«Arazoa normalizatze bidean sartu da»


1994ko uztailaren 3an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Luis Mari Bandres EBBko kideari elkarrizketa
«Arazoa normalizatze bidean sartu da»
Luis Mari Bandres, Euzkadi Buru Batzarreko kidea:
ARGIA. Nola baloratzen duzu lorturiko akordioa?
LUIS MARI BANDRES.
Oso positiboki. Lehendik bagenuen irratia eta telebista euskaraz, eta egunkaria ere bai, baina proiektu horrekiko bazeuden halako susmo edo aurriritziak. Hori guztia normalizatze bidean sartu da.
A. Eusko Jaurlaritzak ordezkaria izango du «Euskaldunon Egunkaria»ren administrazio kontseiluan. Zer etor daiteke hortik?
L.M.B. Lehen aipatu dut horrelako kezka edo aurriritziak izan direla, oraingo partaidetza hori horiek uxatzeko baliagarri baldin bada gauzak ondo joango dira. Ez dut esan nahi «Euskaldunon Egunkaria»n orain arte gauzak gaizki joan direnik, ni harpidea naiz betidanik... baina aurriritzi batzuk uxatzeko baliagarri baldin bada ona izango da.
A. Produktua bera indartu eta helmuga berriak jartzea al da helburua?
L.M.B. Beti nahi izan duguna kalitatezko egunkaria bultzatzea izan da. Elkarlanean, gauzak idazten-eta, ari ginen lehendik ere. Ni alderdi batekoa naiz, ezin dut administrazioaren lekuan jarri. Alderdian laguntzeko prest gaude.
Alberto Irazu
33

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakEgunkariaPertsonak
PertsonaiazBANDRES2
EgileezIRAZU1Komunikabid

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!