Jose Antonio Sistiaga: «Artista baten obren artean errepikapenik balego heriotza izango litzateke»


1994ko uztailaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jose Antonio Sisitiaga pintoreari elkarrizketa
Jose Antonio Sistiaga: «Artista baten obren artean errepikapenik balego heriotza izango litzateke»
ARGIA. Egunotan ikus daitezke zure hainbat filme, serigrafia, marrazki eta margo Donostiako Olaetxea arte galerian.
JOSE ANTONIO SISTIAGA. Besteak beste, zuzenean margotutako bi filme daude bilduman. Hauetako bat, «Impresiones en la alta atmósfera», Pariseko Pompidou zentroko museoak erosi du eta 81 minutuko iraupena duen filmearen bertsioa da. Eskuz margotu ditut filmeak. Ordenagailuz ez dut lan egiten, nire eskuari ordenagailuari baino errespetu handiagoa diodalako. Gernikako bonbardaketaren 50. urtemuga dela-eta egindako hiru serigrafia ere badaude erakusketan, eta lau marrazki erotiko gainerako lanei kontrajarrita. Koadroetan agertzen diren kezkak direla medio ikusleek gogoeta egin dezakete. Margolari abstrakto baten guztiz figuratiboa den aldea da.
A. Aurreko mugak gainditzera behartzen zaituzten helburu berriak bilatzen dituzu.
J.A.S. Edozein aristaren lana hurbiltzen da ezagutzen ez duenera. Ez dago errepikapenik, egongo balitz heriotza izango litzateke. Nahiz eta aurreko obrekiko lan metodoa antzekoa izan, gai bat dago, gaiari lotuta zaude, eta aldi berean independente izan behar duzu, sormen askatasuna zaindu behar duzu. Beraz, logikoa da azken aldian egindakoa aurrekoaren kontrajarria izatea.
J.J. PETRIKORENA
52

GaiezKulturaKulturgintz

Azkenak
Eguneraketa berriak daude