«Demokrazia garatu ez denez, guk tresna berriak sartu nahi ditugu»


1993ko azaroaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Interbentzio Gune Partehartzaileen zuzendariei elkarrizketa
«Demokrazia garatu ez denez, guk tresna berriak sartu nahi ditugu»
Luxio Ugarte eta Hams Harms, Interbentzio Gune Partehartzaileen zuzendariak
Errezelo ugari piztu dituzten Interbentzio Gune Partehartzaileen zuzendariek gaur egungo politika mundua aldatu nahiko lukete proiektu honen bidez. Gizarteaz izeneko enpresak daraman eredu honetan erroldatik, zozketa bidez, pertsona kopuru bat hartzen da eta instituzioentzat gatazkatsua izan daitekeen gai bati buruzko iritzi eta informazio ezberdina jaso ondoren, erabaki bat hartu arte eztabaidatzen dute. Era honetan, herritarrek politikan duten partehartzea handitu nahi da.
ARGIA. Zer dela eta ikusi zenuten sistema hau aplikatzeko beharra?
LUXIO UGARTE. Hemen oso ohituak gaude arazoak behar diren bezainbeste ez aztertzera. Gure ustez, prebentzioa behar da gatazkara iritsi baino lehen. Ez gaude gatazkaren aurka, gatazka positiboa izan daitekeela uste baitugu, baina gatazka hori eztabaiden bidez bideratu behar da. Marra hau gaindituz gero, gure herrian jazo dena gerta dadin arriskua dugu. Hemen, oso jarrera konkretuak hartzen dira eta bakoitzak eztabaidaren bidez baino beste bideetatik defenditzen ditu jarrera horiek. Honetara iritsi baino lehen, beharrezkoa da eztabaida serioa, benetako informazioa dagoen eztabaida; eta nahi duten guztiek parte hartzeko eskubidea dutela, ez soilik talde handi eta indartsuek, baita talde txikiek ere. Zerbait esateko duen edozein.
A. IGP taldeek mugimendu sozialei beraien lekua ken diezaieketela ez al zaizue iruditzen?
L.U. Eztabaida hau eman ez balitz, ez ziratekeen alde bateko nahiz besteko taldeak sortuko. Sistema honek, arrazoi oso landuak sortzeko antolatzera bultzatzen du jendea. Informazioa jasotzen duenak oso informazio landua behar baitu.
HANS HARMS. IGPek eztabaidarako gunea sortzen dute, ikuspuntu ezberdinen plataforma dira. Askotan, mugimenduek ez dute Administraziora iristeko ahalmenik, eta IGPek horretarako bidea jartzen dute.
A. Ez duzue uste instituzioek erabili egin dezaketela eztabaida, gerora ez baitaude eztabaida honetatik ateratzen den erabakia onartzera behartuta.
L.U. Norbaitek gure prozesua bere interesetarako erabiltzen badu edo horretan saiatzen bada, proiektu hau bertan behera geratuko da eta gainera komunikabideetara joango gara zer gertatu den azaltzeko.
A. Emaitza instituzioek nahi dutenaren kontrakoa bada, onartzeko gai izango dira?
H.H. Galdera alderantziz planteatuko nuke, gai izango al dira horren aurka joateko? Ia ezinezkoa izango da horren aurka joatea. Horrelako eztabaida batek karga politiko izugarria du. Ezetz esateko gai izan daitezke, baina ondorio politiko oso larriak ekar ditzake horrek. Politikoki ezinezkoa da, baina bete beharrekoa ez denez, dena da posible.
A. Instituzio bat zuengana joatea ahulduta dagoenaren seinale dela aipatu duzue. IGPak instituzioak indartzeko al dira?
L.U. Instituzioak indartzeko ez, sistema demokratikoa indartzeko balio dute. Sistema krisian badago, ez da Administrazioa krisian dagoen bakarra, guztiok gaude krisian. Zer dela eta indartzen duen? Uste dugu sistemak tresna batzuk behar dituela, gaur egun dituenak ez direlako hain erabilgarriak. Baina herritarra ere indartzen dugu, lehen aldia baita herritarrak maila honetan parte hartzen duena, hain gai garrantzitsuan. Uste dugu badela garaia herritarrak erabakiak har ditzan, beste gauza batzuk erabakiarazi egiten baitizkiote.
A. Baina, herritar kopuru zehatz bat hartzea benetan ordezkagarria al da?
L.U. IGPena eredu funtzional eta egituratua da. Ordezkaritza osoa erreferendum bat izango litzateke, baina zaila da arazo bat sortzen den bakoitzean erreferenduma antolatzea. Zenbait kasutan onuragarria da, baina erreferendumak beste arazo batzuk ere baditu: herritarrak informazio jakin bat bakarrik jasotzen du, ahalmen gehien duenaren informazioa. IGPetan ez dute herritar guztiek parte hartzen, gure ustez ez baita beharrezkoa denak une berean partehartzaile izatea. Kasu bakoitzean hartzen dugun jende kopurua nahikoa izaten da ia jende guztiaren iritziak azaltzeko.
A. Zuen asmoa jendea motibatzea dela azaldu duzue, era honetan motibatzen al da jendea?
H.H. Askotan esaten da jendea ez dagoela politikan interesaturik, eta ez da horrela. Gaur egun alderdi politiko bateko militante izateko aukera dugu edo partehartzetik kanpo gaude. Nire ustez, hurbilean ukitzen dituen arazoetan parte hartu nahi du jendeak. Horrek ez du esan nahi alderdi politiko batean parte hartzeko prest leudekeenik. Jendeak bide egokia ez duelako ez du parte hartzen. Azken hamarkadetan garapen izugarria eman da maila guztietan; demokrazian, aldiz, joan den mendeko bideekin ari gara. Guk tresna berriak sartu nahi ditugu. Honek ez du esan nahi hau iraultza bat denik, baina sistema eraginkorragoa bihurtu nahi dugu.
A. Planteatzen duzuen guzti hau eta zuek enpresa bezala aritzea bateratu al daitezke?
H.H. Guk neutraltasuna eskaini behar dugu batez ere. Elkarte bat bagina, instituzio jakin batetik dirua jasoko genuke, beraz, gugan zenbait presio eragin ahal izango lituzkete. Enpresa izatean, kontratuak besterik ez ditugu egin behar. Egiten dugunagatik ordaintzen digute. Zer gertatzen da IGPetara jotzen duen edozeinek gure neutraltasuna zalantzan jartzen badu? Lana izango genukeen azken aldia litzateke, guk kontsentsua behar dugu eztabaida burutu ahal izateko. Talderen bat eztabaidatik ateratzen bada, eztabaida burutu daiteke, baina gure helburua kontsentsua da. Proiektu honetan norbaitek administrazioa edo beste talde bati saldu garela esaten badu, azken aldia izango da, hortik aurrera ez baita sinesgarria izango. Guk erdiko marratik joan behar dugu.
Aitziber Yarza
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakIGP
PertsonaiazUGARTE5
PertsonaiazHARMS1
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude