"Anizerkia menderaezina dela ahaztu zaie funizionarioi"


2021eko uztailaren 19an
Maite Agirre, euskal antzerkigintzako pertsona esanguratsuari elkarrizketa
MAITE AGIRRE
"Anizerkia menderaezina dela ahaztu zaie funizionarioi"
Agerre kolektiboaren sortzállea, euskal antzerkigintzako pertsonala esanguratsua, aktorea, zuzendaria... Hamaika adjetiboz deskriba daiteke bere bizitza antzeztokiaren inguruan eratu duen emakume hau. Antzerki jenero tradizionalen ikertzallea eta aldi berean apurtzailea, itxura hauskorreko zarauztar honek estetika eta estilo berriak jorratu nahi izan ditu beti bere lanetan. Bere azken lana, guretzat osatu digun ondoko monologo antzeko hau.
ARGIA. Bartzelonan izan zenuen antzerkiarekin lehen harremana. Ordutik urte asko pasatu dira eta hainbat lekutan izan zara.
MAITE AGIRRE. Bartzelonatik Italiara joan nintzen, ikastaro bat egitera, eta azkenean zazpi urtez geratu ninizen. Han jorratu nuen benetan profesionalki antzerkigintza. Bitartean Parisera ere joan nintzen, baina oso laburra izan zen han eman nuen egonaldia. Italiatik Euskal Herrira etorri nintzen.
A. Kanpoan egin zenituen urteetan aktore lanetan ibili zinen, baina hona heltzean zuzendaritza ere jorratu zenuen. Zergatik aldaketa hori?
M.A. Antzerki nortasuna aurkitu ahal izateko. Erroak aurkitu nahi nituen, eta horretarako ikertzen hasi nintzen. Eta zuzendari lanetan hasi.
A. Zeure taldea ere sortu zenuen, Agerre izenekoa. Zein helburarekin?
M.A. Antzerkia egiteko estilo bat jorratu nahi genuen. Batzuei gustatuko zaiena edo ez, baina batez ere nortasun bat eman asmoz. Garai hartan sortu zen Jorge Oteizaren eskultura baten inguruan sortu genuen tetralogia. Horrek taldearen epe garrantzitsu bat bete zuen. Lau antzezlan honek "Pelotar"» izan zuten amaieratzat. Tetralogiaren azken lan honetan, bosteetan ez bezala, Oteizaren eskultura ez zen iadanik antzeztokiko zati bat.
A. Ondoren euskal antzerkigintzako testuen berreskuratzeari ekin zenioten. Baina ikuspegi berri batetik hartuta.
M.A. Bai eta hor nahitaezkoa zen bezala, pastoralen munduarekin egin genuen topo. Tragikomedia bat aukeratu genuen, "Pantzart" izenekoa. Iñaki Mozos-ek berreskuratu zuen testu hau, XIX. mendeko erdialdetik desagertua baitzen jenero hau. Hor amaitu zen taldearen ziklo bat. Eta ondoren saiatu gara bertakoak diren jeneroak lantzen. Testuinguru horretan xaribari bat landu genuen.
A. Arazoak izan dituzue gainera lan hori taularatzeko.
M.A. Foru Aldundiak ikastetxe zein euskaltegietan zirkuitu antzeko bat osatu nabi zuen gazteei euskal antzerkia hurbiltzeko, eta xaribari hau oso egokia zelakoan ginen, baina aukeraketaz arduratzen zenak, Lide Aranak, gazteentzat ez zela aproposa pentsatu zuen. Garai batean zentsuratu ziren, beren pikardiagatik, eta egun ere, XX. mendearen amaieran, zen, zentsuratu egiten dituzte. Ez dut ulertzen.
A. Zein lan duzue orain esku artean?
M.A. "Molly Bloom" izeneko monologo bat. James Joyce-ren "Ulises'' liburuko azken atalean azaltzen da. Irlanda sinbolizatzen du. Duela egun gutxi antzeztu dugu Donostiako Kultur Patronatuko Jon Urbietaren aurrean, eta putaño bat besterik ez du ikusi. Uste dut hori nahikoa adierazgarria dela jada. Bera bezalako askok Euskal Herriko antzerkigintza programatzen dutela pentsatzea!
