«EAk, HBk eta EUEk indar abertzaleen aitzindaritza hartu behar dugu»


1992ko uztailaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Inaxio Oliveri Eusko Alkartasunako idazkari nagusia:
«EAk, HBk eta EUEk indar abertzaleen aitzindaritza hartu behar dugu»
Eusko Alkartasunak eta Euskal Ezkerrak aurrera daramaten elkartze prozesuaz jakin guran hurbildu ginen Donostiako EAren egoitzaraino. Negoziazioari buruz, alderdi abertzaleen arteko elkar lanari buruz eta Hezkuntzaren arazoei buruz mintzo zaigu, besteak beste, Hezkuntza kontseilari nagusia izan zena. Gipuzkoako Diputazioan EAk, HBk eta EUEk, lortutako emaitzen ondorioz, etorkizunean egin beharrekoaz ere galde egin diogu EAko idazkari nagusiari.
ARGIA. Zer suposatu du Gipuzkoako Diputazioan EAk, HBk eta EUEk lortutako akordioak?
INAXIO OLIVERI. HBren presentziaren normalizazioak Gipuzkoako Batzar Nagusien indar politikoen arteko harremanak aldatu eta berritu ditu. Bestalde, guk beti pentsatu dugu HBren parte hartze instituzionala oso garrantzitsua dela; gehiengo eta gutxiengoen jokoa aldatu egiten bait du. Aldi berean, abertzaletasunaren indartze instituzionala dakar horrek.
EAJk eta PSOEk koalizio politikoa egin zutenean, gutxiengoa izanda, legitimitate handiagoko beste batzuei lekua kendu zioten, bai Donostiako udalean baita Diputazioan ere. Horrek, hemengo instituzioen desoreka ekarri du. Gainera, bi alderdi hauen koalizioa kaltegarria da proiektu abertzale batentzat. Hau da, nazio eraikitze proiektuak ezin du aurrera jo bikote honek agintean jarraitzen duen bitartean. Hori apurtu ahal izateko beharrezkoa da abertzale eta aurrekoiak diren indarren ekintza bateratua. Ildo honetatik, Gipuzkoako Batzar Nagusietako esperientzia, eredu bezala har genezake. Eraikuntza nazionalerako, gehiengo soziologikoak, abertzaleak, gehiengo politiko bihurtu behar du.
A. Zentzu horretan ulertu behar al da EUErekiko konbergentzia prozesua?
I.O. Hala da. Biolentzia dela eta, une honetan zaila egiten zaigu HBrekin koalizioa egitea. Bestetik, elkartekin lan egitearen esperientzia badugu eta koalizio elektorala da lehen azaldutako prozesuaren hasiera. Euskal Herriko arazoei irtenbide bateratua emateko gai garen jakin behar dugu.
A. Baina EA indar nagusiagoa izaki. EAk EUE irenstea gerta liteke.
I.O. Futurismoak egitea arriskutsua iruditzen zait. Garrantzitsuena, EAJri aurre egiteko moduko indarrak erakartzea da. Ikuspuntu abertzale batetik noski, eta ez aurkakotasuna bilatzeko. EAJ, PSOErekin duen koalizioa apurtzera behartu nahi dugu.
A. Diputazioan eraman duzuen elkar lana dela eta, aldaketaren bat somatu duzue hiru indarren artean?
I.O. HBrekin izan ditugun harremanak onak izan dira. Beraiek ere positibitzat jotzen dituzte, eta baita harremanetan mantendu den leialtasuna ere. Esperienizia oso garrantzitsua izan da. Argi dago gauza hauek ezin direla egun batetik bestera egin, baina nere ikuspuntutik, gure mapa politikoan aldaketak gertatzen ari dira eta gertatuko dira. Abertzaleok EAJ eta PSOE nentralizatu behar diagu, bestela ezin dugu aurrera egin.
A. Horrek EAJren jarrera aldatuko al luke?
I.O. Oso zaila izango litzaioke PSOErekin duen ezkontza mantentzea. Adibidez, Gipuzkoan EAJk eta PSOEk ez lukete gehiengoa izango eta beste instituzio hatzuetan ere harremana aldutuko litzateke. Ez da aldaketa kuantitatibo soila. Koalitatiboa da.
A. Aipatzen duzun elkar lan horrek ekar al dezake mozio zentsurarik?
I.O. Ez genuke arazorik izango HBrekin maila horretan aritzeko, baina lehenbizi biolentziaren arazoa gainditu beharko litzateke. Lehen azaldu dudan estrategian, bestela, egon hori dago, herri honi beste martxa bat eman behar zaio eta. Urtebetean gauza asko gerta daitezke, baita biolentziaren amaiera ere. Beraz, ez dut ukatzen posibilitate hori.
