«Jaialdien lerroez Parlamentuak erabaki dezakeena kalterako dugu»


1994ko uztailaren 03an
"Nafarroan Jailadiak" ekitaldiei buruzko elkarrizketa Tomas Yerrori
«Jaialdien lerroez Parlamentuak erabaki dezakeena kalterako dugu»
Tomas Yerro, Nafarroan Jaialdiak kultur egitasmoaren zuzendaria
Nafarroako Jaialdiak zirenak Nafarroan Jaialdiak bihurtu dira, berrikuntza ugariz. Erriberri, kultura ekitaldion orain arteko ispilu nagusia kanpoan utzi eta iparreko zonari lehentasuna eman diote. Ondorioz, eztabaida piztu eta dagoeneko Parlamentura iritsi da. Ez dago batere lasai Tomas Yerro.
ARGIA. Aldaketaren ediziotzat jo daiteke aurtengoa. Berrikuntzak dira nagusi. Zerk bultzatu zaituzte horretara?
TOMAS YERRO. Nafarroa kultur basamortua baino ez zenean sortu ziren Jaialdiak, urte osoko hutsunea nolabait betetzeko asmoz. Denborarekin, baina, gizartearen eta Administrazioaren aldetik iniziatiba asko jorratu dira eta egoera bestelakoa da.
Gure egitura, berriz, 1983an Jaialdiek ibiltari izateari heldu ziotenekoa da, kultur egoera beste koordenada batzuetan mugitzen denean. Guzti honen aurrean, Principe de Vianak, udaletxe, elkarte eta bestelako instituzioen urte osoko kultur ekitaldien osagarri eta orekagarri bilakatu nahi ditu Jaialdiak.
Zentzu honetan, nabaria da Nafarroako iparraldea kultur arloan baztertua dagoela hegoaldearekiko, eta zona hori bultzatzea iruditu zaigu egokien.
A. Erriberriren inguruan sortu den polemika eta gero, hartutako erabakia zuzena dela mantentzen al duzue?
T.Y. Erriberrin hainbat arazo larri errepikatzen ziren urtero: erosotasun falta zela, eguraldi txarra... Ekitaldiak hainbatetan atzeratu edo atzera bota behar izaten ziren. Arrisku handia zen.
Elizondon karpa bat jarriko dugu, eta ziurtasuna dugu ekitaldiak baldintza onetan egingo direla. Baldintza hori ez zegoen inondik ere ziurtatua Erriberrin.
A. Parlamentura iritsi da eztabaida. Zer diozu?
T.Y. Arazo tekniko eta artistikoa den Erriberriren gaia arazo politikoa bihurtzen bada gure kalterako izango da. Parlamentuak, Jaialdiek jarraitu beharreko lerroez erabakia hartzea ez da onerako izango. Beren baratza landu dezatela esango nieke parlamentariei.
A. Nafarroako iparraldea bultzatu nahi duzuela esan didazu. Gauzak honela, beste edizioetako filosofia erratua izan dela ulertu behar al dugu?
T.Y. Ez. Azken urteotako edizioetan aurreko azpiegitura mantentzera jo da eta Jaialdien aurrekontuak gora egin beharrean behera egin duela kontuan hartuta, Erriberri mantenduz ekimena beste herrietara zabaltzea ezinezkoa zen. Kasu honetan, Erriberako zonan urtean zehar iparraldean baino askoz ere ekitaldi gehiago egiten direla ikusita, urratsa eman dugu. Badakigu bat-batean ez ditugula kultur arazook konponduko, baina arintzeko baliagarri gerta daiteke.
A. Zer arrazoiren arabera aukeratu dituzue Elizondo, Altsasu, Zangotza eta Iruñeko egoitzak?
T.Y. Ohizko jaialdien eredua auzitan dago eta espezializazioren bidetik antzeman daiteke etorkizunik. Beraz, hainbat esperientzia dela medio espezializazioaren hazia landatu den guneetara jo dugu.
Altsasu azken urteotako Jaialdietako egoitza izan da. Gaur egungo musika eta antzerkia programatu izan dira, eta oro har, arrakastatsu. Jende gaztea hurbildu izan da gainera, hein handi batean. Zonako gune garrantzitsuena da, nola ekonomikoki hala kulturalki. Musika zikloa egiteko aukeratu dugu.
Elizondoren kasuan, bailarako hiriburua da, Euskal Autonomi Elkartea eta Frantziatik hurbil dago eta landaturismoarekiko lotura estuak ditu. Ikusle zabal eta anitzak erakar ditzake. Guzti honengatik, beste lekuetarako baliatu dugun eredua, alegia, ziklo monografikoak antolatzearena hautsi eta denetarik eskainiko da.
Zangotza, herrialde osoan metro karratuko kultur elkarte gehien dituen herria dugu. Antzerkiari oso lotua dago gainera. Bertan, kale antzerkiaren zikloa egingo dugu. Iruñearen kasuan, modernismoaren aldeko espezializazioa azpimarratu nahi izan da, dantza eta antzerki garaikidearen bitartez, eta urte osoan bertan egiten diren ekitaldi esanguratsuenen haritik.
A. Hizkuntzaren faktorea nola neurtu duzue? Aurrekoetan apenas izan da euskarazko ekitaldirik.
T.Y. Aurreko edizioek oso ikuslego zabalari begiratzen zioten, ez bakarrik Nafarroakoari, baita beste komunitateetatik zetorrenari ere. Zentzu honetan ulergarria zen euskarari egitarauan ematen zitzaion lekua. Oraingoan berriz, Elizondoko inguru euskaldunari erantzun behar diogula iruditu zaigu eta pastorala ekarri dugu, lehen aldiz.
A. Ikuskizunek Nafarroako egungo kultur errealitateari edo kanpotik ekarritako espektakulu handiei ematen die lehentasuna?
T.Y. Dagoena osatzen saiatzen gara, hots, jendeak urtean zehar ikus dezakeen zerbait errepikatzeak ez du zentzurik, eta alde honetatik begira, bestelako ekitaldiak ekartzen ditugu, kalitate onekoak; Nafarroa bertako eskaintza ondo zainduz, beti ere.
A. Aurrekontuak, berriz, azken urteotako kopuru berean mantentzen dira?
T.Y. 85 milioi pezetako aurrekontua dugu eta ez da handia. Aurrekontu zati handi bat gainera, azpiegitura gabeziak _hainbatetan oso larriak direnak_ betetzeko erabiltzen dira.
Urteen poderioz beraz, egoera zailtzen doa; gastu guztiek gora egiten dute. Biltzen ditugun diruak, bestalde, sarrerak direla eta, ez dira gure sailean geratzen eta hori ere gure kalterako da.
A. Zer nolako oihartzuna espero duzue?
T.Y. Ez gara ikuspegi komertzialez lanean ari, halako jendetza izugarria bildu eta Administrazioaren boltsikoak diruz hornitzeko. Argi dugu zer nahi dugun: programazio zabala eta orekatua egin, ahalik eta publikorik zabalenera iritsi, batere masiboak ez diren ekitaldiak tartekatuz gainera, iniziatiba pribatuak diru kontuak direla medio ukitzen ez dituen sektoreak jorratu eta publiko berriak erakartzeko ardura baitugu.
J.J. Petrikorena
45-47

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazYERRO1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude