Ana Azpiri: «Europako gauzak eskaintzea gustatuko litzaiguke»

Ana Azpirirekin "Erreportari" saioaz
Ana Azpiri: «Europako gauzak eskaintzea gustatuko litzaiguke»
Programazio berrian "Erreportari" saioak aurrera jarraitzen du baina arduradun berriarekin oraingoan. Ana Azpirik zuzenduko ditu "Erreportari"ren urratsak hemendik aurrera. Lehenago ere ``Munduan Zehar"en antzerako gaiekin aritu izan dela eta beraz ondo moldatuko dela uste du.
ARGIA. Zure sarrerak ekarriko al dio berritasunik programari?
ANA AZPIRI. Momentuz ez, ordu erdiko saioa izango da eta normalean erreportaia batez osatua, zenbaitetan nazioartekoa eta beste batzuetan hemengoa, Euskal Herria, Espainia... Ingurukoak guk egingo ditugu eta nazioartekoak beste produktora batzuei erosiko dizkiegu.
A. Zertan datza zuen lana?
A.A. Erositako erreportaiak aukeratu egin bedar dira, eta gero itzuli eta ahotsa jarri. Beraz, gurea ez da zehatz mehatz kazetari lana. Bertako erreportaietan bai, eta horietan lehen bezala Oscar Epelde ibiliko da.
A. Inforrnatiboetatik horrelako saio batera iragateak aldaketa handia suposatzen al du?
A.A. Nere kasuan ez, lehen urte askotan ibili bait naiz "Munduan Zehar" saioan eta han ere, kanpoko erreportaia ugari erosten genituenez, ohituta gaude erreportaiak ikusi, aukeratu eta itzultzera.
A. Ba al duzue gaiak edota interesguneekiko irizpiderik?
A.A. Eskaintzen dizkiguten erreportaien artean, asko gai "biguinak" deiturikoen ingurukoak dira; hots, emakumearen egoera Aljerian, Peruko kutsaduraren arazoak, Erresuma Batua eta EEBBetako armadetan ari diren emakumeak... Horrelako ugari daude eta asko Hirugarren Munduan egiten dira. Guk, normalean, ez diegu horrelakoei helduko.
Gustatuko litzaiguke Europan gertatzen diren gauzak eskaintzea, baina hori ez da erraza, ganza gutzi dator eta. Esate baterako, oso interesgarriak izango lirateke Europan azken urteetan nazionalismoen inguruan gertatzen ari direnak eskaintzea, baina maila horretan ez dago ezer, edo behintzat ez dakit nork landu ditzakeen horrelako erreportaiak.
A. Zeintzuk dira gehien erabiltzen dituzuen etxeak?
A.A. Orain, esate baterako, eskaintza onak ikusi ditut Frantziako Point du Jour ajentzian, Antenne 2-koek ere bazuten zerbait, eta gero BBCko "Panorama" saiokoei ere asko erosten zaizkie, gauza onak eta erosteko modukoak direlako. Sigma-k eskainitakoak, aldiz, oso garestiak dira.
XABIER LETONA
Ana Azpiri, «Erreportari» saioko zuzendari berria, honi ekin aurretik «Munduan zehar» programan aritu zen.
63


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazAZPIRI1
EgileezLETONA1Komunikabid

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude