"Irakasleon arazoaren atzean Euskal Herriko aldarrikapen nazionala dago"


1992ko urriaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jose Ramon Etxebarrick, EHUko irakasleak, bere bulegotik:
"Irakasleon arazoaren atzean Euskal Herriko aldarrikapen nazionala dago"
Badira hiru aste Jose Ramon Etxeberria, EHUko fisika irakaslea, bere bulegoan entzerratu zela, Unibertsitateak bizi duen egoera salatzeko.
ARGIA. Azken 2 urteotan oso entzuna izan da Eskal Herriko Unibertsitatean irakaslegoak izan dituen arazoak, baina zein izan da jatorria?
J.R. ETXEBARRIA. Orain 9 urte, Estatu espainiarreko legebiltzarrak LRU (Unibertsitatearen Erreformarako Legea) onartu zuenean kokatu behar da. Lege politikoa izan zen hura, helburu politiko argia bait zuen: Estatu espainiarrean dauden unibertsitate guztiak uniformizatzea, funtzionarizatzea eta azken honen bitartez, funtzionarioen talde estatal baten bidez unibertsitate guztiak espainolizatzea.
A. Zein jarrera hartu zenuten LRUren aurrean?
J.R.E. Autonomia politiko eta unibertsitarioaren bidea erabili behar genuela ikusi genuen, Euskal Herriak behar duen unibertsitatea sortuz joateko. Gure ustez, unibertsitatearen egituran eta edozein irakaskuntza sistemaren egituratan funtsezkoa da irakasleen egitura eta eredua nolakoak diren aztertzea. Funtzionaritza hutsezko sistema kaltegarria dela uste dugu eta gure kasuan larriagoa, erabat espainiarra zelako. Euskal Herriak problematika berezia daukanez gero, unibertsitate egokia behar du. Beraz, irakasle egitura autonomo berri baten beharraz jabetu ginen.
A. Nola lor zitekeen irakasle mota berri hori gauzatzea?
J. R. E. Unibertsitatearen estatutuetan sartzen saiatu ginen, baina hemengo abertzale deitu askok, LRUren izenean, boikoteatu egin zuten.
A. Zein izan da, bitartean, irakasle kontratudunen egoera?
J.R.E. Urte guzti hauetan kontratu administratiboak sinatzen aritu gara eta funtzionari izan nahi gabe, nahi izanez gero aspaldi izan bait genuen horretarako aukera. Izan ere, gutariko hainbatek bazion kontzientzi objezio garbia funtzionari izateari. Gauzak horrela, 1987an, berriro ere beste kontratu administratibo tenporala sinarazi ziguten, hiru urtetarako. Gu, ordea, Estatu espainiarreko legeriaren barruan ere ez zela legezkoa ohartu ginen eta prozedura judizial bati ekin genion; gure kontratua administratiboa bazen ere, laborala zen benetan. Epaileek arrazoia eman ziguten.
A. Unibertsitateko buruek ez zuten amore eman.
J.R.E. Ez, unibertsitateko botere faktikoek epaia errekurritu egin zuten. 1 990eko irailean, egungo arazoa bere gordintasunean azaltzen da: guk, kontratu laborala daukagunez gero, ez dugula ezer ere sinatu behar pentsatzen dugu, eta kontratua mugagabea dela; baina errektoreak beste kontratua, oraingoa legala, gobernuak dekretu berezia atera bait zuen gurea bezalako kontratuak administratibo bihurtzeko, sinatzen genuela edo kalera gindoazela.
A. Zenbat irakasle zeuden egoera horretan?
J.R.E. 580 irakasleri eskaini ziguten, baina 97k ez genuen hori onartu eta bota egin gintuzten. Despidoaren deuseztasuna salatzeko epaiketa berriari ekin genion. 1991 ko udaberrian, Donostian eta Bilbon arrazoia eman ziguten 91ri eta berronartuak izan behar genuela, baina Gasteizen sei irakasleri ez zieten arrazoirik eman eta boteak izan ziren.
Unibertsitateko agintariek eta politikariek, hauek ere gure aurka, ez zuten epaia onartu eta errekurritu egin zuten. EAEko Auzitegi Nagusian aurkeztu egin zuten eta 1992ko otsailean atera zen sententziak beraiei eman zien arrazoia.
A. Epai horiek, ordea, ez zenituzten onartu.
J.R.E. Guri sententzia horiek politikoak, hau da, injustuak iruditu zitzaizkigun. Auzitegi Gorenera jo genuen. Martxoan, berriro ere, kontratu administratiboa sinatzeko agindu ziguten kaleratuak izateko mehatxupean. 91 irakasle horietatik 80k izenpetu egin zuten eta 11 geratu ginen sinatu gabe. 2k unibertsitatea asperturik utzi egin dute eta 9 geratu gara.
A. Funtzionari izan gabe kontratu mugagaberik izan dezakezue?
J.R.E. Egungo egoeran ezin dela esaten du errektoreak, baina gure ustez, legeak debekatzen ez duenez, posible da mugagabeko lan-kontratua izatea.
Errektoreak kontratu administratiboa sinatzeko exigitzen digu, baina hori egitekotan funtzionari bihurtuko ginateke. Kontzientzi objezioa adierazi dugu, funtzionari izatea Estatuaren zerbitzaria izatea delako eta haren politika eta legea bete behar duelako. Estatuarekin eta agintariek esaten dutenarekin ados ez gaudenez gero, ez gaude prest jerarkia funtzionariala onartzeko.
A. Hori da beraz, unibertsitate publikoan, muagagabeko lan-kontratudun irakasleak izan eta funtzionari izatearen arteko ezberdintasuna.
J.R.E. Berek funtzionari izatea eskaini digute eta guk, kalitatea kontrolatuz, mugagabeko kontratu laboralaren bidea eskaini dugu. Lanpostura iristeko bidea ere meritu (lanak argitaratuz, euskaraz eginez...) bidezkoa izan daiteke, ez oposizio bidezkoa bakarrik. Guk idatziz aurkeztu dugu proiektua, baita irakasleen kontrataziorako baldintzak ere. Baina ez digute erantzun. Bestalde, unibertsitatea publikoa dela uste dugu herritar guztiek finantziatzen dutelako eta herriari zerbitzu publikoa eskaintzen zaiolako. Irakasle garen aldetik, zerbitzu publiko ona eskaini nahi dugu eta herriaren zerbitzura egon, baina ez aldioro boterean dagoen ideologiaren zerbitzuan egotea.
A. Nola eman daitezke 21 urte leku berean lanean betirako plaza lortu gabe?
J.R.E. Injustizia izugarria iruditzen zait 21 urtez lanean aritzea eta espedienterik gabe eta lana ondo beterik mugagabeko kontraturik ez onartzea. Hala ere, fisika eta irakaskuntza maite ditut eta ilusio handiz eman ditut urte guzti hauek. Kontratu administratiboa irakaslearen aurka Estatuak garatzen duen abusua dela iruditzen zait. Gure arazoa ez da laborala bakarrik, hori ere bai, baina bere muina Euskal Herrirako irakaskuntza sistema motan datza. Eta lotuta dago irakaskuntzaren beste mailekin.
A. Orokorrean, zein da azken helburua?
J.R.E. Azken finean, nere helburna Euskal Unibertsitatea sortzea da, eta ez dut esaten UPV/EHU dena, izana duen euskal unibertsitatea baizik, bere izaera propioa eta bere irakaslego berezia izango dituena, euskarazkoa.
A. 'Despediturik' bazaude ere, eskolak ematen dituzu, notak ezarri, aktak bete...
J.R.E. Neure irakasle izaera aldarrikatzen dudalako ematen ditut eskolak. Ikasleek badute neure egoeraren berri eta beren borondatez datoz denak neure eskoletara. Beren portaera txalogarria da. Eta beraiei zor diedan errespetuagatik ere jarraitzen dut lanean.
A. Zergatik horren oposizio gogorra errektorearen aldetik?
J.R.E. Politikoki, gure arazoaren atzean Euskal Herriko aldarrikapen nazionala dagoela ikusten dute eta horregatik jokatzen dute gure irakaskuntza sistemaren proiektuaren aurka. Arazoa laborala baino gehiago dela dakite. Gainera, egungo errektoreak eta lehenagokoek beldurra diote autonomia unibertsitarioa erabiltzeari.
A. .Noiz eta nola amaituko da itxialdia?
J.R.E. Negoziaketaren bidez, errektoreak gure eskaera legalak onartzen dituenean, borondate politiko minimoa izanez gero. Behin behineko irtenbidea eskatzen dugu, gauzak finkoki argitu arte. Gainera, hemendik aurrera gure egoeran egoogo diren lan-kontratudunak gehiago izango dira eta arazoa larriagotu egingo da.
Ritxi Lizartza
52-54


Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\EHU\Irakasleak\Kaleratuak
Pertsonaiaz\ETXEBERRIA2
Egileez\LIZARTZA2\Gizartea

Azkenak
50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Eguneraketa berriak daude