«Showa eta komedia era armonikoan nahastea zaila izan da»


1993ko urtarrilaren 17an
"Flamingo Berria" saioko gidoilaria den Ramon Bareari elkarrizketa
Ramon Barea:
«Showa eta komedia era armonikoan nahastea zaila izan da»
Urtarrilaren 15ean saio berri bat ikusi ahal izango dugu ETBn, «Flamingo berria» izenekoa. Bertan, diskoteka batetako pertsonaiei gertatzen zaizkienak agertzen dira era umoretsu batean eta antzerki munduko pertsona ezagunekin Gidoilari moduan aritu da beste hiru lagunekin batera Ramon Barea.
ARGIA. Nondik sortu zen saio hau egiteko idea?
RAMON BAREA. Saioa egitearen ideia K-2000 produktoran sortu zen eta nik gidoilari taldearen koordinatzaile lana egin dut eta baita aktore eta bestelakoen zuzendaritza artistikoa. Hau egitea eskaini zidaten eta gustoko dudanez, oso gustora hartu nuen.
A. Zeini zuzendua dago saio berri hau?
R.B. Familia osoari zuzendua dagoela iruditzen zait, ez du ikuslego jakin bat. Edozein moduko pertsonengana iristeko pentsatua dago, ez dago espreski nekazal giroko pertsonei zuzendua ezta hiriko jendeari ere. Hau da behintzat saioaren diseinuaren ideia.
A. Saio honen erakargarritasuna non egon daitekeela uste duzu?
R.B. Erakargarritasuna saio dibertigarri eta atsegina izatean datza. Dibertigarria baina egungo gaiak ikutzea. Show bat da, baina dramatikotasunez bilduta. Egiten diren ekitaldi musikalak eta bestelakoak guztia istorio batekin lotuak daude.
A. Estiloan «Bi eta bat» saioen antzekoa dela uste al duzu?
R.B. «Bi eta bat» antzerkiari zuzenago lotua dago, askoz ere garbiagoa da. «Flamingo berria» formula berri bat da. «Hau da A.U.» eta antzekoekin parekatu izan da, baina garatuagoa dagoela uste dut. «Bi eta bat»ekin antzekotasuna eguneroko gauzak kontatzean datza. Baina gurea ez da telebistako antzezlan garbia.
A. Zein izan da aurkitu duzuen ostoporik nagusiena?
R.B. Zailena era armoniko batean show bat eta komedia bat nahastea izan da. Gehiengoarentzat umeroa sortzea ere zaila izan da, erreza ez den umorea, baizik eta umore sinple eta baita kritikoarekin ere dibertitzen den jendearengana iristea. Koktel hau egitea da zailena.
A. Saio honetan, Panpi Ladutxe abeslari bezala ikusteko aukera izango dugu. Nola sartu zen honetan?
R.B. Oso berezia izango da. Lehenengo saioan bere kantak abestuko baditu ere, ondorengoetan oso abesti ezagunak abestuko ditu. Oso xelebrea izango da Panpi Juan Luis Guerra edo Luis Marianoren kantak abesten ikustea. Asko pentsatu ondoren Panpiri proposatzea bururatu zitzaigun, eskaini genion eta baietz esan zigun.
AITZIBER YARZA
Aitziber Yarza
79


GaiezKomunikabidTelebistaETBGidoigileak
PertsonaiazBAREA1
EgileezYARZA1Komunikabid

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude