Iñaki Uria Egunkariako lankideari elkarrizketa
«Akordioak elkarlanerako bidea jartzen du»
Iñaki Uria, «Euskaldunon Egunkaria»ren kontseilari-ordezkaria:
ARGIA. Nola baloratzen duzu akordioa?
IÑAKI URIA. Oso positiboki. Proiektuari ekin genionean, argi genuen beharrezkoa zela instituzioen laguntza, proiektuak diruz lagundua izan behar zuela baina ez gobernuarena. Akordio honek hori betetzen du, eta elkarlanerako bidea jarri.
A. Eusko Jaurlaritzak ordezkari bat izanen du administrazio kontseiluan. Akordioak zerbaitetan baldintzatuko al du zuen jarduna?
I.U. Bi aldeak bat gatoz proiektuak pribatu izaten jarraituko duela. «Euskaldunon Egunkaria» akzionista guztiena da. Independentea, profesionala, irekia, eta anitza izan behar duela ados gara. Horiek gure betiko oinarriak dira, filosofia hori onartu egin da.
A. 70 milioiko dirulaguntza jasoko duzue; baita publizitate instituzionala ere. Konpondua al da zuen egoera ekonomiko larria?
I.U. Horri bakarrik begiratuta gauza txikia da, baina guk hori baino askoz balore handiagoa ematen diogu. Behin betiko konponbiderako pauso handia da, herri ekimenak lanean jarraitu behar du, baina. Bestela ezinezkoa da proiektu hau aurrera ateratzea.
Alberto Irazu
32
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!