«Kuraia Zer Den Erakutsi Den Jean Philippe Easabonnek»


1992ko uztailaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jean François abokatuari elkarrizketa
Jean François Blanco, Unai Paroten Eta Jean Philippe Casabonneren Abokatua:
«Kuraia Zer Den Erakutsi Den Jean Philippe Easabonnek»
Hogeitamabost urte ditu Jean François Blaneo Pabeko abokatuak. Defenditutako lehen euskal dossierra «Abil» aldizkariarena izan zen. Geroztik garrantzi handiko dossierrak ditu bere apaletan: Unai Parotena, PhIlippe Easabonnena eta hiru intsumisoena, besteak beste. Lan hauen burutzeagatik epaitua izan da Blaneo bera ere.
ARGIA. Hilaren 6an Jean Philippek bost urte beteko ditu Estatu espainiarreko presondegian. Zertan da bere dossierra?
J.F. BLANEO. Bost urte dira Torremolinosen atxilotu zutela, ETArekin kolaboratzeagatik. Sei urteko zigorra ezarri zioten, eta gaur, zigor hori untsalaz bururaino beteko duela esan daiteke. 1991ko martxotik aske egon zitekeelarik, kondena laburpena ukatzen zaio. 1991ko urrian Felipe González Yves Jouffa Frantziako Giza Eskubideen Aldeko Elkarteko lehendakariarekin bildu zenean, indultorik eskatuz gero berehala askatuko zutela adierazi zuten. Baldintza hau ezin onartutakoa izan da hasieratik, Jean Philippe Easabonnentzat ez bait zaio deus eskatu nahi Estatu espainiarrari. Horregatik bururaino beteko du, seguruenaz ere, bere zigorra.
A. Zer nolako oztopoak jasan behar izan dituzu defentsa eramateko?
J.F.B. Defentsa eramatea oso zaila izan da. Alde batetik, jurisdikzio berezi bat aurkitzen nuen, Estatu frantsesean ezagutzen ez nuena. Han, Madrileko Entzutegi Nazionalean, justiziaren parodiak ikusi ditut, non defentsak ez duen inongo lekurik, non frogak eta egia ez diren bilatzen. Helburu bakarra, norbait bere ideiengatik zigortzea da. Hasieratik jarri izan zizkidaten harekin elkartzeko oztopoak. Auziaren egunean nere lana egitea ukatu zidaten, nahiz eta lurrats guztiak egin, antzintik konsularen bidez horrelako traba goraitatzen genuelako. Dossier horiek esteko ez da denborarik alperrik galtzen, bi oren t'erdiz auzia bukatua zen, inkulpatuaren kalterako.
A. Estatu frantziarraren laguntza ere eskatu behar izan duzu.
J.F.B. Sostengu komitearekin batera, urrats ugari egin ditugu politikariak hunkitzeko. Botere frantsesaren erantzuna Easabonne askatzeko ahal guztiak egiten zituela izan da beti. Hizkuntza bikoitza eraman du. Gaur egun Mitterrand-en bozeramalea den Musitelli jaunak hartu gintuen 1988ko apirilean, Estatuko lehendakaritzarako hauteskundeen lehen itzulia baino lehen. Orduan, biziki laster askatuko zutela segurtatu zigun, baina indultoaren abera sortu da. Felipe Gonzálezek indultoa onartzeko eskatzen zion Easabonneri, euskal mugimenduarekiko distantziak har zitzan. Ezinezkoa, noski, Jean Philippe mugimendu honen partaidea da, euskal preso politikoen kolektiboko kidea.
A. Zer nolako detentzio baldintzak ditu?
J.F.B. Oso gogorrak. Askotan bakarrik, familia oso urrun... harrigarria bada ere, bost urte daramatzat bere defentsan lanean, eta ezin izan diot sekula eskua eman, beira baten gibelean ikusi behar izan dut beti. Bestalde, atxilotu zutelarik, exekuzio simulakroak egin zizkioten, jipoitu egin zuten, hortz bat galdu zuen kolpeen ondorioz. bost eguneko galdeketa lorik egin gabe, denboraren kontrolik gabe. Gaur egun ere egoera ez da hobetu. Nik ere arazoak ditut bisitatzeko. Behin, Madrilen nintzela, Herrera de la Maneharaino joatea pentsatu nuen, baina espetxeko administrazioak baimena ukatu zidan, bisita bakoitzeko baimena eskatu beharko nuela erranez. Aita, epaileak hastapenetik eman zidan bisitatzeko baimena.
Dossier horretan garrantzi handiko gauza bat ikasi dut hari esker. Kuraia zer diren erakutsi dit Jean Philippe Easabonnek, determinazio kementsu baten froga eman bait du, Estatuari aurre eginez.
A. Unai Paroten dossierraz ere arduratzen zara. Nola ikusten duzu kasua?
J.F.B. Unai Parotena torturaren aurkako dossierra da, benetako tratamendu ahalkegarria eta ikaragarria subitu duelako. Bere lekukotasuna irakurtzerakoan beldurtu egiten zara. Unaien kasua bururaino eramanen dugu, Estatu espainiarra kondenatu.a izan dadin. Unai Parotek jasan duena ezin onartuzkoa da. Preso hau tratatzeko moduak, Euskal Herria eta Espainiaren artean gerla egoera bat dagoela erakusten du, bere izaera isiltzen duen gerla bat, eta Estatu espainiarrak aitortu nahi ez duena. Unai Parot xehetu egin nahi izan dute. Fisikoki eta moralki suntsitzen saiatu dira. Nik, ezagutzen ditudan gauzez hitz egiten dut, Unai Paroten dossierra kasu, eta oroitarazi nahi dut Ramon Jauregik erran zuela Estatu espainiarrak Paroten kontra epaiketa edo kontu berezi bat zuela zuzentzeko. Egiazko amorrua ezagun zaio Jauregiri, seguruenik ETAren barruan izandako paperarengatik.
Gaur egun jasaten dituen detentzio baldintzek bikoiztu egiten dute bere gartzela zigorra, ez bait zaio askatasuna bakarrik ukatzen. Horrekin batera, familia ere bahitua dute. Ez naiz euskaldunen borrokan zuzenki inplikatua. Ikusten dudana salatzen dut soilik.
Adin guztietako jendea, laguna edo familia bisitatzearren baldintza txarretan, erasoak sufrituz, ehundaka kilometro egiten ikusten delarik, herri baten ihardokitzea somatzen duzu. Horrelakorik ez da preso sozialekin gertatzen. Familiak ikaratu nahi dituzte. Eta horrela, Estatu espainiarrak euskal gizarteari beldurraren mezua zuzentzen dio. Oso erabakidun eta suharra izan behar da horrelako egoera bat jasateko.
A. Unai Paroten defentsa eramateko ere oztopoak gurutzatuko zenituen Entzutegi Nazionaleko bideetan zehar.
J.F.B. Parotentzat bisita eskubidea ukatu zidaten, beraz, apirilaren 29an. Aurten, epaiketa baten hasiera baino lehen 10 minutuz ikusi ahal izan dut. Hari gertatutakoa ahal bezain argi familiatik kanpoko norbiti konta ez zezan ukatu zidaten bisita baimena, nere ustez. Estatu frantsesean torturaren oihartzunak ahalik eta indar guttiena ukan zezan. Izan ere, Unai Parot biztanle frantsesa da, eta Estatu frantziarraren ardura da bere egoeraz kezkatzea. Orain badut bisitatzeko baimena. Kontsulatu frantsesak ez dit bat ere laguntzen, baina nere lanari ez diot utziko. Hiru salaketa egin ditut jadanik. Lehena, torturagatik, 1991ko abenduan. Atxiloketa momentuan, galdeketan eta presondegian jasan duen tratamenduagatik bigarrena. Aurtengo otsailean hiltzen saiatu ziren, eta horren frogak baditugu. Lekukotasun izenpetuak ditugu, non adierazten den presondegietako administrazioak hil nahi izan zuela beste presoen bitartez. Azken salatzea ekainean egina dut. Unai Parot atxilotu dutenetik, bere bi alabak ez ditu besarkatu, eta horrela, bere haurrak ere zigortzen dituzte.
A. Hiru euslkalki intsumitu defendatzen dituzue. Bat askatua da. Erabakiak aldakorrak al dira?
J.F.B. Intsumituen dossierrak euskal arazoaren paradoxa erakusten du nolabait. Unai Parot bortizkeriarengatik dago preso, eta intsumisoak berriz, bortizkeriaren kontra daudelako. Auzitan dagoena euskal erresistentzia da. Euskalduna izatea epaitu nahi da.
Intsumituen kasuan, justizia frantsesak hiru kasu berdinetan hiru zigor desberdin agintzen ditu, seriotasun falta erakutsiz. Baina, gisa guztiz, Amnesty Internationaleko dossierretan sartzen da Frantzia, Txina bezala, iritzi-presoak dituelako.
A. Zu ere defendatzen dituzun kasuengatik epaitzen zaituzte.
J. F. B. Bai, eta epaiketa honen ostean, nere erantzuna defentsan modu berean jarraitzea da. Errespeto falta intsumisioaren aitzinean leporatzen didate politikoak diren dossierretan. Baina nere inkulpazioak erakusten du defentsaren eskubideak zalantzan jarri nahi direla. Estatu frantziarrean askatasunaren atzerakada bat frogatzen du honek, ez bait didate huts bat leporatzen, nere lana eramateko modua baizik. Instituzioen aurrean–eta abokatu batek askatasun guztia behar du bere lana eramateko defenditzen duzun personaren duintasuna segurtatua izan dadin.
Ixabel Etxeberria
8-10

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEpaiketak
PertsonaiazBLANCO1
EgileezETXEBERRI11Politika

Azkenak
Eguneraketa berriak daude