Xabier Otaegi: «Txiste kontalaria baino, txiste zurrupatzailea naiz»


1994ko otsailaren 06an
Xabier Otaegiri elkarrizketa ETBn egiten duen lanari buruz
Xabier Otaegi: «Txiste kontalaria baino, txiste zurrupatzailea naiz»

Txirri izenez ezagutzen dute haur guztiek, baina Xabier Otaegi da BBVk Donostiako Amaran duen sukurtsalean. 22 urte beteko ditu aurten beste bi lagunekin Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen proiektua martxan jarri zuenetik. Haur guztien onespena eureganatzea lortu dute. Gazteenengana ere heltzea dute helburu ETBn beteko duten etapa berrian.
ARGIA. Zer sentitzen da Euskal Herriko pailazorik pailazoena izatean?
XABIER OTAEGI. Horiek al gara gu? Ez dakit. Inoiz ez dugu pailazoegi izanaren zentzu handiegirik. Naiz eta urte asko eraman honetan, oraindik ez zait gertatu horrelakorik.
A. Hala ere, Txirri da itxuraz serioena.
X.O. Guapoena.
A. Zu ere serioa al zara?
X.O. Ez dut uste. Hori nahiko subjetiboa den arren, alaia naizela uste dut.
A. Banku-langilea, txistularia eta matematika irakaslea, hirurak pailazo. Ez al da barregarria?
X.O. Horregatik bildu ginen. Inongo arazorik gabe eramaten dugu. Hasierako planteamentua ez zen goizeko lanari beste bat gehitzea. Euskararengatik hasi ginen, ez profesional izateko. Euskal Herri honetan haurtxoentzat zerbait behar zelako. Gero, urteak pasatu ahala, bilakaera izan du.
A. Zertan izan da bilakaera hori?
X.O. Oso zaila litzateke zehaztea. Baina ez da iraultzarik egon, garapena baizik. Kalitatearen aldetik gero eta gehiago jotzen dugu, batez ere gero eta telebistagarritasun handiagoa eman nahian.
A. Zerbait ere galduko zenuten horretan.
X.O. Garai bateko freskotasuna. Ilusioa ez. Agian garai bateko entusiasmoa. Gaztetan izan dezakezun jarrera gal dezakezu. Alde guztietatik ona dela uste dut. Azken batean esperientzian irabazten dugulako. Gure lana mediora egokitzen ikasi dugu.
A. Rap bat ere kantatzen duzue.
X.O. Hori demasa da. Oso kuriosoa izan da. Batipat nire kasuan, kantagintza tradizionalean mugitu izan naizelako. Rock bat kantatzea beste urrats bat zen, baina rap-arena jauzi koalitatibo nabarmena izan da. Hasieran ez genekien zer ahots jarri, zer egin... Gero, lehen aldian asmatzea nahikoa dela konturatu gara.
A. Charlie Rivel ala Fofo?
X.O. Bakoitza bere neurrian. Charlie Rivel oso gogoko dut, eta Fofok, inguruan zituenekin konparatuta, ona zirudien.
A. Charlot edo Harold Lloyd?
X.O. Charlot.
A. Txiste ordenagailu horietako bat al zara?
X.O. Normalean txiste kontalari fama jartzen digute, baina kontalari baino gehiago, zurrupatzailea naiz. Jende askok kontatzen dizkit, baina oraintxe ez naiz gogoratzen.
Amagoia Iban
63

GaiezKomunikabidTelebistaETBAktoreak
GaiezKulturaAntzerkiaPailazoak
PertsonaiazOTAEGI4
EgileezIBAN1Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude