«Europako zenbait hizkuntza itzulera gabeko bidaian daude»


1994ko maiatzaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euromosaiko hizkuntz minorizatuen proiektuari buruzko elkarrizketa
«Europako zenbait hizkuntza itzulera gabeko bidaian daude»
Marc Lepretre, Euromosaiko proiektuko teknikaria
Europako Batasunaren aginduz, Bartzelona, Gales, Parise eta Brusselako soziologia eta hizkuntzetan trebatutako lau zentro Batasuneko hizkuntz gutxituei buruz orain arte egin den azterketa sakon eta zehatzena egiten ari dira. Ia amaituta dago eta uztailerako lana EBko Batzordearen aurrean aurkeztu beharko dute. Lepretre AEK-k antolatutako Eurogeroa jardunaldietan izan zen eta bertan mintzatu ginen berarekin.
ARGIA. Zer da Euromosaiko proiektua?
MARC LEPRETRE. EBko Batzordeak lau zentro desberdini Europako hizkuntza gutxituei buruzko azterketa gaurkotua egiteko bidalitako lana da. Bartzelona, Parise, Gales eta Brusselan daude zentrook. Killilea txostena eta Hizkuntza Gutxituen Agiria izan dira ikerketa honen bultzatzaileak.
Ikerketak bi alde dauzka: batetik hizkuntz komunitate desberdinen azterketa zehatza, eta bestetik Europako hizkuntz aniztasunari buruzko lan teoriko zabala. Hizkuntzen historia, uniformizazio politikak eta, azkenik, EBk bere sorreratik hizkuntzekiko izan duen jarduera aztertzen dugu. Aholkuak ere ematen ditugu.
A. Nola egiten da lan hau?
M.L. Informazioa jasotzeko jasotzeko lau bide erabiltzen ditugu. Batetik, ikertutako hizkuntz komunitate bakoitzean korrespontsal bat daukagu eta oso galdetegi zehatzari erantzutea eskatzen diogu. Horrez gain, guk lekuko berezi gisa jotzen ditugunak (10etik 40ra) normalean hizkuntzaren arlo desberdinetan mugitzen den jendea da. Hirugarrenez, lau zentroei aholku ematen dien ikerlari batzordea dago: lanaren kontrola eramaten du, aholkularitza, lanean kalitatea zaindu... Eta, azkenik, agintariak, lurralde mailakoak, autonomikoak, herrikoak, estatukoak...
A. Uztailean lana emango duzue. Azalduko al zenidake oso gainetik zein den Europako Batasuneko hizkuntz gutxituen egoera?
M.L. Zenbait hizkuntzak jadanik ez dute bizirauteko aukerarik. Beste talde bateko hizkuntzen biziraupena hizkuntza horretako hiztunek hizkuntzarekiko erakusten duten gogoaren menpe dago. Hauetako gehienetan instituzioek ez dute kontrarik egiten, eta biztanleria da, erakunde eta elkarteen bidez, hizkuntzaren egoera iraultzeko borrokan ari dena.
Katalana (gutxienez Kataluniako Autonomi Elkartean), euskara EAEn, galesa, alemana Belgikako zona germaniarrean... Biztanleriak bizitasun handia duen komunitateak dira: kezka, hizkuntz eskubideen aldarrikapena... Kataluniako Autonomi Elkartean eta EAEn erakundeen bultzada ere badago. Komunitate hauetan biztanleek biziki maite dute euren hizkuntza, eta hori oso garrantzitsua da. Inork ez du gustuko baztertutako edo gutxitu egiten den talde bateko partaide izatea.
A. Zeintzuk dira itzulera gabeko bidaia horretan daudenak?
M.L. Greziako hirurak: pomakoa, albaniarra eta valakoa; Italian proventzala, grekoa, albaniarra; Portugalen mirandesa; Irlandako gaelikoa ere bai _50.000 bat pertsonak hitz egiten dute eta 1920tik berreskurapen politika guztiek porrota ezagutu dute_; Frantzian okzitanierak nahiko egoera larria bizi du, hiztun asko daudela esaten da baina errealitatean gero eta gutxiago dira. Oro har, Frantziako hizkuntz gutxitu guztiak nahiko egoera larrian daude. Hizkuntza kontuek ia matematikak gisa funtzionatzen dute: hots, hiztun kopuru batetik behera, eginahalak egin, ez dago zer eginik. Frantziakoa ez da Greziakoa bezain egoera erasokorra, antz handiagoa du Italiakoarekin, ez alde ez kontra, ezer egiten ez dela. Frantziakoa, adibidez, bitxia da: duela egun batzuk hizkuntz gutxituei buruz egindako bi inkesta jaso ditugu, eta populazioaren % 85etik gora hizkuntza hauek bultzatzearen alde agertzen dira, eskolan sar dadin... Frantziaren kasuan behintzat ezingo dute esan ezer egiten ez badute biztanleriaren sentimenduaren aurka ez joateagatik dela. Aitzitik, jendea alde dago.
A. Zerk eragin du hizkuntza hauek hilzorian egotea?
M.L.Bat eragile demografikoa, hizkuntz eremua biztanle barik geratzen da apurka. Bestea ekonomikoa, industrialtze prozesua eta beste edozer gauza medio leku batek jendetza handia jasotzen du kanpotik. Kultur arlokoen artean alfabetatze eza aipa liteke. Eta noski, lehen aipatu dugun autobalorazioa, norberak bere hizkuntza maite izatea. Hizkuntza maite ez baduzu transmisioa galtzen da. Hauez gain, zenbaitetan erlijioak eta eragile politikoek ere badute zeresanik.
A. Nolakoa izan da agintarien aldetik jasotako erantzuna?
M.L. Agintariek, oro har, oso gutxi erantzuten dute. Zenbat eta beherago, hots, herri mailara hurbiltzen garen heinean, orduan eta erantzun hobea.
Xabier Letona
18-19

GaiezHizkuntzaBesteak
PertsonaiazLEPRETRE1
EgileezLETONA1Hizkuntza

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude