"Ajuria Eneako Hitzarmena gerra zikinaren jarraipena izan da".


1995eko urtarrilaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskal preso politikoak. Sakabanaketa, torturak,... J.M. Olano-rekin
"Ajuria Eneako Hitzarmena gerra zikinaren jarraipena izan da".
Juan Mari Olano, Amnistiaren Aldeko Batzordeen bozeramailea
Bizitza intentsoa izan du 1985. urtetik hona Amnistiaren Aldeko Batzordeetan murgilduta dabilen gaintzarrak. Egun AABetako bozeramaile lanak egiten ditu Juan Mari Olanok, eta beti euskal preso politiko eta errefuxiatuen aldeko jardunetan buru-belarri. Lugoko (Galizia) Bonxeko espetxeko kontuak zabaldu berri diren honetan, beregana jo dugu espetxe-politika, preso daudenen egoera, sakabanaketa eta beste zenbait konturen berri jakin asmoz.
Bonxeko espetxean zer aurkitu duzue?
Espetxe askotako konstante bat da Bonxekoa: funtzionariek presoen aurka egiten duten presio iraunkorra, alegia. Presoa babesik gabe dago eta abokatu eta senitartekoen bitartez salaketak jarri ohi ditu. Epaileak presoaren alde agertzen dira maiz, baina zuzendaritzak ez du kasurik egiten.
Bonxen Mikel Vazquez presoarekin gauez orduoro zenbaketa egiten hasi dira: ate joka presoa esnatzen dute orduoro, eta hori sekulako tortura da.
Bellochen aginduz, trasladoetako tratu txarra hobetu dela dirudi.
Hori ez da Bellochen ekimena izan. Espetxeen Nazioarteko Behatokiaren azken txostenean, Amnesty Internationalen txostenetan eta abarretan azaldu dira kartzelei buruzko informazio eta salaketak. Estatu espainiarrak presio latzak jasan ditu eta azkenean, Bellochek neurriak hartu behar izan ditu. Trasladoetako tratu txarrek behera egin dutela aitortu behar da.
Erakunde horiek parte hartzen al dute Bonxekoa bezalako egoeren berri dutenean?
Torturaren Prebentzioaren Batzordea horretan aritu da. Bi kasu aztertu zituen honek, Turkiakoa eta Espainiakoa. Turkiakoa hain larritzat jo zuten, ezen baimenik gabe publiko egin zutela. Espainiari buruzko biak ez dira oraindik publiko egin. Une hartan Salto del Negrokoa pil-pilean zegoen, eta pentsatzen dugu txosten hori oso gogorra izan, eta ezkutatuta dagoela.
Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta gobernu batzuetako ordezkarien artean egindako bilera batean, Espainiako Gobernuaren ordezkariak adierazi omen zuen torturaren kontuan ahalegin guztiak egiten ari direla, baina Goardia Zibila Estatuaren barruan dagoen beste estatu kontrolaezina dela.
Sakabanaketa epe laburrean amaitzeko modurik ikusten al duzu?
Gizartean argi dago sakabanaketa Estatuak legez kanpo erabiltzen duen neurria dela. Euskal Herrian inkesta eginez gero, presoak hona ekartzearen alde leudeke gehienak. Baina Bellochek Ministeriora heldu zenean esandakoa oso esanguratsua da: sakabanaketa Ajuria Eneko Hitzarmeneko alderdiek hala nahi dutelako mantentzen da.
Ezin al zarete horretaz EAJ eta EArekin akordio batera iritsi?
Giza eskubideen alde lan egiteko prest gaude edonorekin akordioa lortzeko. Baina EAJk ez du borondaterik. Horren lekuko Atutxaren azken adierazpenak: presoak Euskal Herrira gerturatu beharko lirateke, baina sakabanaketa mantenduz. Onartzen du sakabanaketa mekanismo gisa: presoen defentsa eza eta errepresio indibidualizatua.
Atutxarekiko epaiketan absolbitu egin zaituzte. Adiskidetzeko aukera?
Afera horretan gakoa ez da nik Atutxari faxista eta matoi deitu niola, Atutxak esandakoa baizik. Atutxak une hartan adierazi zuen, senitartekoek presoak bortxatzen zituztela hirugarren gradua ez onartzera. Eta bazirela Euskal Herrian normalak ziruditen sendiak, euren 17 urteko alabak presoekin vis a vis egitera eramaten zituztenak, prostituitzen zituztenak.
Nire erantzuna Atutxak esandakoa iraingarria izan zelako izan zen halakoa. Eta epaileak arrazoia eman dit. Atutxa gizarajoa da, konplexu askokoa, eta paper hori betetzea egokitu zaio, eta gustura betetzen du.
Zuen izena Amnistiaren Aldeko Batzordeak da. Amnistia noizko?
Euskal Herriak bere eskubide demokratikoak lortzen dituenerako. Presoak kartzelatik ateratzea eta errefuxiatuak itzuli ahal izatea ez da amnistia, indultua baizik. Amnistiaren eduki politikoa herri honen eskubide demokratikoak dira. Euskal preso politikoak guztiontzat izango den askatasunaren alde ematen ari direna neurtezina da eta oraindik ere gizarteak hori onartu ez duen arren, ziur noizbait helduko dela egun hori.
Eta presoak noizko kalean?
Hori euskal herritar guztion esku dago. Presoek beraiek esaten duten bezala, helburua ez dute espetxetik irtetea, hara eraman zituzten helburu politikoak lortzea baino. Kartzelatik borroka fronte bat gehiago osatzen dute.
Presoak irten daitezke, bihar bertan nahi izanez gero, ezker abertzalea errendituz gero. Baina horren kontrako lehenak presoak berak izango lirateke. Herri honek sortu behar ditu baldintza politikoak gehiago presorik eta errepresiorik izan ez dadin.
Orain torturatzen al da Euskal Herrian?
Azken sarekadan Ertzaintzak atxilotutako 16 lagunetatik guztiek salatu dituzte torturak. Goardia Zibilak atxilotutakoetatik % 83k salatu ditu torturak eta Polizia Nazionalak atxilotutako bietatik, batek.
Ertzaintzak torturatzea sinesgaitza egiten da...
Bai... batipat beren eskuetan erori ez bazara. Euren eskuetatik igarotakoek ematen dituzten testigantzak oso gogorrak izaten dira. Ertzaintzak, tortura psikologikoak egiterakoan beste polizia guztiak ohorezko diplomaz gainditu ditu. Benetako adituak dira galdeketa lanetan, muntaia harrigarriak egiten dituzte, errealitate birtuala dela, eta abar. Ertzaintzak, beste inork ez daukan bezala, ez dauka torturatu gabe informaziorik ateratzeko ahalmenik.
Baina non dira frogak?
Edozein poliziaren eskuetatik igaro denak emandako testimonioa da hor gakoa. Salaketa horiek, dokumentatuta noski, nazioarteko erakundetan jaso egin dira.
Geroz eta zailagoa da tortura frogatzea. Egun, pertsona bat ukitu gabe apurtu egin dezakete.
Maroñon eta Arantzazun biltzen hasi zareten taldeek, gai hauetan adostasunik lortu al duzue?
Prozesu horretan bilera asko egin dira, eta inork ez du zalantzan jarri torturarena. Guztiek aitortzen zuten konsziente zirela torturatu egiten dela. Batzuek planteatzen zuten ETAren biolentzia dagoen bitartean Estatuak ere horren aurka nolabait egin behar duela. Guk proposamena egin genuen Maroñoko lehenengo fasearen azken bileran, tortura babesten duen lege antiterrorista deuseztea alegia. Baina ez zen onartu.
GAL aferatik ezer txukunik aterako den esperantzarik ba al duzu?
Gakoa diru bereizietan dago, eta horiek badiren artean, eta ikertzen ez diren artean, sakonera heltzeko borondaterik ez dago. Anasagasti jeltzalea ere ez ikertzearen alde azaldu da. Diru bereizien arrazoia estatuen ez-legezko ekintzak finantzatzea da. Beraz, hori onartzean, gerra zikina edo estatuen terrorismoa onartzen da.
Hala ere, GAL ez da fenomeno bakana. Gerra zikina iraunkorki erabili dute Euskal Herriaren eskubide demokratikoak ukatzeko. Eta hemen gerra zikina amaitu zenean, horren jarraipena Ajuria Eneko Hitzarmena izan da. Hemengo alderdi eta komunikabide batzuen babesik gabe ezinezkoa izango zen estatu politika bat da.
Negoziaketa bidez konponbidea?
Borrokan ari den herri txiki bat nola egon daiteke askozaz handiagoa den beste bati negoziaketa eskaintzen? Euskal Herriak borroka egin behar du, eta negoziaketa Estatuak eskatu behar du. Helburua ez da negoziaketa, herri honen eskubide demokratikoak nola gauzatu baino.
Euskal Herriak dagozkion eskubide demokratikoen aldeko ekinean biolentzia ere erabiltzen badu, beste biderik uzten ez zaiolako da. Iparretarrak eta ETAko kideei errespetu osoa diet. Estatuen brutalitateari erantzuten diote Euskal Herrirako demokraziaren alde.
Enfrentamendu zibilera ere irits gaitezke.
Hemen ez dago enfrentamendu zibilik, hemen Euskal Herriko sektore zabalen aurkako errepresioa bultzatzen duen Ertzaintza dago. Eta gizarteak Ertzaintzaren jokaera errepresibo horri erantzuten dio. Hau aldatzeko, Ertzaintzan agintzen dutenei bideratu behar diegu presio politikoa, Ardanzaren Gobernuari hain zuzen. Baina hemen ez dago enfrentamendu zibilik. Horrek herri honen porrota lekarke, eta Madril eta Parisen irribarrerik zabalena.
ZUBIRIA, Pello/JAUREGI, Mikel
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakAAB
PertsonaiazOLANO1
EgileezUBIRIA2Politika
EgileezJAUREGI5Politika


Azkenak
Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Hizkuntza politika “ausart eta berrituaz” eztabaidatuko dute TMeLaborategiaren udako eskoletan

Irailaren 9an eta 12an egingo dituzte udako eskolak. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzaren Laborategiak hizlari potenteak gonbidatu ditu, besteak beste, Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Josu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta... [+]


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
“Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu”

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Eguneraketa berriak daude