Bingen Amadoz:


1993ko urtarrilaren 10ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskadi Irratiko Bingen Amadozi elkarrizketa
Bingen Amadoz:
«Irratian oso lasai edo lanez gainezka zabiltza beti»
Nahiz eta kazetari bezala aritu, Bingen Amadozek ez du kazetari titulurik, esatariarena baizik. Irrati munduan hasi zenean titulua baino gehiago neurtzen ziren ahotsa eta hizkera. Iruñeko Herri Irratian lan egin ondoren, bederatzi urte daramatza Euskadi Irratian, Nafarroako berri ematen.
ARGIA. Kazetariarentzat, nolakoa da irratiko lana?
BINGEN AMADOZ. Irratia, beste komunikabideekin parekatuz gero, oso ezberdina da. Momentu batzuetan oso larri zabiltza, ordu berean bi informatibo ezberdinetan sartu behar duzulako, bat erdaraz eta bestea euskaraz; nire kasuan bederen. Ordu horietan benetan nekatzen zara. Gero, agian, arratsalde osoan lasaitasuna duzu. Ez dago tarteko neurririk: oso lasai zabiltza edo lanpetuegia.
A. Zailagoa al da Nafarroan euskarazko kazetaritza egitea?
B.A. Beste komunikabideekin oso harreman onak ditugu. Noski, hemen mugatuagoak gaude, baina orokorrean ez da zailagoa. Orain, dena den, irratiaren munduarentzat une txarra da. Adibidez, Herri Irratiak egiten zuen euskarazko saio bakarra kendu egin du. Euskalerria Irratiak ere bere etorkizuna, lizentziari dagokionez behintzat, ez du batere argi. Gaur egun euskal kulturaren inguruan duela zenbait urte baino jende gehiago dabil, baina euskal komunikabideei ez zaizkie bideak zabaltzen.
A. Euskadi Irratia ez al dago Donostia eta bere inguruneari lotuegia, beste herrialdeak apur bat baztertuz?
B.A. Zentrala han egonik, lankide gehienak ere han daude eta `donostiarrismo' bekatua izan dezake Euskadi Irratiak. Baina bestalde logikoa ere bada. Euskaraz irratia egiteko giza material gehiago dago Gipuzkoan beste edonon baino.
A. `Donostiarrismo' horretan, Iruñeko zentroak zein paper du?
B.A. Bilbo edota Gasteizko maila berean mugitzen gara. Programa eta informatiboetan sartzen gara, notizien garrantziaren arabera. EAEko Administrazioaren menpe dagoenez, garrantzi gehiago ematen zaie hango berriei hemengoei baino, normala denez.
A. Nafarroan bertan ez al zaio Iruñeari garrantzia handiagoa ematen, beste leku batzuk ahantzirik?
B.A. Agian, baina ez da ahaztu behar Nafarroa erdia Iruñerrian dagoela eta gobernua ere hemen dagoela. Beraz, notizia gehienak inguru honetan sortzen dira. Dena den, beste zerbait sortzen bada, jarraipena egiten zaio.
IÑIGO HERCE
Iñigo Herze
63


GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
PertsonaiazAMADOZ1
EgileezHERCE1Komunikabid

Azkenak
Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Eguneraketa berriak daude