jardun dugu.
KASen kontra dagoen salaketaren oinarri bat, KASen izkribu batek zekarren kazetarien aurkako mehatxua da. Zer zen zehazki idatzi hura?
Lehenik esan nahi dut ez zela KASen dokumentu bat, ezin baitzaio KASen dokumetu deitu pertsonalki militante batek egin duen ekarpenari. Bestalde, KASen dokumentuek ez dute sekula inortxo ere mehatxatu.
Aberri Egunaren inguruan idazkia kaleratuko dugu, non komunikabideek jokatzen duten papera zein den zehazten dugun.
Zer azalduko da idatzi horretan?
Hiru koordenada planteatzen dira. Batetik, Euskal Herriarentzat eta euskal herritarrontzat ez dago informazio alorrean demokrazia eta berdintasunezko tratamendurik. Zentsura sistematikoak jarraitzen du. Bestetik, diskriminazio argia dago euskara erabiltzen duten komunikabideekiko. Eta azkenik, komunikabide batzuk Euskal Herriaren eraikitze proiektuaren aurka daude.
Espainiar eta frantses estatuen proiektu ideologikoa defenditzeko, kazetari batzuek Euskal Herria eta Estatu espainiarraren artean dagoen gatazka erabiltzen dute euren onura ekonomikoetarako, informazio polizialak erabiliz, torturaren bitartez ateratako informazio hori publikatuz, Ezker Abertzalearen inguruan filtrazioak ateraz... Hori guztia Estatuak ordaintzen die diru bereizietatik.
Komunikabideak Ezker Abertzalearen aurkako borrokan ari al dira?
Inork ezin du ukatu gaur egun komunikabideak botere faktiko bilakatu direla. Sekulako boterea daukate gizartearen iritzia moldatzeko. Komunikabide horiek jarrera bat daukate, batzuk askatasun demokratiko eta Euskal Herriaren eskubideen aldekoa eta beste batzuk Espainiaren aldekoa. Hauek, trikimailu antidemokratiko, errepresibo eta polizialak erabiltzen dituzte.
Lor al daiteke bakea komunikabide eta Ezker Abertzalearen artean?
Kontua ez da bakea lortzea. Komunikabideek, bakoitzak bere ildo editoriala mantenduta ere, gauza izan behar lukete gutxieneko arau demokratiko batzuk errespetatu eta profesionaltasunez lan egiteko. Egun gizarteak igerri egiten du tratamendua ez dela berdina izaten gizarteko zati bat eta bestearekiko, eta hori edonork ikus dezake, baita Ezker Abertzalearekinbat egin ez duenak ere.
Zein helbururen atzetik doa KAS?
Koordinadora Abertzale Sozialista, Euskal Herri independente, euskalduna, batua, justuagoa (guk gizarte sozialista deitzen dioguna), gizarte ez patriarkala... lortu nahi duen militante eta erakunde gunea da. KASek duen funtzioa helburu horiek lortzeko jendea dinamizatzea, lanean jartzea eta jendea protagonista sentiaraztea da. KASek ez du protagonista izan nahi, baizik Euskal Herriaren eraikuntza nazionalean jendearen protagonismoa bultzatu nahi du, eraikuntza politiko nazionalari gaurtik eutsiz, landuz eta mamituz.
Oldartzeni egindako «Iratzar» enmiendak HBren barne korrontetzat hartu du KAS.
Hori ez da horrela. Ez gaude ados «Iratzar»en agertzen den uste horrekin. KAS ez da sekula korronte ideologikoa izan, ezta izango ere, hori ez baita bere izaera.
HB ez da alderdi politiko klasikoa, herritar batasuna da eta norbanako bezala eztabaidatu ondoren denen artean hartutako erabakiek egiten dute aurrera. Hori da herritar batasunaren funtsezko ezaugarria eta sakondu beharrekoa, benetako gizarte partehartzailera iritsi nahi badugu.
KASeko militanteak HBn? Badaude, noski, baina norbanako gisa, auzo-elkarteetakoak, intsumituak edo Amnistiaren Aldeko Batzordeetakoak dauden bezala.
Orain arte, KASen ETAk agintzen zuela zioten agintari batzuek, baina azkenaldian ETAn KASek agintzen duela esaten dute.
Mezu aldaketa hori 92tik aurrera dator, Bidarteko erorketaren ondoren. ETA deseginda zegoela eta Ezker Abertzalea iparrik gabe geratu zela esan zuten. Baina ETA hor dago. Alderdi batzuek ez dute ETAren ahalmen politikoa onartu nahi eta horregatik diote KAS dela ETAn agintzen ari dena.
KASi erasotzeko aitzakia besterik ez da hori. Baina beraien azken helburua ez da KAS, Ezker Abertzaleko borroka desaktibatzea baizik. Oraingoan KAS hartu dute baina hurrengoan beste gune antolatu bat aukeratuko dute. Azken finean, Ezker Abertzalearen aurkako atakea da. Erresistentzia politiko aktiborik ez egotea nahi dute eta horren aurka guztiak balio du, intoxikazioa, atxiloketak, torturak...
Kalean Ertzaintzarekin dagoen enfrentamendua nola ikusten duzue?
Ertzaintzak duen gatazka ez da Ezker Abertzalearekin soilik, langileekin, intsumituekin, euskara munduan lanean ari direnekin, ikasleekin... Ertzaintzak gizarteko sektore zabalarekin du gatazka.
Euskal Herria beste modu batera ulertzen dugun jendeari aurka egiteko errepresioa diseinatu dutenek eta estrategia errepresibo horretan Ertzaintza sartu dutenek daukate horren guztiaren ardura. Hor Euskadi Buru Batzarrak du erantzukizun politikoa, Ertzaintza, interes batzuen pean, polizia politiko bihurtu baitu.
Alderdi batzuek KASek planifikatutako estrategiatzat hartzen dituzte hainbat herritarrek Ertzaintzarekin izandako azken gatazkak.
Hori esatea, dagoen gatazka ez ikusteko begiak zapi batez estaltzea da. Diseinatutako estrategia egon da, bai, baina Estatu espainolak eta EAJk egina. Ezker Abertzaleari estrategia horri aurre egitea egokitu zaio, beste batzuekin batera.
Kalean ahalmen handia dago injustiziei erantzuteko. Gatazka ez da KAS edo Ezker Abertzalearen estrategiaren ondorioa, estrategia errepresiboak eragindako erantzuna baizik.
Enfrentamendu zibilaren eremuan sartu garela esan al daiteke?
Horrela bada, ez da Ezker Abertzalearen borondatez gertatu. Gatazkaren gogortzea eta errealitatearen gordintzea eman da. Ezker Abertzaleak beti egin dio uko enfrentamendu zibilari. EAJ behin eta berriz ohartarazi dugu, baina ez du kasurik egin eta probokatzen aritu da. EAJk nahi duen lekuraino iritsiko da enfrentamendua, berak baitu egoera hau desaktibatzeko giltza.
EAJrekin dagoen liskar-egoera handituz joan da azkenaldian
Madril eta Parisko gobernuek egindako estrategian partehartze aktiboa izatera pasatu direnak badaude, eta hortxe da EAJ. Orain arte zerbitzaria zena patroi izatera igaro da. Hori ez da guk nahi genuelako gertatu, euren borondatez baizik, interes partidista ekonomikoengatik. Egunez egun ari dira Euskal Herria saltzen.
Beti aldarrikatu duzuen irtenbide negoziatua une honetan nola dago?
Estatu espainolak borondaterik agertzen ez duenez, beti egon den bezala dago egoera. Gatazka hau konpontzeko borondate eta ahalmen politikoa dituela erakutsi behar du, batez ere Algerreko prozesuan eman zen antzerkia ikusi eta gero. Nola esan daiteke Algerren Madrilek borondatez jokatu zuela, han izandakoek gero GAL osatu bazuten?
Irtenbindera iristeko zein da oztopoa?
Borondate eza, konponbidea bide polizial-errepresiboekin ez dela etorriko ez ikustea. Euskal Herriari gutxieneko eskubide demokratikoak ezagutzen ez zaizkion bitartean, ez dago irtenbiderik.
Zeintzuk dira zuek proposatzen dituzuen urratsak?
Bi dira. Lehenengoan, Estatuak ETA solaskide gisa onartu, eta Euskal Herria itotzen duten hipoteka antidemokratikoak gaindituko dira. Bigarren urratsean, Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea praktikan noiz eta nola ipini erabaki behar du.
ETAk edo Ezker Abertzaleak ez dute sekula planteatu ETA izango denik Euskal Herriaren geroa erabakiko duena.
Elkarri-k antolatutako jarkunaldiek zerbaiterako balioko al dute?
Aspektu positiboak eta negatiboak izan dira. Alderdi ona izan du gauza positiboak planteatu direla: gatazka politikoa dela, autodeterminazioak garantizatuko duela bakea...
Bestalde, Ituneko barne ezberdintasunak berriro ere agertu dira. PSOEren ahultasuna ere ikusi da eta honek EAJn duen eragina. Honetaz gain, Elkarri-k, oharkabean edo ohartun, tresna balio ikaragarria hartu du EAJrentzat.
Elkarri-k, azkenik, neurriz kanpoko dimentsioa eman dio Bake Konferentziari, egoera politikoa gaindituko lukeen itxura emanez, Vascongadetan soilik kokatuz eta Estatu espainola zuzenean ordezkatzen duten PP eta PSE-EE egon ez diren arren garrantzia handia emanez.
KAS alternatibaren formulazioak berdin jarraitzen du?
KAS alternatibak azken batean hau dio: autodeterminazio eskubidea aitortu behar zaiola Euskal Herriari, baita lurraldea batasunez eraikitzeko eskubidea ere; amnistia, eta indar errepresiboek aldegitea ere eskatzen du. Puntu hauen funts eta esanahiak konpondu gabe daude oraindik, zoritxarrez, eta horregatik indarrean dirau KAS alternatibak.
Ertzaintzak nolakoa izan beharko luke?
Ertzaintza desmilitarizatzea eta gorputz bereziak (AVCS, Beltzak...) desagertzea eskatzen du herriak. Azken batean, interes politiko konkretu batzuen menpe egongo ez den Ertzaintza eskatzen da.
ZUAZABEITIA, Ainhara
8-9,10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakKAS
PertsonaiazINTXAURRAG3
EgileezUAZABEITI1Politika

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude