«Hizkuntzaren guda irabaziko dugula kontzientzia argia dugu»


1993ko otsailaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Miquel Reniu-ri elkarrizketa
«Hizkuntzaren guda irabaziko dugula kontzientzia argia dugu»
Miquel Reniu, Generalitateko Hizkuntz Politikarako zuzendari nagusia:
Datorren apirilean 10 urte beteko dira Katuluniako Hizkuntz Normalizaziorako Legea onartu zenetik. Harrezkero, poliki baina sendotasunez, katalanak hedapen zabal bat ezagutu du gizarte mailan. Ez, hala ere, burua erabat salbu ikusteko modukoa. Ezagutza ondo sustraitu bada ere, erabilera da hurrengo erronka. Miquel Reniuk, Convergencia alderdiko kidea bera, hamar urte hauen balorazioa egiten digu eta etorkizunera so egitean, baikortasuna samur nagusitzen zaio.
ARGIA. Zein izan da egun bizi den egoerara heltzeko giltzarria?
MIQUEL RENIU. 1983ko legearen kontsentsuari esker lortu dugu gaur egun dugun egoera. Beti saiatu izan gara, eta lortu egin dela uste dut, katalana gauza alderdikoi moduan ez ikusten. Legearen garapenaren arrakastaren arrazoia, irizpide nazionalean oinarritu dela izan da.
A. Baina alderdi guztiek ez dute katalana ikuspegi nazional horretatik ikusiko, ez?
M.R. Ez noski, esate batera Convergenciak eta Esquerrak izan ditzaketen ikuspuntuak eta PPrenak desberdinak dira, baina hala ere estatu tratamendua eman zaio.
A. Zeintzuk izan dira 1983ko legearen lorpenak?
M.R. Administrazio publikoa, komunikabide publikoa eta hezkuntz sisteman bere bilakaera oso ona izan da. Administrazio publikoan hamar urte hauetan katalanaren normalizazioa oso garrantzitsua da. Legebiltzarrean, adibidez, ia ehuneko ehun katalanez hitz egiten da; dagoneko sinesgaitza litzateke parlamentari batek, Legebiltzarrean Kataluniakoa den berezko hizkuntzan ez hitz egitea. Udaletxeetan ere berdin, bilkurak eta Administrazioaren funtzionamendua normalean katalanez da, dokumentazioa, publizitatea, kaleen izenak... Hots, instituzio autonomikoei dagokienez _hau azpimarratu nahiko nuke_ katalana da lehen hizkuntza.
A. Lanpostu publikoei dagokienez, hizkuntzak ba al du eraginik?
M.R. Administrazioan, esaterako, funtzionaritzako edozein lanposturako katalana jakitea derrigorrezko gauza da. Gobernuak lege hori inpugnatu zuen eta Auzitegi Konstituzionalak guri eman zigun arrazoia.
Legearen arabera, katalana derrigorrezko hizkuntza da eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorra bukatzean ikasle guztiek jakin behar dute katalana, irakurri, hitz egin eta idazteko moduan. 1986an 15 eta 19 urteko gazteen artean egindako inkesta baten arabera, % 96,8k katalana ulertzen zuen, % 68,2k hitz egin eta % 62,5k idatzi egiten zuen. Datu hauek gaur egun askoz handiagoak dira. Unibertsitateak ere ia bere osotasunean katalanez funtzionatzen du.
Hirugarren alor garrantzitsuena komunikabide publikoetan egindako lana da, TV-3 eta Canal 33ren agerpena funtsezkoak izan dira katalanarentzat, telebistarako 70.000tik gora filme bikoiztuta...
A. Legeak eragin eskasa izan duen eremurik ere bada.
M.R. Badira horrelako esparruak. Adibidez, hain zuzen ere eskubideekiko begirune handienak egon beharko lukeen justizia administrazioan oraindik ez dira herritarren eskubide linguistiko asko betetzen. Epaileen borondatea eskasa dela uste dut.
A. Baina zer gertatzen da, legeak ez dituela eremu horiek ondo arautzen ala bakarrik epaileen borondatea da?
M.R. Ez, legeak ondo arautzen du herritarrak Katalunian edozein administraziotara jotzen duenean katalana erabiltzeko eskubidea duela. Baina utzikeria eta beste arrazoi batzuengatik justizia adiministrazioa eta estatuko gainerako alor administratiboetan lehen hitza ez da katalanez. Udaletxeetan ere lehen hori gertatzen zen eta gaur egun denek katalanez funtzionatzen dute. Hemen dauden estatuko gainerako administrazioek ere beste horrenbeste egin beharko lukete.
A. Ez da zalantzarik administrazio mailan lan handia egin dela eta lorpen handiekin gainera, baina gizarte mailan zer nolako emaitzak izan dira?
M.R. Eremu publikoan asko aurreratu den moduan, eremu pribatuan ez horrenbeste, hots, ez dago bi esparru horien arteko orekarik. Horregatik uste dut legeak katalanaren aldeko neurri baikorrak bultzatu beharko lituzkeela. Hala ere, gure aurrikuspenen arabera, 2000. urterako Kataluniako biztanle guztiek gaztelera zein katalanez hitz egiteko gai izatea, eta populazio aktibo guztiak idaztea eta ezagutzea dira helburuak.
A. Dena den, katalanaren ezagutza handia bada ere, erabilera mailan oraindik arazoak daude, ez?
M.R. Katalanaren zabalkundea zen gure lehenbiziko helburua eta lortu egin dugu. Baina 1990. urtetik aurrera gure etorkizuna jadanik beste eremu batean jokatzen da, hots, eremu sozialean egiten den erabilera izango da gure erronka. Komunikabideetan erabiltzen da, baita argitalpenetan, zinema mailako bikoizketa, katalanez egindako rockari laguntzen diogu, enpresariei, auzoetan... Guzti hori da gure hurrengo helburua.
A. Hamar urte hauetan zeintzuk dira katalanizazioak izan dituen oztopo nagusiak?
M.R. Oztopo batzuk kanpotik datoz eta beste batzuk barrutik. Kanpokotik datozenen oinarria da oraindik ere badagoela Espainia autonomien estatu bat dela bereganatzen ez duen jendea, hots, Konstituzioan aipatzen den plurinazionaltasun hori ez da erdigunetik zabaltzen. Zentzu horretan oso jarrera itxiei egin behar diegu aurre. Mila datu daude; esaterako, ezin da ulertu Kataluniako Legebiltzarrean katalanez egitea bultzatzen zuen legea hura bost urtetan inpugnatuta egotea; edota Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak zenbait epaitegitatik katalanaren hizkuntz laguntzaileak erretiratzea...
Baina uste dut horiek beti gaindi daitezkeela herritarren hizkuntz eta nazional kontzientzia garbia denean. Dena den, katalanek badaukagu guda hau irabaziko dugula kontzientzia argia, eta honek ere aurrera bultzatzen gaitu. Aurrera goaz, baina guda handi honetan batzuetan guda txiki batzuk gal daitezke. Orduan pentsatzen da kontzientzia kolektibo horrek gogortu egin behar duela eta ezin zaiola denbora luzez lotan utzi, are gehiago hemendik aurrera ditugun helburuak desberdinak direnean, hots, ezagutzatik erabilerara pasatzea.
A. Zenbait sektoreren aldetik erantzuna ere gogorragoa izango dela pentsa liteke.
M.R. Bai, hizkuntzaren ezagutza zabaltzean ez da ezer gertatu, baina ordezkatze linguistikoa egin behar denean... Gaztelaniak bigarren hizkuntza eta katalanak hizkuntz nagusi bihurtu behar dutenean, hor arazoak sortuko dira. Prozesu guzti hau lasaitasunez egin behar da, komunitate linguistikoen artean arazorik sor ez dadin, eta horregatik iratzarri behar dira kontzientziak, ditugun guda horiek irabazteko beharrezko dugun sendotasuna eta sentsibilitatea lortzeko. Katalanak Kataluniako hizkuntza nagusia izan behar du edozein hizkuntzaren azpian egon barik. Ez dugu pentsatu behar guztia egina dagoela, ezta gutxiago ere.
A. Madrilen biziki izutuko dira hizkuntz ordezkatze kontu horiekin.
M.R. Han ulertu behar dute Madrilen katalana ez dela gaztelaniaren pareko eta Katalunian ere gaztelania ezin dela katalanaren pareko izan. Duela 1.000 urte gaztelania jaio zen, eta baita katalana, beraz ez dago diferentziarik. Pertsonak berdinak gara duintasun eta eskubideetan baina desberdinak dira oro har. Hizkuntzekin berdin gertatzen da.
A. Nola ikusten duzu Kataluniako Komunitatetik kanpo katalanaren egoera?
M.R. Zenbaitzuek ez dute ikusi nahi Mallorca eta Valentziarekin batera hizkuntz nazio eta nazio kulturala osatzen dugula. Kontzeptu hau dagoeneko sustraitua dago, hots, Gandiara noanean hango jendeak eta nik elkarri ulertzen diogu eta gure erreferentzia kulturalak berberak dira. Hori horrela da, besterik gabe. Mallorcan eta Valentzian ere katalanaren garapena ere garrantzitsua da, batipat hezkuntzaren bultzadagatik. Katalana eta valentziarraren arteko diferentziak politikoak dira, linguistikoki ez baitu inolako zentzurik, eta Espainiako Errege-Akademiak ere horrela onartzen du. Ni oso valentziarra sentitzen naiz.
«Espainola ala gaztelera hitzegiten duzu?» galdetzea modukoa da hori.
A. Ba al da hiru komunitateen arteko hizkuntz erakunde bateraturik?
M.R. Ez, komunitateen arteko erakunderik ez baina harremanak oso zabal eta ugariak dira. Guztiona den erakunde garrantzitsuena gure akademia da, Katalan Ikerketen Institutoa.
A. Zenbait linguista katalanen arabera, katalanaren pobretze bat gertatzen ari da, ez akaso instituzioetan edota komunikabide mailan, baina bai kaleko hiztunen eremuan.
M.R. Behin ere ez da hitz egin katalana gaur egun baino hobeto. Hizkuntza irakasten ez denean eta zuzentzen ez denean, hemen Gerra Zibilaren garaian adibidez, kutsadura asko jasotzen ditu. Gaur egun erabat alderantziz da. Irakatsi eta komunikabideen bidez zabaltzen den unetik hobetzen ari da, gertatzen dena zabaltzen dena katalan batua dela, baina horrek ez du esan nahi txarragoa denik. Horrez gain, kontuan hartu behar da jende multzo handi bat ikasten ari dela, eta prozesu horretan nahasketa handiak egiten direla, berba, esalmode eta denekin, baina zuzenketa lana etengabea da. Hori esatea erabat sinplifikatzea iruditzen zait.
A. Katalanizazio prozesu honetan zer funtzio izan du herri ekimenak?
M.R. Oso garrantzitsua. Baina ezin da alboratu Administrazio Publikoaren garrantzia. Sarritan galdetzen diot neure buruari zer gertatu izango zen katalanarekin autonomi estatutoa eta Administrazio Publiko barik.
Xabier Letona
Xabier Letona
14-17


GaiezHizkuntzaKatalana
GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKATALUNIA
PertsonaiazRENIU1
EgileezLETONA1Politika


Azkenak
Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Eguneraketa berriak daude