Blas De Oterorekin Eskuz Esku


1966ko urtarrilaren 16an
Blas De Otero poetari elkarrizketa

Blas De Oterorekin Eskuz Esku
Lanetik nator etxera, eta nire despatxoan Blas de Otero gure poeta haundiak itxadoten dit; esku artean nire urtegunean andreak erregalatu zidan Larousse frantzes hiztegia daduka. Elkarri agurtu ondoren, ba diost:
–Frantzes hauk nitzaz oroitu dituk,
-Bai?
Eta hiztegia luzatzen dit. Irakurtzen dut:
OTERO (Blas), espainiar poeta, Bizkaiko Bilbaon 1916 garren urtean jaioa, hizbide adoredun eta idaz_tankera zebatzekoa.
Ba diotsat:
–Hain famatua bihurtu haizen ezkero, gizona ez litzoakek hirekin mintzatzera atrebituko.
Maxelak gorritu egiten zaizkio, lotsarren.
–Blas, –diotsat, –interview bat egin nahi diat ZERUKO ARGIA euskal aldizkarirako. Konforme hago?
–Ba dakik nire aberri txikiarentzat arima guztia dadukadala gerturik.
–Nun jaio hintzen?
- Hor diosk hiztegiak. Hemen, Bilbaon. Baino egiazko nire sorterria Orozko duk, nire amaren sorterriau bertan ikasi nian dakidan euskera apurra eta ahaztu zaidan euskera ugaria. Eta Kremlinen ondoan aurkitu nintzen arte, ez ninduen konturatu.
–Baina hik beti Espainiaren zabaltasuna kantatu duk. Euskal Herriari kontu gutxi egin diok. Zergatik hori?
–Bilbaoko aberatsak gorrotatu dizkiat beti, eta haiekin konfunditu izan diat beti Euskal Herria. Azken bolada honetan ongi konturatu nauk alde haundia dagoela batetik bestera, eta gure herria beraren egiazko sakontasun eta sufrikarioan kantatu diat poema batzutan.
–Euskaldun sentitzen haiz?
-Gure hizkuntzaren ezagutza galdu badut ere (eta hau duk inoiz gertatu zaidan desgraziarik haundiena) e r r o t i k sentitzen nauk euskaldun. Kontuan har zak, bestela, Laroussek nitzaz dioena: "Hizbide adoredon eta idaz_tankera zehatzekoa". Hau duk gaztelatar zaharrak euskaldunaz esan zuena: "Hitzez labur eta egintzetan luze". Nire poetatasun guztia haurzaroan mintzatu nintzen eta nire arbasoak hainbeste gizalditan mintzatu ziren euskerari zor zioat. Bai, euskaldun sentitzen nauk espirituz eta arrazaz.
–Baina deiturak, Otero eta Muñoz, gaztelatarrak dituk.
–Ez; lehenbizikoa, Otero, gallegoa duk. Nire aitonaren aitona, Galiziatik etorri huen Irungo mugara karabinero. Diru asko egin zian, eta donostiar euskaldun hurjesiarekin batu huen ezkontzaz eta ohiturez, bigarrena, Muñoz, nafarra duk; beraz euskalduna. Gainerako nire deitura guztiak euskaldunak dituk: Murueta, Sagarminaga Goenaga, ugalde( isasi eta aldama eta honela kontua galdu arte.
–Lehen esan duk hire familia aberatsa dela. Jente askok hori botatzen dik aurpegira aberatsa izanik poesia soziala egiten duala.
–Bai, nire familia aberatsa duk. Oterotarrek itsasontziak ikatz-mehatzak eta kamioi-flota ederra zeduzkatek. Munoztarrek ere, ez zedukatek goixiago, baserriak eta pinudiak. Baina ni ez nauk nire familia. Alde guztietatik deseredaturik natzegok, nire poetatza eta ideiak direla kausa, Nik poesiatik jan behar diat. Autorearen deretxoak akabatzen zaizkidanean, ez zedukadak ahora zer eraman.
–Baina poeta batek poesiatik jan dezake?
–Bai, baina gutxi gatzeude holakoak munduan. Dozenatxo bat, eskas.
–Hala eta guztiz ere. hik gutxi eskiribatu duk.
–Nire lehen liburu "Espirituzko Kantika" hura alde batera utzirik, bost: "Aingeri hamorratuki gizatiarra", "Kontzientziaren Erregika", "Hitza eta bakea eskatzen dut". "Gaztelaniaz (Argi Mintza) eta Espainiaz tratatzen duena".Baina edizio asko izan dituk liburu hoietakoak, Espainian Frantzian eta Latin-Amerikan. Erderaz bakarrik, guztiz, berrehun mila iheki, gutxi gora behera.
–Eta beste hizkuntzetara itzulia izan haiz?
–Bai, munduko hizkantza guztietara: Frantzesa, ingelesa, alemamna, Eskandinabiako guztiak, Italianoa, holandesa, eslabo hizkuntza guztiak, turkoa, arabea, txinoa, japoneza...
–Eta itzuliera guzti hoietatik, zein izan da hiri poz haundien eman diana?
–Material ikuspegi batetik, diru eta fama aldetik, errusoa. Nire poema guztiak liburu batean, berrehun eta berrogetamar mila ihekiko edizio batean. Kontu egik zer esan nahi duen horrek. Baina sentimental ikuspegi batetik, bihotz aldetik, hik euskerara egin huena. Etorkizuneko hizkuntzak hiru dituk: errusoa, gaztelania eta euskera.
–Idazleetan gutxi izanen dira hi bezainbat estranjeriako hizkuntzetara itzuliak?
–Erderazkoak bi bakarrik: Cervantes eta Garcia Lorka.
–Azken galdera bat: Mundu guztiak esan ohi izan dik andreen etsai hamorratua izan haizela.Orain berriz ezkondu egin haiz. Nola eta zergatik?
–Ez nauk ni andreak gaizki tratatu ditudana. Andreek niautek ni gaizki tratatu, Nire modako eta gustoko bat surkitu nuen arte. Cubara inbitatu nindutean hitzaldi eta irakurriera batzuk ematera, eta ihazko martxoaren hogetabostean Yolanda ezagutu eta esposatu nian.
–Zoriontsu haiz harekin?
–Inoiz gertatu zaidan menturarik haundiena izan duk berarekin nire ezkontzea.
Momentu honetan despatxoko atea zabaltzen da. Bertan Blasen andrea agertzen danaren ondoan nerea dator. Yolanda mintzatzen da. Telebistako sagutxuaren boz kantarin eta legungarria kaskarintzen da gure belarrietan.
–Mutilak, bazkaria mahaiaren gainean dago. Hi, altabitxi –diost niri–, arin eta pizkor habil, lanera joan behar baituk.
Zigarroa amatatzen dut. Kearen artean munduan dagoen poetarik haundiena dakusat. Hala eta guztiz ere ez diot inbidiarik edukitzen. Nik behintzat etxe bat dadukat, trumoiak ez badit behera botatzen, alegia! Lur bati nago itsatsirik, itsasoak irunzten ez badit, alegia
Gabriel Aresti
Blas de Otero Bilbaotar poeta haundia, Yolanda Pina Cervantes, beraren emaztea, eta Andere-Bihotz Aresti, bion alabatxo-pontakoa.
12

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakBLAS DE OT1
PertsonaiazBLAS DE OT1
EgileezARESTI1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude