«Ikastolak eta Administrazioaren arteko harremanak normalizatzen ari dira»


1994ko otsailaren 20an
Jose luis Avila, Hezkuntza Saileko kontseilariordeari elkarrizketa
«Ikastolak eta Administrazioaren arteko harremanak normalizatzen ari dira»
Jose Luis Avila, Hezkuntza Saileko kontseilariordea:
ARGIA. Urtebete da Euskal Eskola Publikoaren Legea onartu zela, zein da zure balorazioa?
JOSE LUIS AVILA.
Guztiz baikorra. Aspaldi geunden hezkuntza munduko marko orokorraren diseinua eta horko agente guztien lana giro baketsuan izatea ahalbidetuko zuen legezko testuaren zain. Egindako esfortzu politiko eta sozialak merezi izan du.
A. Aurrerantzean zeintzuk dira lehentasunak?
J.L.A. Eskola publikoak kalitatezkoa izan behar du, eta hor legeak bi arlo handi zehazten ditu; bat autonomia da, zentro bakoitzak bere hezkuntza proiektua garatzeko eta bere baliabideak administratu eta antolatzeko. Bestalde, eskola publikoaren garapenean interesaturiko sektore guztien partehartzea.
A. Sare publikoko ikastolak informazio ezaz kexatu dira.
J.L.A. Begirunez dakuskit iritzi horiek. Sare publikoaren eraikuntzaz balorazio positiboa egiten duen taldearen barrutik datoz. Gauza askotaz lehenago informatu behar zen.
Horrela izan ez bada ez da borondate ezagatik, gestio zama handia hartu dugulako baizik. Prozesuan Eusko Jaurlaritzako hiru sail egon dira inplikatuak. Denen lana bukatu gabe, ezin zen behin-behineko informaziorik eman. Laster bilduko gara.
A. Eusko Jaurlaritzak oraindik sare publiko edo pribatu arteko erabakia egin gabeko ikastola-kooperatiben publifikazio dekretuak onartu ditu. Jauzi koalitatiboa da.
J.L.A. Auzitegiaren erabakiaren zain egotea ikastolok sare publikoan utzi nahi dituztenek arrazoi dutela ustea da. Ikastola horien dokumentazioa eta beren ordezkaritza maila aztertu da, eta ordezkaritza nahikoa dela ikusten dugu, gehiengoa bat egitearen alde azaldu dela. Epaia horren kontrakoa balitz, atzera egingo genuke noski.
A. Sare pribatuko ikastolekiko harremana zertan da?
J.L.A. 1993ko diru kitapena dela eta zenbait desadostasun egon arren, harremana normalizatzen ari da. Ikastolok jabetu dira legearen aurreko etapak igaro direla, eta gainontzekoen arau berak izango dituztela aurrerantzean. Kitapenez gain, sare pribatuko edozein zentro eta administrazioaren arteko arazo normalak daude.
A. Sare pribatuko ikastolak antolakuntza berri batetaz hitz egiten ari dira. Nola ikusiko zenuke horrelakorik?
J.L.A. Logikoa da; administrazioak sortzen diren elkarte era guztiak elkarrizketarako bitartekari legitimotzat izango ditu.
Alberto Irazu
33

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakEuskal Esko
PertsonaiazAVILA1
EgileezIBAN1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude