«Diruarekin jokatzekotan onena barreiatzea da»


1994ko ekainaren 19an
Juan Mari Otxoa Fineko taldeko analisi zuzendariari elkarrizketa
«Diruarekin jokatzekotan onena barreiatzea da»
Juan Mari Otxoa, Fineco taldeko analisi zuzendaria
Aretxabaletar honek aski ondo ezagutzen du finantzen mundua. Beregana jo dugu egun errentagarritasun handienak eskaintzen dituzten produktuen bila, eta sektorea astintzen duten iskanbilez hitz egiteko.
ARGIA. Dirudienez, errenta finkoa ez da hain errentagarria. Zeintzuk dira une honetan inbertsio interesgarrienak?
JUAN MARI OTXOA. Ez nuke esango errenta finkoa errentagarria ez denik. Egia da azkenotan dexente galdu dutela, baina egoera behin-behinekoa da eta etorriko dira sasoi hobeak. Hala ere, urtebeteko epean, adibidez, arriskurik izan nahi ez baduzu, errenta finkoa interesgarria izan daiteke.
Egoera honetan, arriskurik jasan nahi ez baduzu, diru fondoak dira egokienak, epe motzera inbertitzen duzulako eta prezioen gora-beherek ez dutelako haibesteko eragina.
Burtsan ez da aurten gehiegi irabazi, eta datozen hilabeteak konplexuak izango dira.
A. 100 pezetako kartera nola banatuko zenuke?
J.M.O. Onena, diruarekin jokatzekotan, barreiatzea da. Beraz, aurrekoarekin bat, burtsan 30 pezeta sartuko nituzke, diru fondoan 25-30 artean eta gainerakoa errenta finkoan. Nahiz eta errenta finkoari dagokionez lehenengo sei hilabeteak ez diren oso positiboak izan, uste dut egoera aldatu egingo dela.
A. Asko aldatu da baloreen merkatua agentziak arautzeko legea agertu denetik?
J.M.O. Izugarri. Asko profesionalizatu da. Hala ere, gure artean dagoen konpetentzia basatiagoa da eta honek hainbat agentziaren desagerpena ekarri du, eta gehiago eroriko dira. Dena den, lege hau Mariano Rubiorena bezalako iskanbilak saihestera dator, merkatuko mugimenduen kontrola handiagoa baita.
A. Fineco Ibercorp-en zerrendan ageri da. Nolako harremana zenuten De la Concharekin?
J.M.O. Zerrenda horretan burtsan lan egiten duten hainbat enpresa ageri dira; De la Concharekin negozioak _baina negozio hutsak_ egin dituzten denak. Banan-banan aztertuz gero, merkatuan dauden denak edota gehienak direla ikus daiteke. Alegia, zerrenda horretan agertzeak ez du ezer esan nahi.
Myriam Gartzia
21

GaiezEkonomiaDirua
PertsonaiazOTXOA2
EgileezGARTZIA3Ekonomia

GaiezEkonomiaKooperatibaMCC
GaiezEkonomiaKooperatibaKooperatiba
PertsonaiazMENDIOLA1
EgileezGARTZIA3Ekonomia

Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude