"Independentziarako prozesua gero eta fiteago doa"


1991ko urriaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Julen Madariaga, ETAren sortzaileetako bat.
JULEN MADARIAGA
"Independentziarako prozesua gero eta fiteago doa"
Abuztuaren 14an azkenekoz espetxeko atea zabaldu ziotenetik, 59 urte bete dituen Julen Madariagari tarte berria zabaldu zaio.ETAren sortzaileetako bat izanik hurbiletik segitu izan ditu azken hamarkadatako gertakizunak, Francoren kontrako garai latzak, transizio politikoa eta independentziaren aldeko uholde zahar eta berriak. Iparraldean 30 urte eman ondoren Bilbon finkatuko omen du etxea.
ARGIA. 1961ra arte Bilbon bizi zinen, eta orain berriro ere zure hirira itzuli zara hogeitahamar urte beranduago. Zer nolako aldaketak igertzen dituzu ordudanik?
J.MADARIAGA. Hori ez da horrela. Ni espetxeratua izan aurretik nire lana zela eta, fabrika Amurrion genuen eta, maiz etortzen nintzen, eta pasatzerakoan ama eta anaiarrebak ikustera etortzen nintzen, baina egun bat, bi edo asteburu bat ematera. Egia da, bestalde, ez naizela Bilbon bizi izan azken hogeitahamar urteetan.
Aldaketa batzu guztiz hunkigarriak izan dira niretzako, joan den egunean egon nintzen Etxebarria parkean, eta hori guztiz berria zen niretzako, hori eta Begoñako auzoa. Bi orduz ibili nintzen ezagutzeko, udaletxeko plazatxotik atera eta Etxebarrieta anaien plazatik itzuli. Euskara dela eta jarrera desberdinak ikusi ditut, Bakion egon nintzen eta hor denak erderaz ikusi ditut, Bermeon berriz jente guztiak euskaraz egiten du, Bilbon ere ikusi dut haur talde bat euskaraz egiten Albiako Enparantzan.
A. Gartzela, alde egin behar izana, herbesteratzea eta berriro kartzela ezagutu dituzu azken urteotan. .Nolakoa da espetxeen egoera egun?
J.M. 1972an ezagutu nuen lehen aldikoz Fresnes. Baionako katedralean gose greban geundela txakurrak sartu ziren ke granada eta horrelakoak botaz. Han geunden Marc Legasse, Txillardegi, Telesforo ere bai... hogeitahamar bat. Txakurrak Madariaga ateraz gero momentuz besteak baketan utziko zituztela esan zuten eta jendea itota ikusirik, ateak zabaldu eta atera egin nintzen. Baionako espetxera eraman ninduten eta han jarraitu nuen gose greba. Egun batzu pasata sendagileak izutu egin ziren eta Fresneseko hospitalera eraman ninduten. Han egon nintzen greba bukatu arte, besteak baino bi egun gehiago, Maurice Abeberri nire legegizona etorri arte. Zazpi egun edo sendatzeko egon ondoren berriro espetxera, orain egon naizen Fresnesko espetxera hain zuzen. Otsailako egun batez Txilera bidali ninduten, ofizialki txiletarra nintzelako garai hartan.
Orain egon naiz berriro ere, eta Fresnes da Frantzia inperioko espetxerik txarrena edo bederen txarrenetariko bat. Euren helburua hor gizasemea zapaltzea. Han oso txarra da dena. Batez ere tratua. Patioa zortzi bider bost metrotakoa zen. Janaria oso txarra. Baina guzti hori jasangarria da, txarrena tratua zen.
Espetxeetako beste gauza izugarri bat isolamendua da. Sei hilabetez egon nintzen ni isolatua 1969an, eta badakit zer den hori. Baina Jon Parot orain egon den bezala–hamalau hilabetez isolatua alegia–egotea izugarria da. Zergatik atera zuten isolamendutik? Gure herriak behin eta berriz burrukatu zuelako horren alde, Iparralde eta Hegoaldeak batera. Oso polita izan zen. Zergatik atera Fresnesetik ekainaren 7an eta eraman gintuzten Bois dArcyra elkarrekin? Ez dakit. Isolamendutik atera eta lehenengo hiru egunetan Jon hitz egiten egon zen gelditu gabe, eta nik dena entzuten nion. Hori egitea beharrezkoa zela konturatu nintzen. Fresnesko espetxean gela zikin batetan sartu zuten Jon, mamarroz beterik. Labezomorroak, armiarmak, arratoiak... ahal zuen bezala bere txokoa garbitu eta bere burua psikologikoki defendatu zuen. Igaro bideetan zehar beti bakarrik, gelan hogeitabi ordu t'erdi bakarrik, patioan bakarrik... Beti horrela.
A. Gala aldatuz, intendentziaren gaia jorratuko dugu. Abertzaleon aspaldiko nahia izan da independentzia, nola ikusten duzu zuk egungo unea eta alderdi eta erakunde armatuak egin dituzten magimenduak?
J.M. Betidanik kontsideratu izan dut nik independentziaz hitz egitea –eta burrukatzea- arras oportunoa dela. Berlingo horma famatu hura erori zenetik denbora aldetik muga bat markatu da. Orduz geroztik prozesua azeleratuz doa, gero eta fiteago. Ekialdean gertatzen dena, Baltikoko herrietan baina baita ere Moldabia, Georgia eta Armenian; eta, hurbilago, Kroazia eta Eslobenian ere, hor dago. Kroazia eta Eslobeniak gerra erdi erdian independentzia aldarrikatzea gauza ederra da!
Une historiko hau oso oportunoa da guretzat, eta EAJko jendeak nola ez duen horrela ikusten da gehien harritzen nauena. EAkoek apur bat gehiago ikusten dute, baina hor dugu EAren oinarriko jende asko, alderdi buruekin ados ez dagoena eta zorionez gure jendearekin batera independentzia aldarrikatzen ari dena.
EAJk zergatik ez duen ikusten? Catalunyan EAJkoaren antzeko jentea egon arren, ikuspuntu berdintsua duen Pujol bezalako batek, anbiguo izan arren, hortan askoz argiago jokatzen du EAJkoak baino. EAJk ez dauzka jokaldi guztiak eskuan HB eta ETAri dagokienez. Sarritan entzun diogu Arzallusi Albania bat nahi dugula, goitik behera marxista-leninistak garela, estalinistak baino txarragoak. Batek baino gehiagok esan dit hori bluff bat baino ez dela Arzallusen aldetik, Arzallusek berak ez omen duelako sekula holakorik sinestu. Ondo daki ezker abertzalean badagoela marxista asko, baina hortik esatera estalinistak garela, ez dugula demokrazia onartzen, Europakoa ez dugula onartzen... hori guztiz bestelakoa da.
Catalunyan ez da HB edo ETA bezalako fenomenorik, beraz Colam edo Pujol bat ez dira beldur. EAJk esan ahal dioke bere buruari: hemen negoziaketa batetan sartzen bagara, eta aurrea hartzen badute hauek, gorriek, non geratuko gara gu, Euskal Herriko erdia, eskuin-zentroa eta eskuina alegia?
Seguru nago Madrilgo gobernuarekin negoziatuko dugula, eta apur bat berantago -Iparraldeko gure anaiekin- Parisekoarekin. Seguru nago alde horretatik Paris horren zai dagoela. Parisek negoziaketa hori lehen bait lehen izatea nahiko luke. Hortaz datu bat baino gehiago badut nik Fresnesen hartuta, eta baita Parisekoek negoziaketarako Madrilgo gobernua ETAren gain garaipen polizialik ukanen dutela uste izatea alferrik dela erranez zirikatzen dutela.
Nire ustez Madril eta Parisekin negoziatu baino lehen Euskal Herriko beste abertzaleekin ere negoziaketa bat egin behar dugu, plataforma minimo batetaz adostasuna lortzeko ahalegindurik. EAJk ikusten, baldin badu joko serioa eta benetazkoa dela, aurrerako pasu bat emango du, nik uste. Jadanik Lurraldearekin egindako ituna oso garrantzitsua da. Kontua da jakitea behin eta berriz garizko bat eta galtzuzko beste bat emango diguten edo zinezko EAJren politika berri baten hasera denentz. Guk erakusten baldin badiegu zenbait gauzetan amore emateko prest gaudela eurak ere beste urratsik egingo lukete.
A. ETAren barruka armatuak zer nolako funtzioa betetzen du independentziarako bide horretan? Egokia deritzozu egungo jokabideari?
I.M. Nire pentsaera honetaz ezaguna da aspaldidanik. Beti pentsatu izan dut Euskal Herriko beso armatua baizik ez dela. Beso armatuak buru politiko baten pean egon behar du. Gure xedea autodeterminazioa, independentzia, gure herria berriz euskalduntzea, Iparraldea eta Hegoaldea batzea...da. Helburu horien arauera markatu behar da, estrategia eta taktika politikoa. Eta hori buru politiko batek zuzendu behar du. Negoziaketa edo itun bat burutzen badute eta, ondorioz, Hegoaldetik tropa okupatzaileak -armada zein polizia guztiak- espainaratzen badira ETAren jokaera edo aktibitatea amaituko litzateke, su eten automatikoa gertatuko litzateke. Negoziaketa lortu arte politikoki zuzendu behar da, eta negoziaketa politikoa lortu arte eduki behar dugu -etsaiak berak jokatzen duen bezalaxe- gure armada, baina txorakeria irudituko litzaidake gure indar armatua albora uztea zerbait lortu arte.
A. Nork osatuko luke, zure ustez, delako zuzendaritza politiko hori?
J.M. HB, KASek, ez dugu ezer berririk asmatu beharrik. Nik esandakoa ETAk berak aspalditik onartua du, teoriaz behintzat, ETA KASeko parte bat baizik ez da, eta estrategia hori KASek markatzen du.
A. Aspaldiko elkarrizketa batetan esaten zenuen abertzaletasunak eraman zintuztela sozialista izatera. Gauregun gertatu diren aldaketa guztiak ikusita, nola ikusten duzu sozialismorako bidea?
J.M. Marxismo baten aplikapen praktikoak, sozialismo errealak, zorionez, nahiz eta mingarria izan, porrot egin du. Zorigaitzez ez zen Marxen benetako izpiritua aplikatu SESBen eta gero ekialdeko Europan. Hau ke gortina bat da. Sozialismo errealak porrot egin badu ere are handiagoa da kapitalismoak egindako porrota. EEBBek, adibidez, kapitalismoaren bururik nabarmenenak, munduko zor handiena daukate, 400.000 miloi dolarretakoa. Hau da, Mexico, Argentina, eta Brasilek duten zor guztia baino gehiago. EEBBek molokotean bizi dira azken urteotan. Prentsak noizbehinka dio badirudiela atzerapen ekonomikotik ateratzen ari garela, horrek esan nahi du azken 15-20 urtetan oso gaizki joan dela. Delako sozialismo errealaren porrotak kapitalismoaren porrota izkutatzen digu.
Nik marxistatzat daukat nire burua, nahiz eta kritikoa izan beti. Marxek berak esaten zuen munduan marxistarik izatekotan bera izango zela lehenengo antimarxista. Langileriaren diktaduraz mintzatzen zen "Kapitala"n, eta bost edo sei aldiz besterik ez du aipatzen. Burgesiak munduan menperatu duela, eta gutxiengoak menperatu duela gehiengoa. Sozialismoan herriaren demokrazia izango genuke. Orduan, zertarako "diktadura" hitza erabili? Konparaketa basatia egiteko erabili zuen adibidea, baina berak esan nahi zuen zera gehiengoaren demokrazia gutxiengoaren gain, berez doa gehiengo horrek gidatu behar duela gizartea.
Leninen aportazioa kristona izan zen, eta Maorena ere baina ez nago bata eta bestearen zenbait gauzarekin. Zentralismo demokratiko delakoa ez dut sekula onartu, adibidez. Nik sekula ez dut esan nazio askapena klase burrukaren forma bat denik, ez bait deritzot egia. Inork ez du hori demostratu, ez Marxek, ez Leninek, ez Gramscik ez Maok. Ho-KiMinek sakondu zuen nazio arazoan. Momentu honetan ez dugu klase problema konpontzen ahal nazio arazoa konpontzen ez badugu lehenik. Euskal Herrian sozialismoa egiten badugu ez da izango Maorena bezalakoa, beti dogmatismoaren kontra izan bait naiz.
A. Zein fase aipatuko zenuke adierazitako independentzia eta sozialismoaren bidean?
J.M. Gure arazo nazionalak -eta honen barnean kultur arazoak, eta horren funtsa hizkuntza delarik- badu epe labur bat, badugu erlojuaren kontrako lasterketa, bestela ez ginateke Euskal Herria izango.
Klase burrukak badirau 2.000-4.000 urte gizona gizon denetik, edota 25.000 urte Cromagnanen arotik. Gure herriak guzti hori jasan badu, itxaron dezake beste hamar, hogei edo hogetamar urte. Kultura da lehenengo salbatu beharrekoa. Orain dela hogei urte ez nuen horrela ikusten arazoa baina okerrak zuzentzen saiatzen naiz. Ala salbatzen dugu gure kultura eta beraz herri hau, ala zertarako konpon orduan arazo hori frankoiberiko bilakatu bagara?

NORTASUN AGIRIA
Bilbon jaioa. Urriaren 11 an 59 urte bete du. ETAren sortzaileetako bat da. Lau aldiz egon da espetxeratua. 1972an Txilera herbesteratu zuten. Cambridgen bukatu zituen zuzenbide publikoko ikasketak. Bere aititak Lizarrako estatutua erredaktatu zuen
Iñaki Uriarte
"Ziur nago Madrilgo gobernuarekin negoziatu dugula".
"Parisek negoziaketa arina nahiko luke".
Lau aldiz espetxea ezagutu ondoren kalean.
34-38

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETABesteak
PertsonaiazMADARIAGA1
EgileezURIARTE2Politika

Azkenak
71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Espainiako Auzitegi Gorenak Loiolako kuartelari babes berezia ematen zion epaia bertan behera utzi du

2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]


Galizieraz egiteagatik eraso egin diote espainiar batzuek turismo-gida bati Galizian

Inguratu, iraindu eta besotik heldu eta bultzatu ere egin zutela salatu du Galiziako gida gazteak. Valladolidekoak dira sei pertsona galegofoboak.


Legazpiko Udala eta Sidenor kalte ordainak ordaintzera zigortu dituzte langile bat amiantoaren eraginpean jartzeagatik

Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu. 


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


2025-07-22 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniar nazionalismoa hasi da berragertzen mozorrorik gabe

Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]


2025-07-22 | Mara Altuna Díaz
Haien hizkuntzak hiltzen uzteko prest ez dauden zortzi gazte grinatsu

Uztailaren 14tik 18ra munduko hizkuntza gutxituen hiriburua izan da Gasteiz. HIGA, hizkuntza gutxituetako gazte hiztunen topaketetan, lau kontinenteko dozenaka gazte elkartu ziren esperientziak eta estrategiak trukatzeko. Hizkuntza “txikiak” babestea dute helburu... [+]


2025-07-22 | ARGIA
Kanakyko independentistek eta Frantziak adostutako akordioa eztabaidatuko dute oinarriek egunotan

Uztailaren 12an akordioa sinatu zuten Kanakyko indar independentistek eta Frantziako Gobernuak Parisen. Negoziatzaile independentistek “akordio historikotzat” jo zuten. Alabaina, independentisten arteko hainbat taldek akordioari buruzko erreparoak agertu dituzte, eta... [+]


2025-07-22 | UEU
Elisa Peredo Quiroz (Maitelan)
“Emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen hautematen dugu”

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]


2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Eguneraketa berriak daude