«Hemen badirudi abertzaleak erreserba bateko indioak bihurtzen ari garela»


1993ko abuztuaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Floren Aoiz , HBko kideari elkarrizketa
«Hemen badirudi abertzaleak erreserba bateko indioak bihurtzen ari garela»
Floren Aoiz, HBren bozeramailea:
Gaztea bada ere, badaramatza urte batzuk politikagintzan murgildurik. Jarrai erakundean ibilia, bi legegintzaldi egin ditu jada Nafarroako Parlamentuan diputatu eta azken aldian HBren bozeramaile lanetan dabil. Euskal politikagintza ere oporretan jarri den honetan bere lanaren eta orokorrean euskal politikaren alde batzuk ukitu ahal izan ditugu, ekainean igarotako hauteskundeen itzala oraindik ere guztien buruetan dagoenean.
ARGIA. Bozeramailea beti izaten da beste alderdi zein komunikabideen jopuntua. Ohitu al zara egoera honetara?
FLOREN AOIZ Bai, azken batean hasi baino ere lehen badakizu hori horrela izango dela. Eskaini zidatenean lana onartu nuen eta banekien. Hala ere, ohitzea zaila da. Beste alderdien borezamaileak beste modu batera tratatzen dituzte; HBren bozeramailea diskriminatua dago.
A. Gazte izateagatik diskriminazio hori areagotu egiten al da?
F.A. Askotan. Politika hemen nahiko itxita dago, beste alderdietan betiko jendea dabil. Gazte bat sartzen denean, gaitasunik ez duela azaldu nahi da. Nik hauxe bizi izan nuen EAJrekin izan genituen elkarrizketetan, haiek mukitsu bat nintzela uste zuten. Beste alderdietan ez dira konturatzen gauza asko aldatu direla, nahiko ahulduta daudela eta gazte jendeak ere zerbait esan behar duela.
A. Askotan aipatu izan da zure gaztetasuna eta horrekin batera belaunaldi berria datorrela. Zuk zer berri dakarkiozu HBri?
F.A. Ez nik bakarrik, nire adineko jendeak beste modu batera ikusten dugu politika eta dena. Batzuk frankismoaren kontra aritu ziren borrokan; guk, aldiz, ez dugu hori bizi izan eta beste modu batera ikusten ditugu herria, ideia sozialak eta borroka. Nire ustez, gure ikuspuntua lotuago dago gaurko errealitatearekin. Batzuek ortodoxia ordezkatzen dugula diote, gazteenak garela itxienak. Hau ez da horrela, gazteenok gaurkotze prozesu bat suposatzen dugu. Ezinbestekoa da gainera.
A. Hauteskundeei dagokienez, PPk adibidez, igoera handia izan du. Beldurra ematen al dizu igoera honek?
F.A. Beldurra baino kezka. Hemen abertzale eta ezkerrekoak garenok ez genuen uste boto espainolista hain indartsu aterako zenik. Bat-batean konturatu gara ez dela jaitsi eta igo egin dela. Prozesu bat ematen ari da eta prozesu honetan eskuinti eta espainolistak indartsuago sentitzen dira, gero eta erosoago. Abertzale eta ezkerrekoek, berriz, beren helburu politikoak defenditzeko ahalmenak murritzagoak ikusten dituzte. Donostian, adibidez, Odon Elorza, espainolista amorratua izanik, inoiz baino argiago hitz egin eta probokaziotan sartzen da. Donostian eta Euskal Herrian badirudi abertzaleak erreserba bateko indioak bihurtzen ari garela. Hau oso serioa da. Ezkerreko edo abertzaleak bihurtuko gara, nolabait, indioak, eta besteek benetan kontrola izango dute.
A. Azken urteetan garrantzi handia eman diezue hauteskundeei, azterketa moduan ere planteatuz. Instituzioetara joaten ez den alderdi batentzat ez al da hau oso arriskutsua?
F.A. Ez dakit zein puntutaraino den hori horrela. Garrantzia ematen diegu hauteskundeetako emaitzei. Ez da benetako argazki bat, baina termometro bezala uler daiteke, neurri batean behintzat. Beharrezkoa da hauteskundeetan parte hartzea. Hala ere, hauteskundeetatik ateratzen diren emaitzak erlatibizatu egin behar dira. Errealitate sozial bat ere badago, mugimendu sozialen inguruan, eta hori ez dute beti hauteskundeek adierazten. Ezker abertzalearen esparrua hauteskundeetako emaitzekin soilik neurtzea ez zait zilegi iruditzen.
