J.M.Ayesa, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko lehendakriari elkarr
«Nafarroa ez da lan harremanetarako euskal esparruan sartzen»
Juan Manuel Ayesa, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko lehendakaria
Nafarroako Enpresarien Konfederazioko lehendakari berrizendatu dute Juan Manuel Ayesa. La Roncalesako gerentea, enpresarien ordezkari bezala agintaldi gogorra izango du lan merkatuaren erreforma dela eta. Hitzarmen kolektiboetarako ere gutxieneko akordio batzuk lortzea ez da erraza izango.
ARGIA. Lan merkatuaren erreforma dugu denon ahotan.Zein da Nafarroako enpresarien iritzia?
JUAN MANUEL AYESA. Lan merkatuaren erreforma beharrezkoa izateaz gain, ezinbestekoa da, Europako Batasunaren beste herrialde batzuekin homologazioa lortzeko. Orokorrean esango nuke, onargarria bada ere, ez dela oso ausarta. Defizit publikoaren ondorioz, langabezia eta babes sozialerako laguntzak murriztu beharko lirateke; sistema energetikoa aldatu behar da kostuak gutxitzeko... Egoera honela izanik, ez dut ulertzen sindikatuen erantzuna.
A. Sindikatuen ustez, langileriak lortu aurrerapenak galduko dira. Babes eza salatzen dute.
J.M.A. Hori ez da erabat egia, azken batean hitzarmen kolektiboekin gauza asko alda daitezkeelako. Gainera, ez da bakarrik enpresarien iritzia, Legebiltzarrak onartu du eta Delors-ek ere onartu du. Aldaketok onartzea ezinbestekoa da.
A. Hala ere, 27ko greba orokorrean langileriak iritzi gogorra kaleratu zuen.
J.M.A. 1993an, hitzarmen sozialerako lehenengo urratsak eman zirenean gu negoziatzeko prest ginen. Sindikatuek ez dute izan negoziatzeko borondaterik eta ez dute bereganatu lanpostuak sortu eta mantentzeko erantzukizuna.
A. Sindikatu abertzaleek, ELAk eta LABek, lan harremanetarako euskal esparrua aldarrikatu dute. Nafarroako enpresariek onartuko zenukete?
J.M.A. Gure marko instituzionalaren arabera, gehienen ordezkariekin negoziatzen dugu, CCOO eta UGT, eta ordezkaritza duten tokian ELA eta LABekin. Hala ere, nire ezagupen politikoen arabera, Nafarroa ez da Euskadi, eta horren arabera ez da lan harremanetarako euskal esparruan sartzen.
Myriam Gartzia
20