«Euskal kulturak, nahi ala ez, herrikoitasun bat galdu du»


1992ko abenduaren 20an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Frantxoa Irigoien artzaiari elkarrizketa
FRANTXOA IRIGOIEN
«Euskal kulturak, nahi ala ez, herrikoitasun bat galdu du»
Baserritar guztiak bezala berant arte aritzen da lanean Frantxoa; ardi lanetan aurkitu dugu eta arreta ezin hobea egin digu. Artzain lanbidez, kultur ekintzetako Ipar Euskal Herri barneko parte hartzaile honek kantua hautatu du espresabide gisa, azken urteetan plazaz plaza ibiliz. Baina badu beste eginbehar asko ere beren ofizioa ozenki defenditzen hasi behar izan dutenetik Iparraldean.
ARGIA. Noiztik ari zara laborantzan? Bakarrik ari al zara lanean?
F. IRIGOIEN. Hemezortzi urterekin hasi nintzen gurasoen baserrian eta bost urteren buruan nire gain hartu nuen. Hamabi daramatzat beti gurasoekin lan egiten. Laborantzak ez du aski ordaintzen, beraz kitorik aritzen direnen laguntza beharrezkoa zaigu.
A. Ardi-esne egileen bozeramalea agertu zara, eta ofizio horrek arazo asko dauzka momentuan. Gatazka gogor bat duzue kooperatibaren barnean, zer dela eta?
F. I. Orain dela urte bat kooperatibako zuzendariak erran zigun gure esnearen prezioa hirutik bat apalduko zutela, sei liberatik laura. Gure irabazi guztia zangoz-gora abian zen, eta ondoren, gure kooperatibako lantoki batean, Lekuinen, sartu ginen.
Gure borroka geroztik ekonomikoa, soziala bezain bat gizonen artekoa izan da, ez dute onartu ordura arte isilik geundenak oldartzen ikustea. Poliki 75 artzain kanporatu gaituzte, baina biltzar nagusi bat erdiestera iritsi gira, hor hitza hartuko dugu. Konflikto hau oso eraginkorra izan da mintzatzeko, manifestatzeko beldurra gainditu dugulako. Laboraria besteen meneko izaten usatua da, langile bat bezala. Saltzaile xume batzuen lerrora jaitsi guituzte, eta orain esnea ez biltzeaz mehatxatzen gaituzte.
Datorren biltzar nagusia biziki inportantea izango da, gauza asko berplanteatuko baitira . Adibidez, Iparraldean bertan esnea eraldatzeko, saltzeko egiturak eskas dira, geroari buruz bide hori ere ireki zaigu. Abiatu gara esnearen preziotik, pasatu gara gizartean daukagun lekura eta orain auzitan duguna da egitura eskasa, autonomia gehiagoren beharra. Hori dena eraman dugun borrokari esker. Borroka honetan asko ikasi dugu, eta gure ibilmoldea oso sinplea izan da.
A. GATT delakoa asko aipatzen da azken asteetan, izanen ote du eraginik ardi-esne egileentzat?
F.I. Ardi mailan GATT horrek gutxi, baina lehenago PAC zegoen egina eta horrek bai. Nik eskolan ikasi dut: "ardi edo behi batek belarra jaten du eta esnea ematen du", baina gaur egungo politika horrekin interesgarriagoa izanen da artoarekin bazkatzea behia barnea belarrik jan gabe. Beraz artoa egiteko balioko ez duten lurrak abandonatuko dira. Industria handia eta nazioartearen logika da gure tokiaren hiltzearen logika, horregatik gure arazoari lotzen garelarik berehala aurkitzen dugu lege hori. Kapitalismoaren lege beltza.
Orain arte, baliatzen ditugun haziak ekoizteko eskubidea genuen. Orain hazi guztiak erosi behar ditugu. Bestalde Euskal Herrian badugu gure tokia zaintzeko gogoa. Bada hemen ere fenomeno oso interesgarri bat: hemen inon baino gehiago laborari gazteak plantatzen dira. Baina hori dena ez da sartzen industriaren logikan Egitura berri batzuk kolektiboki eramanak behar ditugu txoko hau zaintzeko, axuriarekin, Hirugarren Munduan bezala, dena kanpora doa ez dugu ezer transformatzen.
A. Noiz hasi zineten kantatzen kantu txapelketetan? Zergatik?
F.l. Jendearekin batera ahulezia bat bete nahi dugu. Lehenik talde bat musikariekin biltzen gara eta astokeriatan hasi. Horrela kantu batzuk irten dira eta beste batzuk emozioak dira. ezagutu ditugun pertsona batzuei buruzkoak.
A. Kantuari funtzio berezi bat ematen al diozue?
F. I. Ona eta txarra. Ona zerbait erratea permititzen duela, tripan edo gogoan duguna. Euskal kantua mantentzea haita. Baina funtzio txarra ere, ikusten baitut festetan, guk kantatzen dugula jendeak ez duela gehiago kantatzen. Hori txarra dela uste dut. Eta hala ere kantatzen dugu, kantaldiak hiltzen ari direlako, nire iritziz, zeren jende gutxi biltzen baita, afitxa handi batzuk direlarik ere.
Eta kantatzeko aukerak... Hegoaldean badira zirkuito batzuk dirulaguntzarekin. Baina hemen ez denez laguntza handirik, errealitatea latzagoa da Zerbait asmatu beharko litzateke. Badira saiaketa batzuk, ostatu txokoak, baina nabarmena da jendea zenbateraino kontsumitzailea bilakatua den kultura mailan ere. Bai irratiarekin bai telebistarekin. Ostatu txokoetan horrelako erabe batekin agertzen da jendea.
A. Iparraldeko kantagintzaren belaunaldi berria ote zarete?
F.l. Agian besterik izango da. Hor badago errazkeria bat. Badira toki batzuk saiatzen direnak jende berria bultzatzen eta, baina gehienak ez dira saiatzen ere. Kreatibitate gebiago zuen denbora bat izan da. Berotasun? ausardia gehiagorekin Orain horrelako konfornismo hatean sartuak gara. Eta gu ez gara egiazko kantariak. Sobera gauza egiten ditugu. Ez gara horri dedikatuak.
A. Hegoaldeko mundu kulturala jarraitzen ote duzu?
F.I. Ainitz maite dut han kirola bilakatua den bertsogintza. Fenomeno izugarria da, eta damugarri kausitzen dut. Iparraldean badira izan zitezkeen bertsolariak, euskalduntasunak azken urteotan horrenbeste galdu izan ez balu. Nik ezagutzeni ditut gazte batzuk edo ez hain gazteak ere, hemengoak, biziki erraz bertsotan ari direnak. Ez dira taula gainean igoko hain seguru orain, noski, baina izan da gibeleratze bat, beldur bat euskaldun bezala ausartzeko. Zergatik? Beharbada antolakuntzarik ez delako izan horiek bultzatzeko. Uste dut hori bakarrik eskastu dela. Hor badugu zulo antzeko bat. Sail guztietan. Uste dut euskal kulturak, nahita edo ez, herrikoitasun bat galdu duela eta galtzen ari dela.
Orain euskal kulturak irauteko behar du beste nonbaitetik ekarritako indar bat. Atzokoa, atzo genuen hura, hiltzen ari da, eta bitartean zulo batean bezala gaude. Hegoaldetik datorren uhin bat bezala da, euskal kultura berri hori. Baina zubiak, loturak behar ditugu egin, atzoko eta biharkoaren artean, ahal bezain beste behar dugu atxiki atzokotik eta nostalgiaz edo biharkoa ukatu gabe, biak lotu. Konfliktuak izan daitezke. Gorde egin behar ditugu eta baikor izan batzuk besteekiko. Barnealdean jendea txikitzen ari da. Kostaldean harrotzen ari da. Indar txikiak dauzkagu eta ez dugu eztabaidetan denbora galdu behar indarrekin aurrera egin behar dugu.
Ni barnealdekoa naiz. Gure euskaran egiten ditugu kantuak baina besteen moduak ere onartzen ditut. Gure artean irekiak izan behar dugu. Etxean sua dugu, ez da zein altzari atera begiratzen hasteko unea. Ahal den guztiak salbatu behar dira.
A. Politikaz zer diozu?
F.I Politika ederra litzateke irekidura hori balu baina politika boterea irabazteko kirol bat da. Eta joko hori ez zait hainbeste gustatzen. Badakit beharrezkoa dela, baina anitz zatikatzen gaitu. Iparraldean abertzaletasuna indartzen ari dela ikusten dut, baina aldi berean, ekartzen dizkie halako botere amets batzuk zenbaiti.
Sobera alderdi dago. Alderdiak ez zaizkit hainbeste gustatzen. Beti pentsatu izan dut alderdiak tipo batek boterea eskuratu ahal izateko tresna bat direla. Ez dakit beste funtziorik duten, ez naiz seguru. Mugimendu bat bezala ikus dezaket, baina horretarako bestea jasan behar da eta Iparraldea hain txikia da...
A. Zure ustez zerk izan du eragin handiena Iparraldeko euskal munduan azken hamar urteetan?
F l. Denak, uste dut. Hobekuntza batzuk izan dira kalitatean, beste hatzuk kantitatean. Izan dira tirabirak, baina Iparralde bezala gero bat nahi baldin badugu, historiak moldatu gaitu eta Euskal Herrian badugu toki bat. Badugu zereginik gure tokia atxikitzeko, lortzeko nahia baldin badugu behintzat, eta Euskadi osatu. Elkarrekin orokortasun bat lortu behar dugu. Hori ez dut oraindik ikusten, baina amets hori behar dugu aurrean.
A. 1993 hurbiltzen ari da. Muga desagertu egingo omen da. Zure ustez horri esker indartuko al da Euskal Herria?
F.l. Beti sufritu dut Arnegin eta Hendaian polizia ikustean, baina gehiago sufritu dut buruan zein muga ditugun ikustean. Hor muga handiagoak ditugu, Ipar eta Hegoaldearen artean historiarengatik eta abar. Orain dela hamar urte ez genuke amestuko inolaz ere hainbeste jende etorriko zenik erosketak egitera. Ez dakit horrek zein ondorio duen, baina izan dezake. Baina gaur egiten den Europak ez du hori egiten. Maastrichti baietz entzun dut, Euskal Herriak irabaziko duela. Ez dut sinesten. Euskal Herriak bakarrik irabaziko du gure arteko mugak geuk apurtzen ditugunean.
Ixabel Etxeberria

NORTASUN AGIRIA:
Ainhize-Monjolosen jaio zen duela 35 urte, semea eta alaba ditu. Hazparneko eskolan ezin zituen oinarrizko ikasketak 18 urte bete zituen arte. Ikasketak utzi bezain laster gurasoen baserrian hasi zen lanean. Anaiarekin aritzen da kantatzen herriz herri. Animaliek sufritzen ikustea oso mingarria egiten zaio
35-38


GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazIRIGOIEN7
EgileezETXEBERRI11Kultura
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakIRIGOIEN7

Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude