Amaia Zubiria: «Betidanik izan da nire kezka musika estilo ezberdinak jorratzea»


1993ko azaroaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Amaia Zubiriari elkarrizketa bere proiektu berriaz
Amaia Zubiria: «Betidanik izan da nire kezka musika estilo ezberdinak jorratzea»
ARGIA. Martxan dago, honezkero, sortu berri duzun taldea.
AMAIA ZUBIRIA.
Pascal Gaigne (gitarra), Angel Unzu (gitarra) eta Oiartzabal anaiek (saxofoia eta perkusioak) osatzen dute taldea. Musika tradizionala jorratuko dugu baina tratamendu berezia izango du. Garrantzi handia emango diogu musikari, eta konponketak girotuagoak, zabalagoak eta oso landuak izango dira. Donamarian egina dugu lehenengo emanaldia eta badugu zuzenean jotzeko zenbait proposamen. Guzti horrekin batera, kantu berriak prestatzen hasiko naiz taldearekin.
A. Beste hainbat musika estilo jorratzeko asmorik ere baduzu.
A.Z. Les Chimeres antzerki taldeak bere emanaldietako musikaz arduratzeko proposamena luzatu dit. Iaz, bikotearen jarduera zela eta ezin izan nuen, baina aurten egingo dut.
Eskaini didate Bratislavako Orkestra Sinfonikoarekin pieza batzuk kantatzea ere. Angel Ilarramendi da piezen egilea. Betidanik izan da nire kezka musika estilo ezberdinak jorratzea. Beti egon naiz jazz munduan sartuta, fusio munduan, eta orain daukat baietz esateko eta ahalik eta gehien ikasteko aukera.
Joxi Goikoetxea
38

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakUBIRIA1
PertsonaiazUBIRIA1
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
Eguneraketa berriak daude