A. Duela gutxi Azkarragak Gobernuari ETArekin negoziatzea eta preso politikoak askatzea eskatzen zion. Halaber Ajuria Eneako Paktuaren balio eza nabarmendu zuen. EA alderdi politikoaren ikusmoldea al da hori?
I.O. Gai honi buruz nahikoa argi azaldu dugu gure iritzia, eta ez orain, aspalditik baizik. Biolentzia gainditzeko elkar hizketaren aldekoak izan gara beti. Gure ustez, eskuzabalak izan behar dugu gai honetan. Lege kontuetatik aparte, arazoa gainditzeko beste interes sozial eta politikoak daude. Beti esan dugu Euskal Herrian biolentziak bere arrazoi politikoak badituela. Horiek gainditzeko bi eremu behar ditugu. Batetik, ETAk eta Gobernu espainiarrak haien militanteen arazoa konpondu beharko lukete, eskuzabal jokatuz. Arazo politikoak gainditu ahal izateko, alderdi politikoen ordezkariak mahai baten inguruan eseri behar dugu eta Euskal Herriak dituen arazo politiko, ekonomiko eta sozialak eztabaidatu. Gero, egin beharreko aldaketak Estatuarekin negoziatuko ditugu. Azken honetan, HBk eduki beharko luke ETAko mundu horren ordezkaritza. 1987tik aurrera defendatu izan duguna da hauxe, eta nik Ajuria Eneako mahaiean bertan ere proposatu izan dut.
A. Baina mahaiak guztiz kontrako jarrera mantendu izan du.
I.O. Gu beti izan gara HB baztertzearen kontrakoak. Gainerakoek, ordea, alderantziz pentsatzen zuten eta hori onartzen genuen. Oso eztabaidatuak izan gara paktuan, gai horretan oso kritikoak izan garelako. Eta esan dugulako normalizazio politikoa ez dela biolentziaren amaierarekin bakarrik lortzen, normalizazioa herri honen gehiengoaren nahiaren errespetutik etorri behar duela
A. Eta hemendik aurrera zer Ajuria Eneako mahaiarekin?
I.O. Une honetan hautsita dago. Eta dagoeneko nahikoa garbi esan dugu ez garela berriro itzuliko. Azken batean PSOEren eta EAJren tresna bihurtu bait da. Han eztabaidatzen dena Legebiltzarrean eztabaidatu behar da. Eta HBk ere parte hartu beharko luke, beste gai batzuetan parte hartzen duen gisan. Horrek ez du esan nahi gero ekimen partikularrik edo elkar hizketarik gerta ez daitekeenik.
A. Lehen zu egon zinen Jaurlaritzako Hezkuntz kontseilari nagusi gisa, zer deritzozu zure ondorengoak egin duenari?
I.O. Batetik, ezin da esan errudun bakarra Buesa denik. Edozein kontseilaritzatan egiten den politika gobernuarena da. Beraz, horren ardura gobernuarena da, eta azken batean lehendakariarena. Bigarrenik, bazekiten nor jartzen zuten. Ezaguna zen Buesak hezkuntza eta hizkuntzari dagokionez zer pentsatzen zuen.
PSOEk, euskal gizartearen berezko baloreen aurka ari dela erakutsi nahi du. Eta hortik euskararen aurkako erasoak. Euskarak gure gizartean berbaloratzea hehar du, eta PSOE desbalorizatzen ari da. Gure gizartea desintegratzeko arma moduan erabiltzen ari dira. Euskaldun eta erdaldunen arteko dikotomia planteatzen ari dira, bi komunitateen historia eta abar.
A. Eta ikastolei begira?
I.O. Ikastolekin gaizki jokatu da. Prozesua alderantziz egin behar zen: lehendabizi markoa definitu eta ondoren erabakia eskatu.
A. Baina zuk ere arazoak izan zenituen ikastolekin.
I.O. Bai, gogorrak gainera. Baina akordio batera iritsi nintzen azkenean. Azken batean, nik lortutako akordioak Buesak ez ditu bete, eta diru gutxiago ordaindu omen die. Aurrera jarraitu izan banu, arazoak izango nituzkeen nik ere. Baina nik beste sentsibilitate bat dut hezkuntza, euskara, ikastola eta abarri buruz. Planteamentu askoz abertzaleagoak erakutsiko nituzke, zalantza barik.
Xabier Letona
8-10

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazOLIVERI1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela

Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


Eguneraketa berriak daude