A. Baina hauteskundeei ematen zaien garrantzia ez al da mugimendu sozialen kontrakoa?
F.A. Hau sistema honen funtzionatzeko eraren ondorio da. Ez da soilik hauteskundeetan ikusten, eguneroko bizitzan ere alderdiek dena egiten baitute. Alderdiek badute paper bat baina badaude beste elementu oso inportanteak, eta hauek herri mugimenduak dira. Hauei bide bat eman behar zaie nahi dutena defenditzeko. Gu saiatzen gara, agian askotan okertzen bagara ere. Egoerari buelta emateko beharrrezkoa da HB gero eta indartsuagoa izatea, baina batez ere herri borroka gero eta indartsuagoa izatea. Indar koerlazioa ez baita soilik alderdi politikoen arabera zehazten.
A. Nola manten daiteke oreka hori?
F.A. Zaila da oreka mantentzea, baina hori lortzeko bide asko daude. Alde batetik, ziurtatu behar da ez dutela alderdi politikoek erantsiko gizartean dagoen indar guztia, bakoitzari bere bitartekoak mantentzen utzi behar zaio. Tirabirak beti egongo dira, baina uste dugu gainditzen ari garela eta oreka mantentzen saiatzen ari garela. HB indartsu bat bilakatu daiteke herri mugimendua bultzatzeko tresna bat.
A. Aipatu izan duzu Ipar nahiz Hego Euskal Herriko ezker mugimendu abertzaleak ez oso epe luzean batzeko aukera emango dela. Baina alde bietako egoera ikusirik ez al zaizu hau oso zaila iruditzen?
F.A. Bai, baina guk tesi bat gainditua daukagu eta ziur gaude Iparraldean ere ganditua dutela. Tesi honen arabera batasuna erritmo edo bide beraren ildotik etorriko litzateke; eta ez dugu uste horrela denik. Batasunak ez du esan nahi bide beretik joango garela, erritmo eta tresna berberekin, hori ez da batasuna. Batasuna desberdintasunak onartuz etorriko da. Batasunerako zenbait pauso ematea posible da etorkizun hurbilean. Alde batetik nahia, borondatea badagoelako, eta bideak nondik nora joan behar duen ikusi dugulako.
A. Jakinak dira zenbait kazetarirekin izan dituzun tirabirak. Zein elkarrizketatan egon zinen deserosoen, ETBn hauteskunde garaian egin zizuten elkarrizketan hala lehenago «El Pais»en egindakoan?
F.A. «El Pais»en egindakoan. Nik horrelako edozein kazetariri ez diot beldurrik zuzenean izatekotan. Zuzenean izanez gero, nahiz eta haiek dena kontrolpean izan, zuk baduzu defenditzeko aukera. Baina «El Pais»ekoek egin zidaten bezalako elkarrizketa batean ez da posible.
A. Zer ikasi duzu elkarrizketa hauetatik?
F.A. Ikasgai bat atera nuen. Alde batetik, manipulazioa oso argi dagoela, baina aldi berean manipulazio hau agerian uztea posible dela, lasaitasuna mantenduz gero.
A. Ajuria Eneko Itunak HBrekiko isolamenduaren aldeko apustua egin duela dirudi. Jasango al du berriro HBk isolamendua?
F.A. Posible da. Ez dakigu zer gertatuko den baina ez gara beldur; lehen ere denetarik egin eta ez dute beren helburua lortu. Egia esan, bilera hori nahiko patetikoa iruditzen zaigu. Saiatuko dira eta agian lortuko dute, oso erraz baitute, komunikabideak alde izanik. Baina eremu politikoan porrot egin du, jendea konturatu delako saldu dioten mezua ez dela bidezkoa. Gero eta zailagoa da Euskal Herrian polizi neurrien bidezko porrotaren ideian sinestea, eta hori da Ajuria Eneko Ituna.
A. Julio Inglesiasen bahiketa dela eta behin eta berriro aipatu izan da HBko kideen bitartekaritza. Ez al zaizu iruditzen hainbeste aldiz entzun ondoren gizarteak berak sinetsi duela zuen bitartekari paper hori?
F.A. Hori Atutxari dagokio. Atutxak esan behar dio Elosegiri nola konpondu arazoa, hori haien arazoa da. Ezker abertzaleko jendea besteetan prest agertu da zenbait mugimendu egiteko, baina era humanitario batean, ez bestelako zentzuan. Hori kriminaltzen baldin badute, ezinezkoa bihurtuko da eta hori aldatzea ez dago gure esku. Beraien esku dago eta benetan laguntzeko borondatez mugitzen den jendeari ahalmen bat ematen diote edo oso zaila izango da ezker abertzaleko edozeinek horretan parte hartzea.
Aitziber Yarza
8-10

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazAOIZ1
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Eguneraketa berriak daude