«Negoziaketen ondorioz, herrialde arabiarrek bakarrik utziko gaituzte»


1993ko maiatzaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Samira Yusaf palestinarrari elkarrizketa
«Negoziaketen ondorioz, herrialde arabiarrek bakarrik utziko gaituzte»
Samira Yusaf, Palestinar Emakumeen Federazioko kidea
Ekialde Erdiko bake negoziaketen 9. txanda hastear dagoenean, PAEk inoiz ezagutu gabeko barne distantziamendua ezagutzen ari da. Orain arte, mugimendu honek palestinar herriaren konfiantza osoa bazuen ere, gaur egun sinesgarritasuna galdu du. Bake negoziaketetan parte hartzearen kontrakoen artean, Samira Yusaf dugu, Palestinar Emakumeen Federazioko kidea.
ARGIA. Nola ikusten dituzue bake negoziaketen prozesua eta egungo egoera?
SAMIRA YUSAF. Nire ustez bake negoziaketak engainu hutsa dira palestinar herriarentzat. Haiseran uste genuen negoziaketa hauek Estatu palestinarra lortzeko bidea zirela. Intifadan egi, borrokatu, hainbeste sakrifizio eta gero, negoziaketak hasi zirela urte t'erdi pasatu denean, konturatu gara gezur handi bat direla bake negoziketa hauek. Egia da autonomia lor dezakegula, baina herriak ez du autonomia nahi eta Rabinek ia egunero errepikatu du ez dela inoiz egongo Estatu palestinar independenterik. Beraz, irtenbide orokor bat egonez gero, Palestina ez da irtenbide horren barruan egongo. Israelek baldintza asko jarri zizkion PAEri (Palestinar Askapenerako Erakundea) negoaziaketak hasteko, eta horretan amore eman zuen PAEk, azkenean emaitzarik eman ez badu ere. Diasporan bizi direnak, 1948an okupatuak izan ziren lurralde edota Jerusalem, gure hiriburuko jendea, ez dago ordezkatuta. Autonomia administratiboa ere, ez da benetakoa. Beraz, ez dago zer ateratzerik negoziaketa hauetatik.
Orain negoziatzen ari direnak Al Fatakoak dira eta ez dira palestinar herri osoaren ordezkariak.
A. Beraz, negoziaketek PAE osatzen duten taldeen arteko distantziamendua ekarri dute. Zein ondorio izango ditu horrek?
S.Y. Asko dira. Orain arte, negoziaketen aurka dauden taldeek, Alderdi Komunistak, FPLPk (Palestinar Askapenerako Herri Frontea) eta FPDLPk (Palestinar Askapenerako Herri Fronte Demokratikoa), ez dute PAEtik ateratzeko saiorik egin, batez ere, palestinar herriarengatik. Oraingoz, banaketa mehatxuak egin dituzte eta Batzorde Eragiletik ez ateragitk ere, ez dute parte hartzen.
A. Siriak Golam Garaiko lurraldeak lortuz gero, bakarrik geratuko zarete? Egia da bake orokorra lortzea nahi dela, ala estatu bakoitza Israelekin dituen arazoak konpontzera doa?
S.Y. Ez da bake orokorra lortuko, hori irudi kontu bat da. Bake orokorra egongo da Israelekin orain arte harremanik izan ez duten herrialdeek izango dituztelako; merkatua zabalduko da... Gehien irabazten duena Israel da. Isarelek Siriari lurraldeak emango dizkio eta horren truke bakea lortuko du, eta palestinar arazoa konpontzeke utziko du. Hori horrela bada, eta horrela izango da, Palestinaren egoera askoz ere ahulagoa izango da, indar desoreka handiagoa izango baita. Bai, herri arabiarrek bakarrik utziko gaituzte.
A. FPLP negoziaketen aurkakoa zen hasiera batean, baina denbora pasatu ahala ez du oposizio handirik aurkeztu.
S.Y. Aurka dago erabat baina ez da oso eraginkorra izan. Gaur egun, eta ez bakarrik Palestinan, ezkerrak ez dauka indar nahikorik; Sobiet Batasunaren desagerpena oso garrantzitsua izan da. Bestetik, PAEren barne funtzionamenduak ez du gehiegi lagundu, azken batean, Al Fataren esku baitago.
A. Hamas taldearen gorakadak herriak PAErekiko duen gogaipen egoera adierazten du?
S.Y. Alde batetik, islamismoaren hedapenaren erakusgarri da, eta bestetik gogaipena PAErekiko. Egoera honek ere ezkerraren ahulezia adierazten du. Alderdi Komunista Palestinarra mende hasierakoa da, Fronte Demokratikoak eta Herri Fronteak 20 urtetik gora dituzte, Hamasek aldiz, bost besterik ez ditu, Intifadaren hasieratik. PAEk sinesgarritasuna du baina herriak, lehenbiziko aldiz historian, zalantzak ditu. Bestetik, Hamasek askapena eskatzen du, baina Palestina osorako, ez lurralde okupatuetarako bakarrik. Hori oso garrantzitsua Palestinarentzat.
A. Rabinek esan du NBEren ebazpenak onartuko ditula. Sinesten al diozue?
S.Y. 242. ebazpena onartzea ez da hain garrantzitsua. Lehenengo eta behin, ebazpen honen arabera, onartzen da Estatu israeldarra palestinar lurraldeetan. Bigarrenez, ebazpen honek palestinarrak errefuxiatu bezala onartzen ditu, ez estatu bezala. Eta, azkenik, 242. ebazpenak lurralde okupatuetaik aldegitea eskatzen due, baina bi bertsio ditu. NBEn bi itzulpen ofizial daude, bat frantsesez eta bestea ingelesez. Itzulpen ingelesaren arabera, «Israelek lurralde okupatuetatik aldegin behar du», hau da, guztietatik, eta frantsesaren arabera «lurralde okupatutatik aldegin behar du», hau da, ez denetatik nahitaez. Honek esan nahi du Israelek Golam Garaiak Siriari itzultzen badizkio, ebazpena betetzen duela; eta palestinar lurralde okupatuak berdin jarraituko lukete. Beraz, Rabinek ez du amore ematen, eta argi geratu da Likud eta alderdi laboristaren arteko berdintasuna palestinar herriarekiko. Rabinek trikimailu gehiago egiten ditu eta Shamir argiagoa zen, baina azken batean, biek egiten dute bera.
A. Rabinek proposatzen duen autonomia administraboa onartzeko prest dago PAE, beti ere autodeterminazio biderako lehenengo urrats bat bada.
S.Y. Baina epeak ez daude batere argi. Palestina ez da borrokatu autonomia bat lortzeko. Gainera, kanpo harremanak eta segurtasuna Israelen esku geldituko lirateke eta, finean, berdin egongo ginateke, baina administrazio arabiar batekin. Hasieran, jendeak ez zekien zer zen «autonomia administratibo» hori. Gaur egun, nahiz eta autonomia hori benetakoa izan, herri palestinarrak badaki hori ez dela nahikoa. Haiseran Palestina osoa askatzeko borrokatzen zen, 1948an eta 1967an okupatutako lurraldeak. Gero, behin-behineko irtenbide batetaz hitz egin zen eta 1967koak askatzea pentsatu zen. Israelekin bizi behar genuen, behintzat hasiera batean, gero Palestina osoa askatzeko. Ezin dira minimoetan ibili. Zergatik borrokatu gara bestela?
A. Nola ikusten duzue Estatu Batuetako gobernuko izendapen berria? Zerbait berria ekarriko al du Clintonek?
S.Y. Ez daukat ezer esaterik. Clintonen eta Estatu Batuen esanek ez dute zerikusirik nirekin. Badakidalako, Estatu Batuek, ordezkatzen dutenagatik, ezin dutela herri palestinarraren aldeko ezer esan.
Myriam Gartzia
16-18

GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulPalestina
PertsonaiazYUSAF1
EgileezGARTZIA3Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude