"Rugbya profesionalizatzen bada, gaur egungo ilusioa galduko du"


1991ko abenduaren 08an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Serge Blanco, rugby-ko jokalari ohiari elkarrizketa
SERGE BLANCO
"Rugbya profesionalizatzen bada, gaur egungo ilusioa galduko du"
Serge Blancok bere nazioarteko azken rugby partidua jokatu du. Kirol honetan izan den jokalari onenetarikoak adioa eman digu. Oraindik eta urtearen bukaerarte Miarritzeko Olympique rugby taldean jarraitu arren, 93 aldiz internazionala eta frantziar selekzioko kapitainak ez ditu David Eampese australiarraren nazioarteko 40 entsaiuak gaindituko eta munduko bigarrena izaten jarraituko du, 38rekin. Rugbyaren Pelé-ak, deitzen dioten bezala, horrela agurtu digu.
ARGIA. Zu izan zara rugbyak ezagutu duen jokalaririk onenetarikoa. Zergatik ez zara Miarritzeko Olimpiquetik mugidu inoiz?
S. BLANEO. Hiru arrazoi daude hori azaltzeko. Lehenengoa da. Euskal Herria oso erregio zoragarria dela, bigarrena nere familia guztia hemen dagoela eta hirugarrenik, Miarritzeko klubean oso gustora eta pozik egon naizela beti. Gainontzeko klubak ni gustora nengoela ikusterakoan ez didate eskaintzarik egin eta bakean utzi naute.
A. Herrialdeko arazoa bada, Baionak Miarritz baino talde indartsuagoa izan du beti. Horrela, lehendabiziko bi arrazoi horiek ez dute baliorik...
S.B. Ez pentsa. Nik jolasten dudanetik Baionako zein Miarritzeko emaitzak berdintsuak izan dira. Bata zein bestearen lorpenak oso garrantzitsuak izan dira baina parekatuta daude kirol mailan.
A. Printzean Parkean jolastutako azken partidua, Munduko Txapelketarako laurdenetan, ingeles kontra galdu zenuen. Hori zer da, etorkizunean emango denaren aurreikuspena? Ingelesek irabaziko dute aurrerantzean?
S. B. Ez Kirolean emandako hamaika urte hauetan zortzi bider irabazi dut eta hiru galdu. Gertatu da irabazi behar nuen azken partidu hura galdu nuela eta, kasualitatez, izan zen Munduko Kopa Txapelketan.
A. Futbol mailan beti esan ohi da 1970eto Brasileko selekzioa errepika ezina dela. Rugbyan ezagatu al duzu horrelakorik?
S.B. Selekzio frantsean 1985 eta 1987 tartean eman zen horrelako garaipen gogoa, hau da, rugby zelaian sartzen ginenean, irabaztera sartzen ginen, ez genuela partidua galduko bagenekien. Nazioarte mailan, All Blacks newzealandarrek gaindi ezintasuna hori mantendu dute urte askotan zehar, eta mantentzen dute oraindik, gaur egun.
A Rugby zelaian nortzu izan dira zure etsai edo gehien errespetu dituzun jokalariak?
S.B. Australiako taldea eta All Blacksak izan dira errespetagarrienak. Dena den, rugby mailan talde guztiak errespetatzen ditut. Gertatzen da australiatarrek eta newzealandarrek daukaten maila onarekin besteen errespetua irabazten dutela.
Jokalarien artean... zerrenda oso luzea da David Campese, Carling... baina botak jartzen ditudanean, jokalari guztiak dira errespetagarriak.
A. Zeintzu dira rugby jokalari on batek izan behar dituen ezaugarririk?
S. B. Batez ere, zortea. Sortea, talde on batean egoteko eta denboraldia ere, ona izateko. Rugbyak garai egokia bizi izatea. Baina, batez ere, kolektido ona izatea. Oso zaila da ezaugarriak ematea, rugby zelaian 15 pertsona daude eta postu bakoitza oso desberdina delako.
A. Dena den, betidanik esan ohi da rugbyaren ezaugarri nagusia indarra izan dela.
S.B. Ez, hori gezurra da. Rugbyaren ezaugarri nagusia inteligentzia da. Rugbyak, kirol bezala, arau asko ditu eta egin behar den lehendabiziko gauza jakinaren gainean egotea eta arau horiek praktikara eramatea. Horretarako inteligentzia ezinbestekoa da.
A. Gainontzeko kirolek profesionalizazio prozesu eta etekin ekonomikoak lortzeko bidea jarraitu dute. Posible da horrelakorik rugbyan?
S.B. Egunen batean izango dugu horrelako rugbya aina, oraingoarekin konparatuz, oso desberdina izango da, dirua irabazi behar denean jolasteko ilusioak eta gogoak galtzen direlako. Gaur egungo rugbyak dituen gauza asko galduko ziren. Hor benetako jokoa ekonomikoa da, ez diete axola gazteek jolasteko duten kemena.
A. Zure erantzunaren arabera, ez duzu nahi ragbyak profesionaltasun maila horretara heltzea?
S.B. Bai, hala da. Arazoa futbolean ematen dena da. 12-13 urteko mutilekin futbol jokalariak fabrikatzen dira. Gero 25 urte dutenean ez daukate etorkizunik.
A. Baina, eta Estatu frantsesean dagoen zaletasana kontuan hartuta, ez al da helduko une bat non profesionalitate hori exigituko den?
S.B. Ez, zaletuak ez direlako aldatu. Rugbya amateurra izanda, ikuskizuna gozatzera datoz.
A. Hego Euskal Herriko rugbyak ez dio heldu Iparrean eman den garapen mailari. Zergatik?
S.B. Orain arte zegoen nazioarteko lehiaketa bakarra Bost Nazioena zelako, eta honen eraginez, zirkulu itxi batean genbiltzan. Gaur egun, Munduko Txapelketak Hego Frantziako talde batzuen garapena lagundu du eta berdin gertatuko da espainiar talde nazionalarekin. Azken hau asko hobetu da, Italiako taldea bezala. Italiarrek ere, oso eskuadra ona osatu dute. Azken bi taldeek berritasuna ekarri dute rugbyaren mundura.
A. Jon Azkargorta eta Diaz Paternain dira hegoaldean rugbyak eman dituen jokalaririk: onenetarikoak. Zein paper beteko lukete beste lehiaketa indartsu batean?
S.B. Espainiar lehiaketa ez bada hedatzen, ezin izango du bere benetako balorea erakutsi. Jokalarien balorea aztertzeko hemen egon beharko lirateke. Bestetik, jokalari espainiar asko hemen garatu dira, Altuna adibidez. Beraz, haiek baloratzeko hemen egon eta garatu beharko lirateke.
A. Taldeak entrenatzeko asmorik ba al duzu? Eta horrela bada, Euskal Herrikoa izango litzateke?
S.B, Zintzotasunez erantzuntekotan, ez. Ez dut horretan pentsatu. Dena den, eta egunen batean aspertzen banaiz, talde gazteak entrenatuko nituzke, ikastekoak hobeto hartzen eta eskertzen dituztelako. Horrela egingo banu, Euskal Herriko taldea izango litzateke. Bestetik, ez nituzke banatuko espainiar euskal herria eta frantziar euskal herria, Frantzia eta Espainia. Batu eta erregio turistiko bakarra bihurtu behar gara, hori da Euskal Herria. Kirol mailan ere, erregio bakarra gara. Nik Euskadiko selekzioan jolastu dut.
A. Gaur egun eta etorkizunean talasoterapia zentru but zuzenduko duzu. Nola urrundu zara hainbeste rugbytik?
S. B. Hainbeste urte rugbyan eman ditut eta erretiratzeko garaia iritsi da. Denbora luzez pentsatu eta aspaldi azaldu nuen Munduko Txapelketa eta gero, nazioarteko rugbya utziko nuela.
A. Gogorra izan al da rugbya uztea?
S.B. Ez. Horrela esaten dut, Miarritzeko klubean nagoelako baina urtarrilean, nazioarteko partiduak heltzen direnean, seguraski, nostalgia sentituko dut.

NORTASUN AGIRIA
Caracasen jaio zen duela 33 urte. Jaiotzez venezuelarra izan arren, bere familia guztia Euskal Herrikoa da. Bere seme biek izan dira bere garaipen onena. Esaten dute oso futbolari ona dela. Duela gutxi, Jose Luis Gonzalezi bost penalty bota zizkion eta lau sartu zituen sarean. Inoiz ez du errefusatu autografoa bat ematea
Myriam Gartzia
Serge Blancok 11 urte darama rugby jolasten. 93 aldiz internazionala izan da, 38 entsaiu lortu ditu, bi Grand Slam eta bi bakarko garaipen.
All Blacks newzealandarrak izan dira, betidanik, bere etsairik nagusiak. Duela lau urte Munduko Txapelduna izatea ez zuen lortu newzealanderrengatik.
David Campese da bere entsaiuen marka gainditu duen bakarra. Campesek 40 entsaiu lortu ditu nazioarteko partiduetan, Blancok, munduko bigarrena, 38.
34-38

GaiezKirolaRugbya
PertsonaiazBLANCO2
EgileezGARTZIA3Kirola

Azkenak
Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


BSHko langileak gaur dira bozkatzekoak sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Bozketaren emaitza astelehen arratsaldean jakinaraziko dute. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira, alternatiba... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Siriako armada hiritik irten den arren, beduinoek eta drusoek borrokan jarraitzen dute As-Suwaydan

Siriako armada Israelekin eta milizia drusoekin su-eten akordio batera iritsi bada ere, bi komunitateen arteko istiluek ez dute etenik Damasko hegoaldeko probintziako hiriburuan. Soldadu siriarrak As-Suwaydatik irten ondoren, Tel Avivek beduinoak bizi diren hainbat eremu... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


“Gazteen kontrako kriminalizazioa” eta “Poliziaren gehiegikeria” salatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak

Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Agharas ekarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-21 | Axier Lopez
Bilboko Aste Nagusian genozidioaren konplize bati agur esan diote: 13 konpartsak ez dute Coca-Cola txosnetan eskainiko

Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.


Gazan 19 pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta laguntza zeramaten 25 kamioiri tiro egin diete soldadu israeldarrek

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian  zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
barra warroak
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


Eguneraketa berriak daude