Xabier Mendiguren: «Sufrierazten Didana Atera Zait Ipuin Bilduman»


1992ko martxoaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Xabier Mendiguren idazleari elkarrizketa
«Hamalau», Kontakizun Bortitz Eta Sentimentalak Laster Kalean
Xabier Mendiguren: «Sufrierazten Didana Atera Zait Ipuin Bilduman»
Xabier Mendiguren Elizegik «Hamalau» ipuin bilduma kaleratzekotan da Elkar argitaletxean. Gazte beasaindarrak helduentzako beste liburu bat du, dagoeneko Susak berrargitaratu duena. Haur liburu eta antzerki lan franko ere badu idatzia.
ARGIA. Orain ane helduentzako liburu bakarra duzu argitaratuta. Liburu berri hau kaleratzeko prozesua azal ezazu.
X. MENDIGUREN. Ipuin hanek 1988-89an idatziak dira, baina ez nituen argitaratu ez nekielako oso ziur aurrerapausorik edo ezer berririk egin ote nuen. Iaz «Sei ipui amodiozko» agortzear zegoela eta berrargitaratu beharko zela esan zidatenean, pentsatzen hasi eta ipuin hauek bildu nituen. Zenbait laguni eman nizkion zer egin beharko nukeen galdetuz. Nahiko onak zirela eta argitaratzeko esan zidaten. Gehienak publikatuak dira. "Hemen" egunkarian eta "Txistu & Danbolin" aldizkarian ipuin laburrak eta «Hegats», «Plazara» eta "Susan", luzeak. Horietako zenbait inoiz publikatu gabeak dira eta inoiz liburu batean argitaratuko ote ziren ere kezka handiak nituen. Beharbada desegoki xamarrak, bortitzegiak direlako, baina azkenean nire aholkulariek animatu nindutelako plazaratu ditut. Lagun horiek merezi dutenez, bere izenak ipatuko ditut: Aingeru Epalza, Xabier Montoia etaJoxerra Beloki (ez kazetari ezaguna, baizik eta gazte donostiarra).
A. Nola egituratu dituzu hamalau ipuin hauek?
X.M. Liburuak bi zati ditu. Ez nekien nola antolatu. Konturatu nintzen batetik zazpi kontakizun labur itxuroso xamar gelditzen zitzaizkidala eta gero beste zazpi luzeagoak. Horrelaxe egituratu nuen, hasieran laburrak eta ondoren luzeak. Formalki hasierakoak oso lotuta daudela esan daiteke? kontatzeko modu berbera daukate, koherentzia badute. Oso denbora gutxian, segidan idatzita daude. Horregatik dute hainbesteko antza. Luzeak berriz, garai diferentetakoak dira eta independienteki sortuak. Badaude bi ("Ni naiz hura", eta "Binaka, gereziak bezala") exotikoak direnak, nolabaiteko ekialde urrun batean kokatuak. Besteen artean berriz, badira hirikoak eta badira baserri girokoak. Liburu honetako bizkar hezurra hiru ipuin luzeenak dira: "Larrutik", "Oporretako koadernoa" eta "Fetitxe".
A. Horiek izan al dira lan handiena eman dizutenak?
X.M. Ahalegin formal handiena horiexek eskatu didate. «Larrutik» euskal western bat da, deskribapenak eta gauza horiek saiatu naiz lantzen. "Oporretako koadernoa" estilo indirektoarekin jokatzeko ariketa da neurri batean, lehen pertsona urrun batekin egindako idazketa saio bat eta "Fetitxe" barren-barreneko erraietatik ateratako zerbait izan da. Ez du esan nahi derrigor gehiena eskatzen didatenek emaitz onena eman dutenik. Batzutan gauzak oso argi ikusten dituzunean azkar eta ondo ateratzen dira. Asko kostatzen bazaizu beharbada esan nahi du badaudela hor barne kontraesan batzuk eta ipuinak horiengatik ez duela funtzionatzen.
A. Zu bezalako gizon lasai batek gai oso gogorrak aukeratu ditu liburu honetarako.
X.M. Ez dakit, eskizofrenia ere aipatu dute. Lasaia naiz eta ipuin hauek bortitzak, zoroak dira. Baina ez da prozesu razionala izan. Psikologia klinikoa iruditzen zait literatur kritikoak izan dezakeen aberraziorik itsusiena dela. Saiakerarekin ez da parekatu behar. Ez nuen ezer esan nahi, burura etorri zaizkidan istorioak landu eta narratibazko emaitza batzuk izan ditu.
A. Hemengo giroak (politikoa, baserrikoa...) azaltzen saiatu zara.
X.M. Sortze prozesua nahiko inkontzientea da, edo subkontzientea. Amodioa gai eternoa da literaturan. Herri honen borroka eta horren inguruak ere ateratzen dira. Ez naiz joan horren bila, berez sufrierazten didana atera zait. Ideia politiko jakin batekin lanen bat idazten saiatu izandu naiz inoiz, baina ez zait atera. Idatzi ditut zenbait folio baina ez naute konbentzitu. Barruko kezken ispilua da liburua. Pertsonaren burua bakarra da, amodioa eta gerra gai eterno bezala lotuta doaz ipuinetan, lotuta doaz pertsonen grinekin, irrikiekin, bizinahi eta egonezinekin. Sentimenduak dira azken finean.
A. Nola ezkontzen idazle lana eta editoriala?
X.M. Egia esan nire lanean zer den afizio, zer ofizio eta zer bizio dana nahasita dago. Euskal Herrian editore-idazle-kritiko izate hau ez dago oso bereizita ere eta ez dut uste hori berez txarra denik. Behin Andu Lertxundik komentatzen zidan gure lana oso txarra dela norberak idazteko. Ez dakit nik txarra edo ona den, baina ez dut uste onena denik.
A. Argitaldari batean idazlanak hautatzen aritzen zara. Zure eskuetatik pasa diren idazleetatik zein aukeratuko zenuke?
X.M. Nahiago nuke sona handirik gabeko idazleak aipatu. Ahalegin handiagoa egin dut Aingeru Epalza (bere liburuak ez du oihartzun handirik izan zaila delako), Josu Unzueta durangarra eta aurki aterako den Arantxa Iturbe kazetari tolosarra (idazle polita eta publikatzera ausartzen ez zena) bezalakoak kaleratzen.
Joxemi Saizar
42-43

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakMENDIGUREN3
PertsonaiazMENDIGUREN3
EgileezSAIZAR2Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude