"Euskal kazetaritzak urrezko aroa bizi du garaiak horrela lagunduta".


1995eko martxoaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Javier Diaz Nociren tesiaren zati bat kaleratu du Eusko Ikaskuntzak
"Euskal kazetaritzak urrezko aroa bizi du garaiak horrela lagunduta".
1834tik 1959rako euskarazko prentsaren azterketa egin du Javier Diaz Nocik
Euskarazko aldizkari, egutegi eta almanaken erroldea (1834-1959)» izenburuarekin kaleratu du Eusko Ikaskuntzak Javier Diazek idatziriko tesiaren zatia. Kazetaritzan lizentziatua, prentsan eta irrati ezberdinetan aritua eta egun, Leioako fakultatean Idazkuntzako irakasle dugu Diaz Noci.
Euskarazko kazetaritzan 1834tik 1959ra doan tartean ateratako aldizkari, egutegi eta almanakeak aztertu dituzu Eusko Ikaskuntzaren eskutik atera den liburuan. Zein eratako lana da?
Hemerografikoa da. Hain zuzen ere, prestatua dudan tesiaren zati bat da, eranskin bat. Tesia erabat historikoa da. Euskal kazetaritza zer zen aztertu nahi nuen, oso eremu ezezaguna baita. Kazetaritza oso mesprezatua izan da beti eta beraz, jendearen arabera literaturaren historia egitea merezi zuen, baina ez kazetaritzarena. Lan hau abiapuntua da eta espero dut ondorengoek azterketa horretan gehiago sakontzea.
Zein bitxikeria aurkitu dituzu garai hartako kazetaritzan?
Aldizkari amerikarrak, esaterako. Euskaraz idatziak daude baina eredu periodistiko amerikarraz. Los Angelesko «Eskualdun Gazeta» eta Kaliforniako «Eskual Herria» izenekoak azpimarra daitezke. Aldizkari hauek benetan onak ziren, oso informatiboak; nolabait esatearren, Pulitzer ereduaren jarraitzaileak. Azkenak, gainera, %100 euskaraz argitaratzen zuen.
Horietaz gain, euskara hutsezko lehenengo kazeta dugu, Xahorena. Hala ere, anekdotiko samarra izan zen. Izan ere, diputatu izateko hauteskunde batzuetara aurkeztekotan zen eta euskaldungoaren botoaren atzetik zebilen.
Bereziki harritu zaituen daturik?
Garai hartan euskarazko komiki bat argitaratu zela jakiteak. Euskal Herrian izan den euskara hutsezko lehenengo komikia. 1927an argitaratu zen, «Txistu» izenez. Ez dakit nortzuk jarri zuten martxan. Itxura batean, Madrilgo arkitektura ikasle batzuek marrazkiak bidali eta ideia azaldu zuten. Ez dut, hala ere, sekula ikusi eta ez dakit gordetzen den ere.
Euskara ideologia mailako tresnatzat hartua al zen?
Karlista eta liberalen arteko lehian, esaterako, euskaldunenak karlistak zirelakoan nengoen. Euskarazko kazetaritza, baina, Donostiako liberalen astekari batekin hasi zen. Liberalak hirietan zeuden eta karlistak, berriz, herrietan. Herrietako apaiza karlista izan ohi zen eta pulpitutik botatzen zuen mezua. Liberalek beste hedabide bat behar, eta prentsan aurkitu zuten.
Euskal Herrian argitaratzen ziren aldizkarien artean merezi al du inork aparteko aipamenik?
«Eskualduna»k Iparraldean. Kazetaritzari dagokionez, eredua sortu zuen. Hegoaldean, ostera, «Argia» zegoen, oraingo ARGIArekin zerikusirik ez zuena. 1921ean hasi eta gerra arte iraun zuen. Profesionalak zeuden bertan. Eredu periodistikoa sortu zuten: argazkien erabilera ona, inprenta ere oso ona zuten. Haiek ipini zuten euskarazko kazetaritza modernitate bidean. Gainera, jesuitekin batera laikoak ere baziren lanean.
Herrialderik emankorrena?
Gipuzkoa. Lapurdi ere bai. Iparraldeko egoera, nolanahi ere, oso ezberdina zen. Hegoaldean bazen indar politikoa, abertzaletasuna, euskaldunen eite guztiak biltzeko modukoa. Komunistek ere euskaraz idazten zuten eta sozialistek ere bai, Eibarren... Iparraldea, baina, Frantziako Administrazioaren menpe zegoen eta ondorioz, arazoak zituzten argitaratzerakoan. «Eskualduna» emankorra izan zen arren, pentsamolde aldetik kontserbadorea zen oso: naziekin aliatu eta Espainiako gerran frankisten alde jarri ziren.
Gainontzeko herrialdeetan zer gertatzen zen?
Bizkaian bazen foko bat. Zornotzan apaizen elkarte bat sortu zen: Jangoikozale Vazkune. Aldizkari batzuk argitaratu zituzten, erabat erlijiozkoak. Bizkaian bertan jelkideen aldizkari zenbait argitaratu zituzten eta batzuk euskara hutsean daude, «Euzko» esaterako. Hauek darabilten eredu linguistikoa, hala ere, ulertezina da. Araban eta Nafarroan egoera kaskarragoa zen.
Aldizkari zenbait elebidunak ziren. Nola funtzionatzen zuen elebitasun horrek?
Era ezberdinean. Euskararen portzentaia aski txikia zuten batzuek, gehixeago erabiltzen zutenak baziren... Euskarazko prentsan beti egon da militantismoa eta militantismo horren arabera doa portzentaia. Zenbaitetan % 10 besterik ez zen eta, gainera, beti ondo geratzeko asmoz erabilia. Elebidunen kasuan, informazio nagusia erdaraz doa beti. Kontuan hartu behar da, bestalde, garai hartako prentsa iritzizkoa ere bazela.
Euskalkien arazoa bateratzeko formularik erabiltzen al zen?
Iparraldean, Baionan egiten ziren argitalpenak baina idazle gehienak baxenafarrak izanik. Beraz, lapurtera klasikoa oinarri gisa hartu eta ondoren baxenafarreratik jasotako hitzekin osatzen zuten. Hegoaldean beste eredu batzuk ageri dira. Jelkideek bizkaieraz idazten zuten eta neologismoz beterik. Beste jelkide batzuek eredu ulerterrazagoa hautatu zuten...
Zer iritzi duzu egungo herri aldizkarien mugimenduaz?
Ez da bide bakarra baina bai jarraitu beharrekoa. Euskarazko kazetaritzan sekulako garrantzia izan du beti tokian tokiko informazioak.
Urrezko aro batean al gaude?
Hori sinestea gustatuko litzaidake. Urrezko garaia gerra aurrean kokatzen dut. 1920tik gerra artekoa oso indartsua izan zen: Lizardi, Lauxeta, Azkue bera, Urquijo... Gaur ere, urrezko aro bat bada baina garaiak horretan lagundu duelako. Modernitatean gaude, errazagoa da, egoera politikoa ere hobea da, euskara batua dago... Hori Hego Euskal Herrian. Iparraldean garai hura emankorragoa izan zen.
Zeintzuk dira euskal kazetaritzaren gaitzak?
Kazetariek dituzten konplexuak. Gutxiago bezala ikusten ditugu geure buruak. Konplexuak gainditu egin behar dira. Beti kontsideratu izan da, interes politikoen ondorioz, euskara batzuen hizkuntza dela soilik eta garbi izan behar dugu euskaraz eremu guztietan bizi daitekeela.
Euskal kazetaria militante izatera kondenatua al dago?
Geroz eta gutxiago. Arazo nagusia benetako elebitasunaren eza da, eta euskaldunek beren hizkuntza ez erabiltzea. Arazo ekonomikoak ere ezin dira ahaztu, baina hori ez da euskarazko kazetaritzaren gaitza soilik, kazetaritzan bertan gertatzen dena baizik. Nahiko lanbide mesprezatua da. Lanbide zaila da kazetariarena.
Zein etorkizun ikusten diozu euskal kazetaritzari?
Oparoa. Egunkari bat badugu eta tokian tokiko aldizkarien mugimendua ere garrantzitsua da. Militantismotik ezin bizi daiteke eta kazetaritzatik ere nahiko lan. Lehen pausoak, beraz, kazetaritza duintzea izan behar du, bai ekonomikoki zein lan arloan merezi duen lekua izan. Eta jakina, euskarazko kazetaritza hedatzea. Horretarako, ordea, herria euskaldundu egin behar da eta hori norberaren kontua da.
ARTOLA, Maite
38-40

GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezKomunikabidPrentsaEuskaraz pr
PertsonaiazDIAZ2
EgileezARTOLA6Komunikabid

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude