Bizkaia irratiko "Gaur argi izar" saioko Koldo Isusiri elkarrizketa
Koldo Isusi: «Sorgin ipuinak bilatzea lan itzela izaten da»
Gauero, hamar t'erdietatik hamabietara, Bizkaia Irratian "Gau argi izar" irratsaioa entzuteko aukera ematen digu Koldo Isusik. Kirola, musika eta sorgin kontuak dira gazte honek duela urtebetetik honantz egiten duen saioaren osagarriak.
ARGIA. Kantak, sorgin-ipainak eta azken orduko musika nobedadeak dira zure saioaren oinarri nagusiak. Nondik ateratzen duzu beharrezkoa den informazioa? Zeintzuk dira iturriak?
K. ISUSI. Hasiera batean sorgin kontakizun horiek betetzen zuten programaren lehen ordu erdia, gero hamaiketan albisteak izaten ziren, eta hortik aurrera musika hamabiak arte. Orain, berrikuntza batzuk direla medio, programa hasierako hamar-hamabost minutuak "Kirol-Klip" deritzonak betetzen ditu; jarraian, euskal doinuekin batera, sineskeria, kondairak eta abarren txanda izaten da eta hamaiketatik aurrera denak lehen bezela jarraitzen du. Bestalde, lan itzela da sorginipuinak lortzea, zeren egunero hiruzpalau behar bait dira. Horretarako Bizkaiko liburutegi guztiak arakatu behar izan ditut.
A. Harrara onik izan al du jendartean zure programak?
K.I. Hasieran helburua jendeak parte hartzea zen, beraien herrietako kondairak eta abar konta zitzaten, baina honek ez zuen harrera onik izan, beharbada orduagatik; haatik, oraindik ere edonork dei dezake sineskeriaren bat kontatu nahi izanez gero.
A. Egun egiten duzun saio honetaz gain, ba al duzu etorkizunerako proiekturik?
K.l. Bai, batzuk bai, gehienbat bigarren ordu horri buruzkoak; euskal taldeen presentzia argiago bat, berauen elkar hizketak lortu... baina erabaki gabe dago, epe luzera izan beharko du. Hala ere nahiko nuke euskal taldeak indartu ahal izatea, nobedadeak gehienetan kanpotik bait datoz.
A. "Gau argi izar" programa zein entzulego motari zuzendua dago?
K.l. Lehen ordu erdian biltzen ditugun gaiei begiratuz gero, kirolaz eta kondairak alegia, litekeena da tarte horretan jende helduagoa egotea entzuten. Hamaiketatik aurrera, berriz, jende gazteagoa izaten da, musika bait da orduan eskaintzen dena.
NERE PORTILLO
61