"Independentzia lortu ezik, Hegoafrikako nazioek borrokara berritzuliko dira"


1992ko maiatzaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Amir Abderraman Vus'Musi Zwane, buruzagi zulua:
"Independentzia lortu ezik, Hegoafrikako nazioek borrokara berritzuliko dira"
Amir Abderraman Hegoafrikako zuluen buruzagia izateaz gain, bertako musulmanen emirra ere bada. 1984ean sortu zuten Hegoafrikako Morabitumen Taldea, herrialde garatuetan sorturik, mundu osora hedatzen ari den musulmanen mugimendua. Hegoafrikan 3 hasi ziren eta egun 7.000 dira. Errealitatearen ikuspuntu nahiko berezia dute, eta apartheyiaren amaiera garai hauetan, buruzagi zuluak Hegoafrikako ohizkoa ez den errealitatea eskaintzen digu.
ARGIA. Zein da Hegoafrikako Morabitumen ihardueraren oinarria?
AMIR ABDERRAMAN. Gure helburua zapalkuntza mota guztiak ekiditea da, berdin da horien eragileak nortzuk diren, zuriak ala beltzak. Sistema berri bat sortu nahi dugu, jendeari ahalmen sortzailea emango dion sistema, askatasuna emango diona. Jainkoak eman digunaz eta gure iraganeko esperientziez baliatuz, instituzio sozial berriak sortu behar ditugu: gure kultura, tradizioak, ohiturak... eta horrekin, zer den eta nora doan ondo dakien herri bat eraiki nahi dugu.
A. Eta nola ekin eraikuntza horri?
A.A. Guretzat ideologia politikoetan sartzea denbora galtzea da. Arazo nagusienei aurre egiten diegu eta kito. Hango funtsezko arazoa hauxe da: bankuen politika finantziero hegemonikoak guztien politika baldintzatzen duela. Baita gobernuarena ere. Orohar, gizarteko gaitz guztiak finantz botere horretatik datoz eta nagusitasun hori suntsitu arte, gure jendeak ezin dezake askatasunik izan.
A. Zein da zuek proposatzen duzuen alternatiba?
A. Gure ustez jendeak bere etorkizuna landu eta erabaki behar du, inork zer egin behar den agindu barik. Eta hau egiteko modurik onena Islamarekin bat egitea da. Horrela bakarrik ziurtatu ahal izango dugu ez garela beste pertsona batzuen menpe izango. Horrek bereizten gaitu gainerako pertsonengandik, hots, Ala-ren aurrean bakarrik garela erantzule. Gainerako pertsonen izaeraren definizioa munduko banku eta finantz sistemetatik dator. Askatasunaren oinarria, lehen bizi horiekin apurtzea da.
A. Hegoafrika, orohar, nazio bakarreko lurralde moduan aurkezten zaigu alde gehientsuenetan. Nola dakusazu etortizuneko antolatuntza politikoa?
A.A. Hegoafrika nazio desberdinez osatutako lurraldea da, eta guk uste dugu nazio bakoitzak bere askatasunerako eskubidea duela. Ez gara hori pentsatzen duten bakarrak. Hamar nazio edo talde handi daude, eta horietatik seik–zulu, xhosa (talde batek), sotho, afrikaner, shangaam eta tswamek–ez dute Hegoafrika batuaren menpe jarraitu nahi. Talde hauek populazioaren laurdena biltzen dute. Venda, swazi, pedi eta xhosek (ANEren aldekoek) ez dute gaiari buruzko jarrera garbirik.
Lehenbiziko seiek euren burujabetza nahi dute, independentzia. Horren arabera, egungo Hegoafrikatik bederatzi estatu independiente aterako lirateke, gehien jota federazio maila ahul batekin. Hauetariko inongo naziok ezingo luke izan beste edozein menperatzeko moduko armadarik.
A. Guztia aldatzen ari den garai banetan, zer aukera dago Hegoafrika Estatu independienteen federazio gisa antola dadin?
A.A. Hori gauzatzekotan denbora laburrean gertatu behar da. Gauzak orain aldatzen ari dira, eta nazio bakoitzak etorkizuna bere kasa antola ezin badezake, herriak berriro itzuliko dira borrokara, ez bait daude prest berriro inoren menpe izateko.
A. Zein aukera dago aurrerantzean herri hauek helburu berberaren atzean elkar lanean ihardun dezaten?
A.A. Dagoeneko herri hauetako batzuek aliantzak eratu dituzte. Aliantza horietako puntu garrantzitsuenetakoa elkarri eraso ez egiteari buruzko ituna da, hain zuzen ere, ondo dakitelako gobernu ofizialak zein balizko ANCkoak saio hori egin dezaketela.
A. Apartheida desagertzen ari bada ere, oraindik zuriek botere gehiegi dute, zenbat denbora iragan beharko da apartheida guztiz desager dadin?
A.A. Estatu bakarra inposatzen bazaigu, denbora luzea iragan beharko da apartheida desagertu arte, konstituzioak, "gutxiengoen eskubideen" atalaren pean boteregune zuriak defendatuko dituelako. Hori gertatu da Zinbabuen eta Namibian, non arrazoi berberen aitzakiarekin, kolonialismotik geratutako zurien botereguneak mantendu izan diren. Hori ekiditeko, hain zuzen ere, botere zentrala deuseztu behar da. Horrela baldin bada, herri hauen askatasun maila Zinbabue edo Namibiakoa baino askoz handiagoa izango da.
A. Hemen oihartzun handia du Inkhata eta ANCren arteko borrokak, zuluen eta xhosen arteko gerra moduan azaltzen zaigu arazoa.
A.A. Ez, bi alderdi politikoren borroka da. ANCn xhosak, zuriak, zuluak, shangaamak... denetarik dago bere baitan. Eta IFBari begiratzen badiozu (Askatasun Inkhataren Alderdia), zuluak daude (gehiengoa), zuriak, xhosak, sothoak... ANCn dauden guztiak. Biak alderdi politikoak dira, ez dituzte nazioak ordezkatzen.
A. Mandela izango al da datorren lehendakaria?
A. A. Guri ez digu axolarik hurrengo gobernuan Buthelezi, Mandela ala De Klerk egotea. Guztiak dira antzerakoak, hirurak bat datozelako: lehenbizi kanpo zorra ordaintzean, eta ondoren kanpo inbertsioa onartzerakoan. Honek, finean, bankuen eskuetan uzten gaitu. Euren ideologiek ez gaituzte engainatzen, guk ez diegulako ideologiei begiratzen, baizik eta egiten dutenari. Eta egiten dutena berdina da.
Garrantzitsuena guk geuk, geure baliabideekin, etorkizuna eraiki ahal izatea da, eta horretarako munduko finantz egituretatik kanpo geratu behar dugu, hots, dolarraren menpekotasunetik at. Munduko komertzioa dolarren atzaparretatik aske utzi behar dugu.
Xabier Letona
16-17

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaHEGOAFRIKA
PertsonaiazABDERRAMAN1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude