«Azken hamabi urteetan euskarak ez du inongo paradisurik aurkitu»


1993ko martxoaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Martin Ugalderi elkarrizketa Korrikari buruz
«Azken hamabi urteetan euskarak ez du inongo paradisurik aurkitu»
Martin Ugalde, idazlea eta kazetaria:
ARGIA. AEK-k Korrika 8 dela eta omenaldi bat eskaintzen dizu eta zure euskarazko idazlanen bilduma argitaratuko du. Zer garrantzi du omenaldi honek zuretzat?
MARTIN UGALDE. Garrantzi handia. «Erroetatik Mintzo» bilduma ez da lehena, iaz ere Bartzelonako argitaletxe batek nire erdarazko lanen bilduma kaleratu zuen. Baina aurtengoa hunkigarria da oso. Euskararen alde hainbeste egiten ari den AEK-k omenaldi hau eskaintzea ohore bat da niretzat.
Bestetik, sakabanatuak zeuden nire zazpi euskarazko lanak biltzeko aukera eman didate, eta hori eskertzekoa da.
A. Inork gutxik euskaraz idazten zuenean zuk liburuak idatzi zenituen.
M.U. «Erroetatik Mintzo»ko hitzaurrean Koldo Izagirrek ongi esaten duen bezala, euskaldunentzat euskaraz idazten dut, baina edaldunentzat kriolloa erabili nuen, Venezuelan bainintzen garai hartan.
A. Egun egoera desberdina da. Helduen euuskalduntze prozesua hor dago.
M.U. Gaur egungo egoera hobea da. Ni haurra nintzela badakit nola zegoen euskara, baita Errepublika garaian ere. Franko garaian ere ikusi dugu nola erabili eta zanpatu duten euskara.
Azken hamabi urteetan ez dugu inolako paradisurik aurkitu. Oraindik euskarak lan asko ditu eta ez ditu behar adina laguntza jasotzen. Hala ere, eta egitekorik asko egon arren, euskarak ez du inoiz izan egun duen maila.
A. Zer garrantzi du Korrikak egoera hori hobetzen?
M.U. Garaia du euskarak pausoak ematen hasteko. Hobeto esanda, hasia da pauso horiek ematen. Orain korrika hastea falta zaio. Korrika egin behar du, Euskal Herria osoan AEK egiten ari den bezala, gauzak aurrera ateratzeko eta gure euskarak duen martxa korrika hartzeko.
A. Zer deritzozu euskal instituzioek bide horretan betetzen duten lanari?
M.U. Zartatekoak ematen ari zaizkio euskarari. «Egunkaria»rekin ere berdin egiten dute. Alderdikeriak eta politika erabiltzea nahiago dute euskara salbatzea baino. Hainbat jokabidek erakusten dute zenbat politikeria sartuta dagoen euskararen estuasunaren munduan.
Amagoia Iban
31

GaiezHizkuntzaEuskaraEkitaldiakKorrika
PertsonaiazUGALDE2

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude