«Oraiko giroa marraztu dut erroak mitologian ezarriz»


1994ko otsailaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Juan Bautista Etxarren-Lohigarri idazleari elkarrizketa
«Oraiko giroa marraztu dut erroak mitologian ezarriz»
Juan Bautista Etxarren-Lohigarrik «Zubi madarikatuak» eleberria aletu digu
Xalbador sariaren akzesita lortu zuen «Zubi madarikatua» eleberriarekin Juan Bautista Etxarren-Lohigorrik 1991n. Iaz argitaratu zion liburua Pamiela argitaletxeak. Haurra zela irakurritako ipuin baten garapena da eta honen bidez euskal mitologiako lamiak dakartza guregana zubi bat dela medio. Garai bateko oroitzapenak borbor datozkiola mintzatu gara.
ARGIA. Mugaren alde batetik bestera bizi izan zara.
J. B. ETXARREN-LOHIGORRI. Ene emaztegaia auriztarra zen 1970ean ezkondu egin ginen. Ni Donibane Garazin bizi izan naiz eta han egin dut lan berrogeita bi urtez irakasle gisa, ikastegi pribatu batean. Erretiratu naiz duela hiru urte eta orduan, emaztea auriztarra izanik, hona jin gara bizitzera. Zenbaitez hara joaten gara, berriro Donibane Garazira, baina komunzki hemen gara, Auritzen.
A. Zure obra hiru liburuk osatzen dute.
J.B.E. «Huarte, hator etxerat» lehena, 1975ean agertu zena, Arantzazun, Jakin izeneko editorialean. Lliburu hori Garaziko euskaldun batez mintzo da, XVI. mendean sortu eta gero Andaluziara joan zena. Hortaz egin dut biografia bat, poxi bat eleberritua.
Gero «Lehen urbian» etorri zen; orain zazpi, zortzi urte argitaratua. Hau kronika da, eleberri gisa emana. Familia bati buruzkoa da, Hego Amerikatik heldu dena Euskadira, Baztanera lehenik eta gero Garazira, XIX. mendean. Nihaurek baditut liburuan anitz oroitzapen ene familiaz, ene arbasoez, gerla denboraz... Nik bigarren mundu gerla ezagutu dut haurra nintzela; baditut anitz oroitzapen eta horiek sartu ditut hor barnean.
A. Nola bizi izan zen II. Mundu Gerra?
J.B.E. Lehenbizian, frantses guztiek bezala, uste genuen irabaziko genuela, baina 40.eko maiatzean alemanak sartu ziren Belgikan gaindi, eta ekain hondarrean heldu ziren Arnegiraino. Oroit naiz nola lehenbiziko aldiz ikusi nituen dirrindaka pasatzen beren sidekarretan.
A. Latza izan zen okupazioa?
J.B.E. Lehenbizian ez. Hasierako urtean aski ontsa joan zen. Harrituak ginen, uste genuen alemanak salbaia batzuk zirela, baina biziki gizon onak iduritu zitzaizkigun. Gero, ordea, erresistentzia hasi zen oldartzen, izan ziren atentatuak eta orduan alemanek errealki zirena, beren nazismoa erakutsi zuten.
A. Azkenekoa «Zubi madarikatua» da. Honetan mitologiaz baliatu zara, alegoria bat da. Nahiz eta irakur daitekeen alegoria ikusi gabe.
J.B.E. Haurra nintzelarik ikastegian kontatu zizkiguten Barbier idazle garaztarraren ipuin batzuk eta lamiak aipatzen zituen, eta nahiz nik hamabi urte nituen biziki gustatu zitzaidan liburu hori, eta hortaz baliatu naiz. Lamiak sartu ditut eta horren ondorioa da herrian denak gaizki doazela, herritarren artean ez dakite nork egina den zubi bat eta hor oraiko giroa nahi ukan dut poxi bat marraztu erroak mitologian ezarriz. Baina mitologiak ez du inportantzia arrastorik.
A. Istorioa Auritzen bertan kokatzen da. Zergatik?
J.B.E. Hautatu dut Auritz ontsa ezagutzen baitut eta maite baitut. Beste herri batean ezartzeko partez nahi ukan dut hemen ezarri.
A. Istorioak herrian gertatzen den zerbaitekin zerikusirik ba al du?
J.B.E. Ez dut nahi deus politikarik edo sartu, baina nihaurek euskaldun gisa sentitzen dut ene burua eta orduan, adibidez, Madrileko Gobernua hasten dela zubi honetaz arduratzen, ene irudiko gaizki da. Euskaldunek elkarren artean dituzten arazoak behar dituzte zuzendu, eta ez beti kanpotarrek.
A. Frantsesez ere idatzi duzu?
J.B.E. Frantsesez idatzi dut Baionako egunkari batean duela 30 urte baino gehiago, Garaziko korrespontsal gisa, eta gero «Gure Herria» Baionako kultur aldizkarian ere frantsesez egin dut.
Ondoren egin nuen, eta ez da biziki aipatua izan, baina Zangotzan bazen «Juegos florales» izenekoa eta han aurkeztu nuen 30 orriko eskuizkribu bat Nafarroa Beherea eta Nafarroaren arteko harremanak aztertzen zituena.
A. Amis de la Vielle Navarre izenekoaren buruzagiorde zara. Zein da erakunde honen nahia?
J.B.E. Duela bi urte izendatu ninduten zuzendariorde. Ez da euskaldunez bakarrik osatua, badira frantses anitz. Lehengo Nafarroaren historiari buruz jakin nahia dugun afizionatuz osatua dago. Nahi dugu jakin zer zen Nafarroa Beherea lehengo denboretan; zer harreman zituen Nafarroarekin eta nola bereizi zen; zer ziren Nafarroako erregeak, eta abar. Historiari buruzko taldea da.
A. Baduzue harremanik Nafarroako erakunde edo instituzioekin?
J.B.E. Baditugu harremanak Lizarra eta Iruñearekin eta baita Iruñeko talde batzuekin ere. Orain bertan Victor Manuel Arbeloak egin du liburu bat espainolez Nafarroa Behereaz, eta hura aukeztu du Donibane Garaziko herriko etxean eta Donapaleun. Les Amis de la Vielle Navarre arduratzen da prestatze hauetaz.
A. Euskararen kontuan zerbait egiten du Les Amis-ek?
J.B.E. Ez du deus egiten. Liburutegian baditugu euskal liburuak, baina ez dugu deus egiten mintzairaren gainean. Euskarari buruz aritzeko badugu Euskaltzaindia.
Xabier Carrillo
48-49

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakETXARREN1
GaiezKulturaLiteraturaSariakBesteak
PertsonaiazETXARREN1
EgileezCARRILLO1Kultura

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude