"Heriotzari buruzko poemario honek erre egiten ninduen"

  • Susa argitaldariak egunotan kaleratu du idazle bilbotarraren bigarren poema liburua, «Galera errepikatuak». Narrazio laburrean hainbat esperientzia izan eta gero, hau bere bigarren poema liburua da. Baina bere bideari jarraiki, honez gero prest dauka hurrengo poema liburua, "Elaien ausardia". Lehenengo poema liburuaren bidea utzi eta gero, hirugarren hau hasierako bidera itzultzen da. Hainbat sari jaso ditu liburu hauekin.


1992ko maiatzaren 24an

ARGIA. Honako hau, "Galera erretipatuak, lehen poema liburua kaleratzetik hiru urtetara argitaratu duzu eta dagoeneko hirugarrena ere amaituta duzu.

J.R. MADARIAGA. 1989an neure ibilbide poetikoari "Imentzioaren pergamuak" liburuarekin hasiera eman nion. Ondoren, neure inguruko hainbat gertakizunen eragina zela eta, stop bat eginez ordurarteko bidea utzi eta neure barrukoa kanporatzeko beharra izan zuen. Orain, berriz, idatzi berria dudan "Elaien ausardia" lanak lehenengoaren bidea jarraitzen du.

A. Beraz, ez-ohizko bilakaera izan du zure poesiagintzak.

J. R. M. Hasiera batean poesiagintzan leku berezia izan duten hiru gaiak hartu nituen langai: bizitza, amodioa eta heriotza. Oso gustora ari nintzen gai horien inguruan poesiaren bideak arakatzen. Baina, hainbat gertaerek errotik aldarazi zidaten ordurarteko bidea. Hori dela eta, "Galera errepikatuak" deitu dudan lana burutu nuen. Heriotzaren gaineko poemario hau burutu eta kalean ikusi arte banekien ez nuela etapa hori gaindituko; erre egiten zizkidan barrenak.

A. Narrazio laburrak idatzia ere bazara. Non kokatzen duzu zeure burua?

J.R.M. Zertxobait egin izan dut prosan, baina oraingoz oso gustora nago poesiaren esparruan, neure bidea arakatzen. Sentimenduen espresabide egokia da. Gainera, neure poesia mota intimista, erromantikotzat jotzen du.

A. Nola taiutu duzu honako poema liburu hau?

J.R.M. Bost ataletan banatu dut: beren izenburuak atal bakoitzaren lehen eta azken poemek ematen dituzte. Gainera, atalei egokitzen zaizkien Mozart-en pasarteak erantsi ditut, pista moduan. Amaieran azkenik, "EIe-kodeak" titulupean. heriotzaren gai hau jorratzen lagungarri izan zaizkidan beste idazleen pasarteak bildu ditut (Sarrionandia, Aurtenetxe, Atxaga...). Guztira berrogeitamar bat poemak osatzen dute liburua.

A. Heriotzaren presentzia Iiburuaren ardatza da.

J.R.M. Heriotzak ekarritako ausentzien gaineko hausnarketa da lan hau. Baita bere ondorioen jorraketa ere: tristura, isiltasuna, etsipena mina... Guzti hori denboraren joan-etorriak eta ziklikotasunak kutsatuta. Eta azken honek errepikapen nabaria dakar, egunerokotasuna, laborria eta etsipena. Guzti horiek poemetan adierazten saiatu naiz. Oroimena da egoera honi buelta emateko errekurtso bakarra.

A. Zein da, orduan, oroimenaren funtzioa?

J.R.M. Oroimena arma da. Iraganeko munduaren irakurketa egiten dugunean, etorkizunaren bidea zehazten ari gara. Iraganera jotzeak, beraz, kontsolamendua ekarri dit. Eta hori da agian liburaren helburua: zuk pertsona baten ausentziaren aurrean, oroimenaren bidez kontsolamendua aurkitzea.

A. Heriotzaren gaineko hausnarketaren ondoren, ba al dago irtenbiderik?

J.R.M. Liburuaren azkenak ematen du erantzuna: heriotzak suposatzen duen muga gainditu beharra dago: edonon aurkitu behar da itxaropena. Egun poeta asko ari dira heriotzaren gaia gertu gertutik aztertzenðJuan Mari Irigoien kasuð, eta horrelako gai trajiko baten aurrean, denek uzten dute irtenbideren bat amaieran. Batzuk kristautasuna deitzen diote.

A. Zein da zeure erantzuna?

J.R.M. "Resutitatio" kapituluak ematen du erantzuna. Batetik, extralurtarra den erantzuna agertzen da, Jaungoikoarekikoa. Bigarrena, berriz, pertsonekiko harreman estuagoan oinarritzen da. Erantzun hau gure artean dago. Azken finean, hauxe da garrantzitsuena, betetzen nauen erantzuna.


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude