«Gorostiza luzaz egon daiteke preso bere aurka ezer ez duten arren»


1993ko otsailaren 28an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Kepa Landa abokatuari elkarrizketa
«Gorostiza luzaz egon daiteke preso bere aurka ezer ez duten arren»
Kepa Landa, euskal preso politikoen abokatua
Badira hamabi urte Kepa Landa euskal preso poltikoen aldeko defentsa lanean hasi zenetik. Geroztik makina bat auzitan parte hartu du. Orain ere Alcala kasuan akusazio partikularreko abokatua izan da. Baina horretaz gain, azken egunetan preso politikoen abokatuen aurkako kanpaina salatzen ere ibili da. Berarekin solasean aritu gara gai hauetaz Bilboko bere bulegoan.
A. Zer esan nahi du zuentzat Txemi Gorostizaren atxiloketak?
K.L. Guretzat ez da sorpresa bat izan. Gaur egun mugitzen garen gizartean jarrera politiko eta sozial jakin bat defendatzen duten abokatuak jarraituak izango direla argi dugu. Humanitatearen historian horrela izan da toki guztietan eta Euskal Herrian ez zen ezberdina izango.
A. Zer dela eta uste duzu aukeratu dutela une hau?
K.L. Momentu honetan Euskal Herrian bi estrategia daude. Batetik ENAMek bultzatzen duen jarrera, subiranotasun lortzea eta bestetik, EAJk planteatzen duena. Azken honen arabera, ez leudeke subiranotasun maila bat lortzeko aukerak eta ondorioz, momentuan lor daitezkeen gauza konkretuen bidez bizitzen jarraitzea. Bi estrategia kontrajarri dira, batek subiranotasun eskubidea defenditzen duelako eta besteak ez, nazionalista deitu ala ez. Ikuspegi honetatik, EAJk argi dauka punturik ahulena pertsonak dauden egoera dela eta, preso politikoak direla. Preso politikoak nahiz eta oso argi eduki bere ideiak eta bizi duenarekin konprometitua egonda ere, espetxeko presioa jasaten du. Horregatik behartzeko errazena dateke, eta EAJk apustu handia egin du alde horretatik, espetxeetan sartuz. Abokatu batekin egin du, oraingoz izenik emango ez dudan arren, gizarte laguntzaileekin, familartekoekin eta alderdiko kideekin ere egin izan du. Bere helburua ahalik eta krisi handiena sortzea litzateke. Presoen artean aukerarik ez dagoeneko ideia zabaldu nahi du. EAJk, estatuko aparatu eta PSOErekin batera, bere kartak jokatu nahi ditu. Presoak familiatik, abokatuengandik eta lagunengandik guztiz bakartuak daudenean, beraien mezua sartu nahi dute espetxeetan. Beraien mezu hau sartzeko arazoak dituzte, legeak hausten dituzte, ezingo luketelako inolako gestiorik egin preso bakoitzak aukeratu duen abokatuaren baimenik gabe.
A. Zer paper jokatzen duzue abokatuek estrategia honetan?
K.L. Gure lana egin ez dezagun saiatzen ari dira. Gu espetxeetara sartzen bagara, beraien estrategia osoa hankaz gora jartzen da. Beraien mezu guztiak kontrastatu daitezke eta egoera honetan gu aurretik kendu behar gaituzte. Beraien jokoa ongi ez doala ikusten dutenean abokatuen atxiloketaren muntaia osoa egiten dute, komunikabideekin oso ongi antolaturiko estrategia batean. EAJri ez zaizkio presoak, bere famiartekoak edo lagunak batere axola, nahi duen bakarra da ahal dituen preso gehienak ENAMen aurkako palanka bezala erabiltzea. Prozesu honetan haragi gisa presoak, abokatuak eta erdian jartzen den edozein erabiltzeko prest daude. Abokatua eta bere defendituaren arteko elkarrizketak grabatu ahal izateko babes politikoa eta beste babes motak bilatu dituztelako. Zer dela eta joan ziren hainbat pertsona Entzutegi Nazionalera grabaketak kaleratu baino egun batzuk lehenago, Estatuko fiskal nagusia kasu? Beharbada horrelako jokaerei baiezkoa emateko. Babes juridiko zabala lortzeko.
Zer gertatzen da urtarrilaren 12tik, ustez elkarrizketa grabatu zuten eguna, 29ra. Batetik, manipulatu dituztela eta bestetik, babes politiko eta informatiboa bilatu dute, oinarrizko eskubide bat ez errespetatzea babestuko duen egitura lortzeko. Estatuaren aparatu guztien erabilera honek degradazio izugarria dakar.
A. Zenbait preso kalean egon daitezkeela ere adierazi du Atutxak.
K.L. Presoren bat errekurtsoren bat aurkeztuz gero kalean legokeela adieraztea zentzugabekeria da. Epaile batek pertsona bat espetxean edukiko balu abokatuaren errekurtsoaren zain dagoelako, epaile honek egoera horren erantzukizun penala izango luke. Hau da Atutxa esaten ari dena.
A. Grabaketa Txemi Gorostizaren aurkako froga gisa erabiliz, luzaro eduki ahal dezakete espetxean?
K.L. Grabaketa hauetatik ez da erantzukizun penala dagoenik ikusten. Nik gai bati buruz nahi dudan iritzia eman dezaket delitu bat egin gabe. Printzipio juridiko zahar batek dionez, pentsamenduak ez du deliturik egiten. Hala ere Txemi luzaz egon daiteke preso, bere aurka ezer egon ez arren, egoeraren bahitu bat delako.
A. Presoek jasan behar duten egoera oso gogorra da. Uste duzu azken aldian presoak apur bat lur jota daudela?
K.L. Ez dut uste presoak lur jota daudenik, baina egia da nolabaiteko desgastea badagoela. Zenbait pertsona urte luzez daude espetxean eta honek fisiko eta psikikoki nekea suposatzen du eta hau nabari da. Zentzu honetan bi muturretako egoerak eman daitezke. Batetik, bere ideiak mantenduz pertsonalki, fisiko edo psikikoki, lur jota dagoen pertsona. Beste batzuei aldiz, iruditzen zaie urte asko daramatzatela espetxean eta urte hauetan zehar euskal prozesu politikoari oso gutxi eskaini diotela, gehiago eskaini nahiko luketenak. Zentzu honetan bizitza ahal zuten guztia eman gabe joaten ari zaiela ikusten dute. Baina lur jota daudela ez dut ikusten.
A. Nola uste duzu eragin duela presoen artean zenbait preso 3. graduarekin ateratzen ikusteak?
K.L. Kolektiboari orokorrean esatea oso zaila da, presoekin harremanak izateko oztopo handiak baititugu. Presoak, nire ustez, pertsona hauekin etsita zeuden, baina kolektiboan ez dut uste inolako zalantzarik sortu denik. Bere ideiekin ziur daudenak, hala daude, nahiz eta beste batzuek beste gauza bat egin. Egia da, hala ere, etsita daudela denbora luzez ideia batzuk defendatu dituen batek irtenbide indibidual bat hartu duelako. Ez dut beraien aurkako jarrera gogorrik ere ikusi. Militante politiko bezala huts egin dietela sentitzen dute, baina beraien erabakia dela uste dute. Hala ere gai hau ez da presoen artean garrantzitsuenetakoa.
A. Alcala kasuko epaiketa nola joan da?
K.L. Espero genuen bezala. Ez da datu berririk egon. Ez da adierazpen berezirik izan. Beraien aurreko estrategiarekin jarraitu dute: Ynestrillasen errugabetasuna frogatu nahian eta Yolanda Gonzalez, kolaboratzaile baino gehiago Duceren neskalaguna zela esanez. Epaiketa oso luze joan da, guk ahalik eta froga gehien atera nahi izan baititugu. Hala ere, epaiketaren martxa aurrerago jarririko egutegiarekin bat etorri da.
A. Zeintzuk uste duzu izango direla epaiketa honetatik aterako diren zigorrak?
K.L. Nola joan den ikusirik, harrigarria litzateke zigorrak akusazioak eskaturikoak ez izatea. Bai fiskalaren aldetik, baita Fernando Salasen familiaren aldetik eta Iñaki Esnaola eta Elena Bartolomeren akusazioek eskatzen zuten zigorren ia parekoa zen.
A. Zeintzuk dira epaia emateko orduan egon daitezken zalantzazko puntuak?
K.L. Talde armatu bateko kide bezala zigortuko ote dituzten ikusteke dago. Nik uste dut atera diren datuak ikusirik, logikoena honegatik ere kondenatzea litzatekeela.
Bigarren zalantza Ynestrillas zigortzea edo ez litzateke, baina alde honetatik ez dut beldur handirik, uste dut argi geratu dela berak ere parte hartu zuela. Guztiak zigortzen ez badituzte eskandalua litzateke.
Beste gai bat atentatuaren helburuena da. Gure ustez hiru ziren atentatuaren helburuak. Garzon epaileak egindako ekintzen berregitean argi azaltzen da helburuak hiru zirela. Fiskalak ez du hiru helburuen tesia mantentzen, honek zenbait konklusiotara eramango lukeelako. Tesi hau onartuta ikusten da tiro egin zutenak bazekitela argi asko zeini egiten zioten tiro. Esnaola helburuetako bat zergatik zen argi dago, politikoki oso pertsona ezaguna baita, abokatua eta abar. Helburua Idigoras izatearen zergatia ere argi dago, oso pertsona ezaguna baita HBn. Baina atentatua Josu Muguruzaren aurka balitz, baieztapen honen ondorio politikoak oso garrantzitsuak lirateke. HB barnean eta Estatuko aparatuetan ere ezaguna zen, baina publikoki ez zen oso ezaguna. Ondorioz, bi pertsonen bapateko ekintzaren teorio desagertu egiten da eta beste inplikazio mota batzuk azaltzen dira.
Beste azkeneko puntu bat Estatuaren ardura zibila litzateke. Fiskalak eta Estatuaren abokatua aurka azaldu dira, baina guk hainbat datu eman ditugu. Erabili ziren pistolak polizia baten bidez lortu ziren, erabili ziren balak fabrika batek Estatuari saldu zizkion eta Alcala hotelean zeuden pertsonen informazioa ere polizia baten bidez jaso duela azaldu zuen epaiketan Ducek.
A. Atentatuaren trama noizbait argituko dela adierazi duzue, noizko uste duzu izango dela?
K.L. Epaiketan Alcala hotelean gertaturikoaren zati bat besterik ez da ikusi, ez da guztia ikusi, ez gertatutakoaren aldetik, ezta parte hartu zutenen aldetik ere. Gu aspalditik ari gara ikertzen eta datu ugari lortu ditugu. Hala ere, datu hauek ardura zuzena duten pertsonen aurkako frogak ez dizkigute ematen. Ondorioz, ikertzen jarraituko dugu. Argi dugu ETA eta gobernuaren arteko harremanetan oztopoak jartzea zuela helburu, bi aldeei abisu bat emanez. Abisu hau estatuko botere faktiko batzuk eta estatuko aparatu batzuen bidez eman zen. Hau horrela izan bazen, erabakia zeinek eta zergatik hartu zuen jakin arte ez gara geldituko. Guk argi dugu norbaitek hitz egingo duela edo datu interesgarriren bat topatuko dugula, baina noiz ez dakigu, ez dugu presarik.
A. Zer berri azaldu dute epaiketan deklaratu eta Alcala hoteleko atentatuan lekuko izan ziren bi atzerritarrek?
K.L. Pertsona hauetako bat Ertzaintza, Polizia Nazionala eta Goardia Zibilari entzuteko aparailuak saltzen dizkion enpresa batean ari zen lanean eta bestea espioitza elektroniko arloan oso famatua den enpresa batean egiten du lan. Guk arlo honetatik asko ikertu dugu, baina epaiketan zer ikusi duten galdegiten diegunean ezer ez dutela ikusi diote. Guk beraiek han egoteko arrazoiari buruzko galderak egiten ditugunean, epaimahaiak honi buruzko galderarik ezin dela egin adierazten digu. Honen bidez jakin dugu pertsona hauen atzean zerbait arraroa badagoela, baina epaiketak ez digu ezer argitu.
A. Zer datu berri eskaini dizue epaiketa honek?
K.L. Ez digu datu berririk eskaini. Pentsatzen genuena baieztatzeko balio izan du. Alde batetik, pertsona gehiago ere badaudela atentatuan sartuta, eta bestetik, pertsona hauen atxilotzeak ikerketak gelditzeko bidea eman zuela baieztatu digu.
Aitziber Yarza
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEpaiketak
PertsonaiazLANDA8
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude