Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Josebe Aldabe, ETBko aurkezleari elkarrizketa
Josebe Aldabe: «Ongi pasatzea lortzen badut ikusteari trasmiti diezaioket»
Udazkenarekin batera ETB "Ganbaran...bai" saioa emititzen hasi zen. Orain aste batzuk Idoia Sagarzazu aurkezleetako batek bere lana utzi eta Josebe Aldabek bete zuen berak utzitako hutsunea. Josebek ez zuen izan orain arte telebistarekin inolako loturarik, irakasle modura aritu baita.
ARGIA. Nola sartu zara saio honetan?
J. ALDABE. Iragarki bat ikusi nuen aurkezleak behar zituztela esanez, eta idatzi nuen. Froga batzuk egin nituen eta deitu egin zidaten. Bat-bateko gauza izan zen, ez nion nire buruari aurretik pentsatzeko aukerari k eman. Oso bitxia izan da.
A. Zer iruditu zaizu telebistaren mundua barrutik ikusita?
J.A. Mundu diferentea da, aparta, berezia. Baina dena dela lana bati lana da. Lan guztiak bezala, badu berezitasunik. Irudi bat eskaintzean datza bere berezitasuna. Baina lana denez, ahalik eta hobekien egiten saiatzen naiz, faktore bereziekin jokatuz, noski.
A. Nola sentitzen zara betetzen duzun paperean?
J.A. Esperientzia eza alde batera utziz gero, saioa ongi pasatzekoa da, irri eragiteko. Eta azken butean, neronek ere ongi pasatzea. Nik neronek ongi pasatzea lortzen badut ikusleari trasmiti diezaiokedala uste dut. Saio serioak badira, seriotasona eskatzen dutenak, baina hau barregarria izan liteke. Badu bere alde serioa, elkarrizketa zatia, baina momentu gozo bat izatea lortu nahi dugu.
A. Saioan bertan dagoen ikuslearekiko harremana nolakoa izan da orain arte?
J.A. Lehen grabaketan ez nuen nire buruaz besterik pentsatzen, ez nuen denborarik haiekin aritzeko. Saiatu nintzen, baina inolako ziurtasunik gabe. Hurrengoan hobexeago moldatu nintzen eta azkenekoetan oso ongi. Beti beldurrak, euskaldun berriak ote diren eta abar, ahalik eta hobekien ahoskatuz. Badakit telebistan, berez, grabatzeko garaian hala egin behar dudala, baina behin martxa hartzen dudalarik, nire euskaran mintzatzen naiz. Dena dela, euskara irakasle izana zeharo baliagarria izan da.
A. Fraginik izan al du Iparraldean bizi izanak lanean aritzeko orduan?
J.A. Denek esaten dutenez, oso euskara ezberdina eta gozoa entzuteko aukera dute. Nire euskara ez dut baztertu nahi eta uste dut eragina baduela Ipar Euskal Herrian bizitzeak, baina eragin ona, xarmanta.
AITZIBER YARZA
63
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazALDABE1
EgileezYARZA1Komunikabid