A. Horren ondorio al da bide berriak jorratzea? Arte munduko arlo desberdinekin nahastea zuen lanak?
.A. Beharrak birtutea sortzen duela egia da. Oteizarekin, Bixente Ameztoy, Koldo Jauregi... Guztiekin harremanak izatea nahitezkoa da, euskal antzerkiak ez duelako beharrezkoa den azpiegitura. Eszenografo egokirik ere ez dago, eta hutsune hori betetzeko espazioa eta estetika menperatzen dituztenekin aritu behar dugu. Horrek antzerkia egiteko estilo berezi bat sortzen du, hemengo talde batzuen ezaugarri bilakatu dena ia.
Oteizarekin beste zerbait gertatu da. Lan bat prestatzen ari ginen, eta erakusketa batean, bere eskultura ikusi genuenean, egokia zela guztiz pentsatu genuen, eta lan horren inguruan sortu zen tetralogia bat.
A. Estetika hainbeste zaintzeak ordea izango ditu bere alde txarrak.
M.A. Egia da beti saiatu garela ohizko arauak apurtzen. Oteizaren eskulturarekin, adibidez, eskultura bera zen agertokia. Antzeztoki barruan. Kezkak dira, lana egitean sortzen direnak, eta erantzun interesgarriak izan ditzaketelakoan aurrera egiten dugu. Beste artistekin aritzeak aukera desberdinak sortarazten ditu.
Antzerkia hori da, azken batean, gauza berriak ezagutu asmoz itsasoratzea. Nahi duzun jeneroa erabil dezakezu, baina beti ausardia eta lotsagabekeriarekin fisiko zein intelektualki inposatzen zaizuna apurtu asmoz. Antzerkia beti da rebeldia ekintza bat.
A. Ikusleak, ordea, prestaturik al daude apurketa horretarako?
M.A. Ikuslegoa asko mistifikatu izan dela uste dut. Ikuslegoa ez da existitzen. Ikusleak dira existitzen direnak. Ikuslegoa entelekia bat da. Ikusleak beren bizitzak eta arazoak dituzten pertsonak dira, gu bezala. Eta une konkretu batean antzerkia ikustera doaz, antzezlanek esaten dietenaren zain. Batzuek ongi hartzen dute ematen zaiena, beste batzuek ez. Hori bakoitzaren gauza da. Baina antzerkira irekirik ioan behar da, inozentzia berreskuratu asmoz. Gustatuko zaie edo ez, baina zerbaiten bila joan dira. Hori eman behar zaio, inozentzia. Intelektualak izaten saiatuko bagina orduan bai antzerkia hondoratuko litzatekeela.
A. Herri antzerkiak azken aldian ezagutu duen gorakadak ba al du zerikusirik inozentzia horrekin?
M.A. Antzerkia konplizitatean ere oinarritzen da. Jarrera ausart bat exigitzen du. Eta herri antzerkia hori da. Egun batez aktore dena hurrengo egunean bere ikusleen artean ibiliko da erosketak egiten. Hori da benetako apurketa. Beraiek dira ausartenak, antzerkigintzan aritzen direnen artean modernoenak. Eta profesionalak ez izateak abantaila ematen die, ikusleekiko konplizitatea, beren herrikoen aurrean antzezten dutelako.
Herriko okina markesa bihur daiteke egun batez, eta hori apurtzailea da. Ausarta. Hori da antzerkiaren zentzu gorena. Okinak badaki arauak hausten ari dela, eta ikusleek ere bai, eta hor sortzen da konplizitatea.
A. Zergatik ez doa jende bera antzokietara orduan?
.A. Oso erraza da, beraientzat antzerkia bizitzea baita. Eta hor datza antzerkiaren indarra. Herri antzerkiak antzerkiarekiko zaletasuna sortzen du, eta hori da inoiz galdu behar ez dena. Zoritxarrez, horretarako gizartearen alde ludikoa indartu behar da, eta herri honek dituen arazoek ez dute ludikotasunerako tarte handiegirik uzten.
Euskaldunak beti izan gara izaeraz oso ludikoak, eta apurtzaileak eta lotsagabeak antzerkian. Horregatik zentsuratu zituzten garai batean. Birjintasunaz edota birtuteaz hitz egiten zuten pastoralak bakarri k utzi zituzten Elizakoek. Gaur egun gazte jendea bertsolaritza, antzerkia, musika eta antzeko ekimen ludikoetan parte hartzen hasi da berriro ere indar berriekin. Hausten ari dira.
Oinarrietara itzultzen ari dira, baina beste ikuspegi batetik.
A. Ez ote da gaur egun eskaintzen zaiena ez dutela gustoko? Egileek ere hor izan dezakete zeresanik. Ba al da euskal antzerkigilerik?
M.A. Badira, baina zer aukera dituzten ikusi behar da. Euskal Herria, instituzioentzat, antzerki arloan, herrialde bat besterik ez ela. Beraientzako antzerkia ez da lehentasunezko zerbait, eta horrekin ez dut esan nahi antzerkia instituzionala izan behar denik, baina kultur arlo desberdinak bizituko dituzten instituzioak beharrezkoak dira. Dirua falta denean antzerkiak jasaten ditu lehenik mozketak. Horrela nola lortu jendeak antzezlanak idaztea? Sortzaileek dirulaguntzak behar dituzte. Gure lanez harro egotea lortu behar dugu. Bitartean, Joseba Arregik euskal antzerki taldeek nortasunik edo baliorik ez dugula dio. Horrelako jarrerekin ezin da zaletasunik piztu.
A. Euskal antzerki talde askok kanporako bidea ere hartzen dute. Zergatik?
M.A. Adibide gisa, Ur taldeari jazotakoa dugu. Argentinara joan eta izugarrizko arrakasta izan ondoren, hona itzuli dira. Adierazgarria da hara joan baino lehen hemen antzezteko arazoak izana; eta orain, Jon Urbietak dio utzi beharko zaiela beren obra hemen antzezten. Nor da programatzaile bat, zer den ona edo zer txarra erabakitzeko? Iraingarriak dira, harroak bihurtzen ari dira profesionalekiko. Salduko duena bakarrik programatzen dute, baina zer dakite beraiek zerk salduko duen? Eta kalitatea zer? Horrekin ez dut esan nahi lan horiek kalitaterik ez dutenik, baina ausardia pixka bat ere eskatu behar zaie agintariei. Antzerkia menderatu nahi da. Garai batean Elizak bete zuen paper hori, eta egun funtzionariek betetzen dute.
Antzezlan bat prestatu eta aurrera ateratzen duzu, eta ondoren, jendeari aurkeztu nahi diozunean, izugarrizko trabak dituzu. Donostia, adidez, harresi bat da bertako taldeentzat. Patronatuak eraikitzen duen harresia apurtu behar dute.
A. Horren aurrean sorturiko sare alternatibo batetaz hitz egin al daiteke? Sortu beiria da Antzerkia Bilbon plataforma.
M.A. Antzerkia menderaezina dela ahazten zaie funtzionariei, eta horrelako plataformek beren fruituak emango dituzte.

NORTASUN AGIRIA
Zarautzen jaio zen, esan nahi ez duen urte bateko irailaren 5ean. Bartzelonara Psikologia ikasketak egitera joan eta antzerkirako jaio zela ikusi zuen. Antzerkin irakasle lanetan aritzen da sarritan. Peru edo Boliviara joan ahal izatea nahiko luke. Toribio Altzaga irakurtzea gustoko du.
Amagoia Iban
34-38


GaiezKulturaAntzerkiauzendariak
PertsonaiazAGIRRE13
EgileezIBAN1Kultura

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude