Luis Balairon-eri naturari buruzko elkarrizketa
Luis Balairon, Klimaren Inbestigazio eta Analisi Zerbitzuaren arduraduna: "Aurten Europan gertaturikoa eguraldi aldaketaren adibidetzat har daiteke".
Negutegi efektuaren eraginez gertatu al da eguraldi aldaketa?
Oraindik ez dago daturik. 10-15 urte pasatu behar dira negutegi efektuaren eragina neurtu eta gertatzen ari den aldaketa globala izango den jakiteko.
Zergatik sortu da orduan alarma?
Etorkizun ez oso urrun batean gerta daitekeenagatik. Arrisku handi bati bezala egin behar zaio aurre, zeren eta aldaketa ger- tatuz gero arazoa oso larria izango baita. Kontuz jokatu behar dugu, ura eta erregai fosilen erabilera zentzuduna eginez.
Zeintzuk dira aldaketa honen erakusleak?
Azken berrehun urteetan gradu bakarrean igo da tenperatura, baina datozen berrogeita hamar urteetan 4 graduraino igo daiteke eta hau ez da normala.
Zergatik igotzen da tenperatura?
Arrazoia bikoitza da. Naturala batetik, eta berotegi-efektua sortzen duten gasen hazkundea bestetik. Etorkizunean arrazoi nagusia bigarren hau izango da.
Zeintzuk izango dira ondorioak Euskal Herrian.
Euskal Herrian Europa iparraldean bezala gertatuko da, hau da, euri kopurua berdintsua izango da, aldatuko dena euria egiteko modua izango dela.
AIZPURUA, Joserra
27
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!