«Ezinezkoa da gaur egun, lanik gabe, idealista izatea»


1993ko maiatzaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Idoia Estornesi elkarrizketa
«Ezinezkoa da gaur egun, lanik gabe, idealista izatea»
IDOIA ESTORNES
Familia aditu baten sehaskan jaioa, txikitatik ezagutu du oso gertutik kulturaren mundua. Bernardo Estornes Lasaren alaba, itzaleko urte askotako lanaren ondoren, buru-belarri sarturik dago Auñamendi entziklopedia burutzen; bera da arduraduna gaur egun. Emakume konprometitua, urte luzeak eman ditu emakumearen aldeko borrokan.
ARGIA. Estornes Lasa sendia euskal kulturarekin horren loturik egonik, zein izan da beregandik jaso duzun ondarea?
IDOIA ESTORNES. Bai nire aitaren liburutegia bai osaba Marianorena betidanik izan ditut eskura eta urtetan ezagutu dudan giro akademizistak ere eragin handia izan du nire heziketan. Irakurle amorratua izan naiz txikitatik.
A. Gaur egun Auñamendi entziklopedian lekukoa hartu duzu eta erredakzio zuzendaria zara. Gerraurretik prestatzen hasi eta 1968an ekin zitzaion argitaratzeari; oraindik urte batzuetarako izango du. Zein iritzi duzu orain arte eginiko lanaz?
I.E. Entziklopedia hau bezalakorik ez dut uste berriro egingo denik; behin baino gehiagotan pentsatu izan dut horren gauza zabala egiten hasi beharrean, hobe izango zatekeela gauza txikiagoa egin eta lehenago bukatzea. Hala ere, lan hau betirako geldituko da, eguneratu egin daiteke, baina urte luzetan erreferentzigunea izango da. Berez bukaturik dago, baina «P» arte argitaratu dugu hurrengo materiala atzeraturik ez geratzeko.
A. Lan itzel hau behar bezala baloratzen al da?
I.E. Jendea ez da konturatu lan honen garrantziaz. Gainera, hirurogei urtetan eginiko lan erraldoi honi ez zaio inoiz saririk eman eta hori mingarria da horrenbeste ahalegin egin dituztenentzat. Hala ere, hainbat belaunaldi igaro ondoren lan eskerga hau estimatzen hasiko direla uste dut.
A. Zein da funtzionamendua?
I.E. Erredakzio talde txikia dugu, eta Euskal Herri osoko datu homologagarriak biltzen saiatzen gara. Bestela, artikulu ugari idazle espezialduei eskatzen dizkiegu. Orain arteko lan guztia eskuz edo makinaz egina da. Denbora gutxi igaro da informatika erabiltzen hasi garenetik; datu-base osoa eskuz egina dago eta horrela erabiltzen dugu, arrunt osaturik baitago _500.000 fitxak osatua_. EHU eta NUP sortu zirenetik, hala ere, ikerlana erraztu egin zaigu.
A. Zer pentsatzen duzu, horrenbeste urtetako lanaren ikuspegitik, gaur egun Euskal Herrian merkatua irensteko dagoen entziklopedien arteko gerraz?
I.E. Ez dakit zergatik sortzen den horrenbesteko iskanbila Auñamendiren itzulpenetan oinarriturik dauden entziklopedia berrien gainean. Oso erraza da, baina horren diru-kopuru handien gainean hitz egiteak beldurtzen nau. Lotsagarria iruditzen zait gure lanaren itzulpenean oinarritu eta gero erakunde publikoen laguntza ekonomikoa eskatzea. Onartezina da Jaurlaritzatik _Hizkuntz Politikatik_ Eusenor proiektua bultzatuz, argitaletxeei konpetentzia desleiala egitea, proiektu pribatu bat publikoki subentzionatzen baita. Euskara, aitzakia horrekin erabili egiten ari dira. Bestea, behintzat, independentea da eta kapital bat arriskatzen ari da.
A. Entziklopediaren lanaz gain, literatura ere gertutik ezagutzen duzu irakurle eta idazle gisa; existitzen al da literatura femeninorik?
I.E. Termino hori erabilgarria da, baina historikoa dela uste dut: literatura femeninoa existituko da egoera femenino tipiko eta espezifikoa existitzen den bitartean, ghetto moduan ulertua. Baina emakumea bere baitan aldatu egin denez gero, emakume idazleek utzi egin diote idazten zuten bezala idazteari. Orain gizonak idazten duen modura hurbiltzen da, eta gizona gaur egun emakumeak idazten zuen bezala idazten hasi da.
A. Zeintzuk dira eredu ezberdin horiek?
I.E. Literaturaren historian zehar emakume idazlearen eredua aldatu egin da. Lehen bere gelatik batere atera gabe idazten zuen, eta hori ona zen hausnarketarako eta norberaren izaeraren barne ikerketarako. Hori ezin da gaur gertatu, emakumea jadanik kalera atera delako. Oraingo eredua esperientzietan ere oinarritzen da, eta oxigenatu egin da. Gizona, berriz, emakume-literatura irakurtzearen ondorioz, lehen idazten ez zituen gaiez ari da orain: afektibitatea, sentimenduak...
A. Oraindik egiten al da literatura femeninorik?
I.E. Bai, eta zenbait emakumek landu egiten dute literatur mota hori. Literatura maskulinoa jorratzen duten idazleak ere badira, Juan Marse adibidez.
A. Bikote-harremanak aldatzen ari diren honetan, oraindik ere, feministek ba al duzue lanean jarraitzeko arrazoirik?
I.E. Oraindik zeharo beharrezkoa da, arazoaren muinera iritsi behar delako. 18 urteko neska-mutilen artean, adibidez, harremanak oso bortitzak dira, adin horretako mutilak indartu egiten duelako bikotearen banaketa matxista. Hogei urterekin jada aldatu egiten dira, baina UBI mailan oraindik ere lan handia egin beharra dago. Maria de Maeztu Forum Feministako kide naiz eta askotan hitz egin dugu horretaz. Badirudi aldatzen ari dela egoera baina hori ez da egia osoa.
A. Horretaz ari zarela, gizon berriaz ere hitz egiten hasiak gara. Badirudi gizonaren izaera arketipikoa aldatzen hasia dela.
I.E. Ez dakit zein neurritan den horrela. Gainera, aldaketa hori belaunaldiei loturik dagoela iruditzen zait. Gizon berri horren izaera 35-50 urte ingurukoengan ematen da, baina hortik beherakoen artean ez dut uste hala denik. 68ko iraultza garaikoak dira kontzientzia hori dutenak. Lehen jarrera erradikalagoak nituen, baina gaur egun konturatu naiz ezin ditugula gizonak uxatu, geureganatu egin behar ditugula. Eta beraiek presionatuak sentitzen dira, euren rola galduta edo. Okerragoa litzateke gure aurka jartzea. Iraultza feminista denontzat da garrantzitsua eta aldarrikatzen ditugun ideiak modu ulergarri eta erakargarrian plazaratu behar ditugu. Eta literatura izan da horretarako bide bat.
A. Gizona bere kabuz aldatu da edo talde feministen lanaren ondorioz etorri da aldaketa?
I.E. Gure lana arrazoi nagusietako bat izan da iraultza sexualean, baina beste arrazoiak ere badira.
A. Asko famatu dira azken bolada honetan Hillary Clintonena bezalako kasuak, gizon handien ondoan eta askotan euren gainetik daudenak. Horrelako kasuak interesgarriak al dira emakume mugimendurako?
I.E. Feminismo hitzaren aurrean norberak duen jarreraren arabera. Ikuspegi hauskor eta iraultzaile batetik, oso mingarria da bere emazteak baino gutxiago balio duen gizon bat aukeratzea gizon izate hutsagatik. Beste ikuspegitik, gizartea aldatzen joatea kontu luzea denez, jarri didazun adibidea emakumearen balioaren erakusgarritzat har daiteke, eta jendearen ikuspegia aldatu egin daiteke.
A. Oraintxe bertan 68ko maiatzaren 25 urteak bete dira. Hori izanik 60ko hamarkadako iraultzaren ikur, zer iritzi duzu gaur egun edo zein balorazio egin dezakezu urteurren honetan eta zein alde ikusten duzu egungo egoerarekin? Egia al da orain ez ditugula garai hartako idealak?
I.E. II: Mundu Gerraren ostean jaiotako belaunaldiak bizi izan zuen garai hori. Eta 20 urte zituztela eman zen askapen iraultza hori.
Ezin da ahaztu 1968an ez zegoela lan arazorik. Arrazoi ekonomikoa oso eraginkorra da eman den aldaketan; izan ere, zein erraza den idealak izatea eta iraultzaile bihurtzea enplegua segurtatua duzunean! Orain jendea gorriak pasatzen ari da eta grebak eta abar albo batera uzten ditu. Ezinezkoa da gaur egun, lanik gabe, idealista izatea. Ez dago ilusiorik, baina berreskuratu egin beharko dugu.
A. Nola berreskura daiteke ilusioa?
I.E. Gizakiak ezin du elikatu eta familia izan bakarrik. Pentsatu egin behar du eta fantasia eta utopien beharrean dago. Oraingo belaunaldiari materialista izatea leporatzen zaio. Nola ez? Bizitzeko beharrak asetuta poesiarik egin zitekeen, erraza baita primun manjare et deinde philosophare, baina gaur egun gazte baten lana enplegua bilatzea da.
A. Nola eman dakioke buelta egoera honi?
I.E. Gizakiak beharrezkoa du lan egitea. Eta egoera honetatik irteteko aukera bakarra, jendeak bere burua koalifikatzen ahalegin handiagoa egitea da. Politika publikoak alde horretatik bideratu behar dira, ezagupen eta esperientzia mailan. Bestela, gaur egun langile mundua eskuak lotuta dago.
A. Azkenik, SOS Balkanes-eko kide ere bazara. Zein soluzio proposatuko zenuke Bosnian gerra amai dadin?
I.E. Aspaldi esana dut nahitaezkoa dela eskuhartze armatua Bosniako egoerari irtenbidea emateko. Oso larria da gertatzen ari dena eta ez dago beste ezertarako aukerarik. Aspaldi esan nuen derrigorrezkoa zela.
Ritxi Lizartza
34-38

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazESTORNES3
EgileezLIZARTZA2Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude