«Hobe genuke umilago jokatu eta egun ditugun museoak konpontzea»


1994ko uztailaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Gaspar Montes Iturrioz pintoreari elkarrizketa
«Hobe genuke umilago jokatu eta egun ditugun museoak konpontzea»
Gaspar Montes Iturrioz pintorearen erakusketa antologikoa San Telmo museoan
Gaspar Montes Iturrioz irundarra eskola utzi eta 14 urterekin hasi zen pintatzen. Madrilen, Parisen eta hainbat lekutan ikasten aritu arren, etxerako bidea maite izan du beti. Pintore `probintziano' gisa jotzen du bere burua. Paisaia lasai eta umilez osatu ditu bere koadroak. Armonia bila beti ere, adierazi digunez. Guzti horren testigantza jaso da Donostiako San Telmo museoan.
ARGIA. Omenaldi guztiak batera iritsi zaizkizu orain, Euskal Lagundiarena dela, erakusketa antologikoa...
GASPAR MONTES ITURRIOZ. Nire zahartzaroari egiten dizkioten omenaldiak dira. Ez dut karrera handirik egin, `probintziano' bat izan naiz, nahiz eta Madril, Parise, Brussela eta hainbat lekutan ikasten aritu.
A. Noiz hasi zinen pintatzen?
G.M.I. 14 urterekin eskola bukatu eta ofizioa ikasten hasten zen jendea. Ni aitaren zurgindegian hasi nintzen lanean, eta pintatzen bestalde. Garai hartan mezenas asko zen, artistak laguntzen zituztenak eta.
A. Zu ere babestu al zintuzten?
G.M.I. Bai, mezenas horiek bultzadatxoa ematen zizuten eta gero, norberak ipurdia astindu behar izaten zuen lepoa besteen gainetik erakusteko. Oso zaila da eta zen pinturatik bizitzea. Horretan katalanak eta, fenizioen tankerakoak ziren; nik ez dakit nola konpontzen ziren hainbeste erakusketa egiteko! Euskaldunak berriz, atzerago geunden.
A. Madrilen ikasten aritu zinen garaiaz zer duzu gogoan?
G.M.I. 17 urterekin joan nintzen. Pintore izateko Madrilera joan behar izaten zen, dominen bila. Maisurik handienekin aritu nintzen ikasten, Sotomayor eta, erretratoak eginez diru asko irabazitakoak. Kaperotxipi eta Beobide ezagutu nituen eta elkarrekin aritu ginen.
Madrilgo giroan bustitako euskal pintorearen eredua Salaberria zen. Arrakasta handia izan zuen. Ez nuen gustukoa, baina, hango giroa. Euskal Herria maite nuen, nire herria, Irun.
Gerora hainbat erakusketa egin nituen Madrilen, eta horri esker Rodriguez Sahagun bezalako jendea `probintzietara' etortzen zen gure lanak erostera.
A. Handik atzera Unamuno eta beste ezagutu zenituen.
G.M.I. Unamunok Madrilgo Ateneoan erakusketa egitea gomendatu gintuen. Erakusketa egin bai, baina ez genuen koadro bakarra ere saldu. Esku hutsik itzuli ginen Iruna. Harreman handirik ez genuen izan elkarrekin. Niri politikak atzera egiten zidan eta berak berriz Primo de Rivera begien artean kokatua zuen...
A. Parisen ere izan zinen.
G.M.I. Madrili buruzko iritzi txarra genuen, pozointsua bilakatu zen hura guretzat, eta Arruek aipatu zidan pinturari buruz nire ikasketak zabaltzeko Parisera joateko. Foru Diputazioaren sari batekin joan nintzen, baita berehala itzuli ere dirua bukatu zitzaidanean, bohemia ez bainuen gustuko. Baserriren batean babarrun gorriak jatea nahiago nuen, noski.
A. Zerbait ikasi al zenuen?
G.M.I. Begiak ireki zitzaizkidan. Neure ustez, artearen bideak Goyarengandik Frantziara egin zuen. Goya izan zen gure azken jeinua. Museoetatik kanpora usaintzen zen artea Frantzian.
A. Zer pintatzen zenuen garai hartan?
G.M.I. Natura eta natura. Vazquez Diaz, Arteta, Arrue eta neure modukoek kubismora iristen ez den pintura geometrikoa egin dugula esan daiteke, alegia, gauza bakoitzaren forma geometrikoak errespetatuz, Cezzanneren teoriek zioten moduan. Horrela jarduten zuen berak, naturaren pasarteak aukeratu eta pintatzen. Izan ere, mila aukera ematen dizkizu, mugagabea da.
A. Paisaiaz gain figurak ere egin dituzu.
G.M.I. Sagardotegietan zerbitzen zuten neskatxak zirela, esne saltzaileak beren marmitekin, pilotariak... beti ere paisaia jakin batean kokaturik egin izan ditut.
Behin Santa Kruz apaiza margotu nuen, argazki batzuetatik irudia hartuta. Ez nituen neurriak ondo hartu eta handiegia atera zitzaidan ordea, eta lau puskatan hautsi nuen, lau paisaia egiteko. Askotan pintatzen genuen koadro baten gainean bestea, ikasteko eta.
A. Zer paisaia izan duzu gustukoena?
G.M.I. Irungo inguruak asko gustatu zaizkit, baita Nafarroa ere, iparraldea eta hegoaldea. Irundarrok beti jo dugu Nafarroa aldera, Lesaka dela, Baztan bailara...
A. Salaberriak zure pintura oso goxoa dela esaten zuen.
G.M.I. Oso leuna delako, lasaia, sinplea, begiek atseden hartzeko modukoa. Armonia bilatzen dute neure koadroek.
A. Zein dira zuregandik hurbilen sentitu dituzun pintoreak?
G.M.I. Regoyos asko gustatu izan zait beti, bere inpresionismo oso zehatz horretara iritsi gabe, naturaren bazter apalak margotzeko orduan.
A. Koadro asko saldu al dituzu?
G.M.I. Ez. Pintore aberatsek, Juan Etxeberria eta, nahi zutena margotu ahal izan zuten. Besteok berriz, ezin pinturatik bizi. Ni Irundik Aranjueza joan nintzen lan egitera, tapizetarako bozetoak egitera.
A. Pintatzen jarraitzen al duzu?
G.M.I. Oso gutxi. Nik txanda pasa egina dut.
A. Zer diozu egungo pinturari buruz?
G.M.I. Duela gutxi hildako Ruiz Balerdi, Ameztoi... oso interesgarriak dira. Afizionatu askotxo dago hala ere, teknika ikasten ordu askorik pasatu gabeak. Inor ez da emakume biluziak margotuz trebatzen, adibidez.
Egun, mutur batean pintura modernoa aurki daiteke, joera abstraktoa, eta bestean hiperrealismoa. Borroka itzela dago batzuen eta besteen artean. Bangoardiazaleek bere bidea behin-betikoa dela uste dute, baina gero moda joan eta talentu handiko pintore errealistaren bat heltzen denean zikloa berritzen da.
Neure semea eta ni konkistatu nahi izan gintuzten abstraktoa egiteko. Oteiza bera neregana etorri eta, «oraindik figuratiboa egiten ari al zara?» esaten zidan. Orduan, mesprezuz aipatzen zen arte figuratiboa.
A. Zer diozu Guggenheim museoari buruz?
G.M.I. Atzerriko guztia ezaguna zaigu eta hobe genuke umilago jokatu eta lehendik ditugun museoak konpontzen dirua xahutuko bagenu. San Telmo bera, hilda egon da orain artean.
A. Zenbat koadro aurkeztu behar dituzu San Telmoko erakusketa antologikoan?
G.M.I. Nik ez ditut bizitzan zehar egindako koadroak zenbatu, baina esan didatenez 1.000 argazki bildu dituzte katalogorako.
J.J. Petrikorena
45-47

GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakMONTES1
PertsonaiazMONTES1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude