«Cortesen ematen den gizonezko prostituzioa bakarra trabestiena da»


1991ko urriaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gizonezko prostituzioa dela eta, Askabideko partaidea den Bernardo Baltzari elkarrizketa.
Bernardo Baltza, Askabideko partaidea:
«Cortesen ematen den gizonezko prostituzioa bakarra trabestiena da»
ARGIA. Nolakoa da Cortes kalean ematen den gizonezkoen prostituzioa?
B. BALTZA. Cortesen prostituitzen diren gizonezko bakarrak travestiak dira. 18 urte zutenean 'txaperoak', hau da, kalean, saunetan eta tabernetan prostituitzen diren mutilak ziren. Apurka eta euren egoera txarragoa den heinean honantz hurbiltzen dira. Eta, orduan, trabestismoa heltzen da, gutxi gora behera 25 urte dutenean, askotan ikuskizun (munduan murgiltzen direlako. Bestetik, hemen dauden gehienak droga munduan murgiltzen dira.
Beraz, droga eta prostituzioa nahikoa lotuta daude. Duela bi urte egindako zentsoaren arabera 50 dira Cortesen ibiltzen direnak.
A. Zein da trabestien adina?
B.B. 25 eta 40 urte artekoak. 40 urtetik aurrera bi besterik ez ditut ezagutzen. Trabestien lan egiteko denbora beste prostituzioetan ematen dena baino laburragoa da. 45 urteko gorakoek ez dute etorkizunik.
Zergatik aldatzen dute bere itxura? Negozioa dela eta?
B.B. Denetik dago. Batzuk psikologikoki emakume sentitzen direlako. Beste batzuen kasuan droga da horrela jokatu arazten diena. Drogak arazoari aurre egitea ukatzen du. Hauetako askok heziketa izan dute eta lan merkatuan sartzeko aukera izan dute, baina drogarekin zuten arazoengatik aukera horiek galdu dituzte.
A. Beraz, prostituzioan sartzen dira droga erosteko dirua lortzeko.
B.B. Bai, eta aldi berean euren egoera penagarri horrek droga gehiago kontsumitzera eramaten ditu. Euren egoera jasateko droga lagungarria dela uste dute. Noiz eta nola banatzen da droga, prostituzio edota identitate aldaketa? Hori zehaztea kasu batzuetan oso zaila da.
Duela bi urte nik egindako ikerketaren arabera %30ak heroinomanoak ziren eta %66,6ak kokainomanoak.
Zenbat kobratzen dute txaperoek eta trabestiek?
B.B. Txaperoek ez dakit, eta trabestiena askotan galdetu izan diedan gauza da. 2.000-3.000 pezeta artean gauza puntuala bada, baina egia esan ez dakit seguru. Normalena bezeroari lapurtzea da. Orduan, zerbitzuagatik zenbat kobratu duen eta zenbat lapurtu duen banatzea zaila da.
A. Trabastien zerbitzu hauek antolatuta daude edo euren kabuz ibiltzen dira?
B.B. Normalean, euren kabuz ibiltzen dira. Badaude, taberna edo pub batzuek logelak dituztenak, baina orokorrean, "mouble"etara jotzen dute. "Moublea" logelak alokatzen dituen pentsio antzeko gauza da. Prostitutek eta trabestiek jotzen dute hara.
. Euren irabazietako protzentaia norbaiti ematen diote?
B. B. Ez. Agian egongo dira horrelakoak baina orokorrean esan dezakegu ezetz. Askotan gertatzen da, emakume prostitutekin ere, tabernari eta trabestiaren arteko akordio bat dagoela. Trabestiak taberna zehatzetan erakartzen du bezeroa eta bertan trago bat hartzen dute prezioa zehazten duten bitartean. Bestetik, badaude sare antolatu batzuk eta horietan zenbat hartzen duen nagusiak eta zenbat trabestiak ez dakit.
Myriam Gartzia
28

GaiezGizarteaSektore bazProstituzio
PertsonaiazBALTZA1
EgileezGARTZIA3Gizartea

Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude