ARGIA.eus

2021eko apirilaren 22a

Patxi Barco: «Umorea Askotan Eromenarekin Lozen Da»

1992ko martxoaren 22a
Patxi Barco, ETB1eko programa batetako zuzendariari elkarrizketa
Patxi Barco: «Umorea Askotan Eromenarekin Lozen Da»
Berriz ere, ETBlen eskutik, «Bertan Zoro» saioa ikusteko aukera eskaintzen zaigu astelehen gauez. Saio honen arrakasta dela eta, eta bide batez ere euskal telebistarekin izan duten istilu txikia argitzeko, saioaren zuzendariarekin ihardun dugu.
ARGIA. "Bertan Zoro" saioaren telesail berriak eskainttzen ari zarete, arrakasta hau espero al zenuten?
P. BARCO. Telesail berriak ateratzea pentsatua zegoen, eta «Bi eta bat» programaren eskema bera jarraitu dugu: iaz kapitulu batzuk ematea eta aurten beste batzuk. Produkzio kontua da, ekonomia dela eta, ET Bren produkzio gaitasuna mugatua bait da.
A. Nola bururatu zitzaizuen eroetxe bat aukeratzea ekintzen kokagune bezala?
P.B. Zenbait tokitan edonor sar daiteke, eta sartze horrek ez du norberaren bizitzan eraginik izaten, geltokia adibidez. Geltoki batean lan egin izan bagenu beste pertsonaia batzuk hartuko genituzkeen Gertatzen dena ere zera da: umorea askotan eromenarekin lotzen dela.
A. Zeintzuk dira zailtasunik nabarmenenak saioa egiteko orduan?
P.B. Alderdi asko daude horretan. Zailtasunetako bat dirua litzateke, berau aurrera eramateko biderik ez badago, talentoak ez bait du ezertarako balio. Daukagun diru apurrarekin sekulakoak egin behar izaten ditugu, eta gero "Tricicle" eta "Benny Hill"ekin konparatzen zaituzte.
Beste zailtasun but konfidantzarena litzateke, askotan entzun behar izaten bait dugu ea nola garen umorista onak hemengoak izanda. Badirudi beti ere kanpotik etortzen dena hobea dela.
A. Erlijio kontuak medio, telesailen bat zentsuratu omen dizuete... zer jazo da benetan?
P.B. Nik dakidana prentsan irakurri dudana da, Oterminen adierazpenak; saioaren produktorea den Mikel Sanchezek kapituloa ez zela aterako esan zidan. Nik ez dakit zein edo zeintzuk diren arrazoiak. Zentsurari buruz hitz egin da: beraiek ukatu egin dute hori. Nere ustez beraiek dira galdera honi erantzun behar diotenak.
NERE PORTILLO
61

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Zuzendariak
Pertsonaiaz\BARKO1
Egileez\PORTILLO1\Komunikabid
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude