«Bertsolariek batzuetan bertsoak prestaturik eramaten dituzte plazara»


1991ko irailaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jose Miguel Iztueta "Lazkao-Txiki" bertsolariari elkarrizketa
"LAZKAO-TXIKI"
«Bertsolariek batzuetan bertsoak prestaturik eramaten dituzte plazara»
Euskal Herri osoan da ezaguna "Lazkao-Txiki" izenarekin aritzen den Jose Miguel Iztueta bertsolaria. Azken berrogei urteetan plazarik-plaza bertsotan ibilia, omenaldi bat egin berri dio Bertsolari Elkarteak bere 65. urtemugaren aitzakiz. Plazako txistosotzat hartua, bertsolaritza eta euskarari buruz hitz egiten duenean seriotu egiten zaio aurpegia. Etorkizuna ez du oso alaia ikusten nonbait Lazkao-Txikik.
ARGIA. Orain omenaldi bat egin zaizu, eta hori azaldu da egunkarietan, baina lehendik egin izan dizkizute omenaldi batzuk
LAZKAO-TXIKI. Euskal Herriko bertsolari guztiek lehen urtero egiten zuten bozkaketa bat eta horren arabera bertsolari bat omenajeatu. Niri eskeini zidaten omenaldia urte batean. Lazkaon ere egin izan didate, eta herri askotan ere bai.
A. Antzerkian bertsotan baino lehenago hasi zinen.
L.T. Bai, beno, ni gerra ondoren hasi nintzen auzoko batzuekin. Apezarekin egiten genituen antzerki txiki batzuk. Gero herrien pistan sartu nintzen, baserritik jaitsiz. Ez nintzen gehiegi sartu hasiera batean. Bigarren mailako txapelketan ibiltzen nintzen eta 1960 arte ez nintzen hasi txapelketa nagusian parte hartzen. Berrogei urte inguru daramatzat bertsolaritzan, baina azken hogeitamarretan naiz ezagunena. 1965ean bigarren izan nintzen Uztapideren ondoren. Basarri ez zen urte hartan atera eta geroztik egin ditut laugarren, hirugarren... Azkeneko urteetan ez naiz atera. Ez dakit ba nik zein urte izango zen azkena konkretuki...
A. Uztapidek irabazi zuen urtea izan zen, 1967a. Istilu ugari izan zenituen final hartan.
L.T. Bai, baina nik ez nuen txapelketa istiluengaitik utzi. Hor tratu txarra pasatzen duzu eta gazteak ere badatoz. Lopategik ere esan zuen iaz datorren urtean utziko duela. Beti berdinak ibiltzea ez da ona, eta gazte oso onak datoz. Batzuk behintzat. Zahartu ahala burua ere galdu egiten da, egia da. Burua bizkorra behar du izan bertsotan ibili nahi duenak.
A. Bertsolari eskolek dagoeneko urte dexente daramatzate lanean. Garai batean ez zinen aldekoa.
L.T. lzan ere, bertsolariak ez badu berezko zerbait mekanikoki ikasi ditzake rimak eta doinuak, baina ez bertso onak.
A. Baina badira bertso eskoletatik sortutako bertsolari onak.
L.T. Hori sare bat da, nahi baduzu. Izan zitekeena lehen pasa egiten zen, eta orain gelditu egiten da. Hori da sistema bat izan litekeena. Berdin gertatzen da edozein dohairekin. Zenbat baserritan hil ote ziren gizon azkar asko sega bizkarrean hartu eta sega potoa gerrian? Eman balitzaie aukerarik jakin ezazu zer liratekeen gaur egun. Berdin gertatzen da bertsolariekin. Bertsolari izanak eta jakin ez direnak asko pasatuko ziren. Horretarako balio du bertso eskolak. Bertsoa zer den ikasteko ere bai, doinuak...
A. Beti aipatzen da bertsolarien mozkorkeria.
L.T. Ez da zaila. Lagunarte handia izaten duzu eta ez baduzu asko zaintzen zeure burua ba erraza da erortzea horretan. Aita, tori! Bati utziko diozu, besteari ere bai, baina noizbait hartuko diozu. Bahin Uztapideri andra batek esan zion aurpegira bertsolari gehienak mozkorrak zirela, eta bere erantzuna hau izan zen: "etxekoandre, suerte ederra daukazu bertsolariak bakarrik badira mozkorrak".
A. Txiste kontaketa atsegin duzu.
L.T. Hori kontakizunak gogoan eduki eta gero lagun artean festa giroan kontatzea da. Baina ni ez naiz inoiz ibili txiste kontalari bezala, zenbaitek hala uste arren. Hori izaten da bazkal ondotan botatzen duzuna.
A. Txantxa nahi izaten du jendeak zure ahotan. Eta askotan txantxetarako ez.
L.T. Askotan serio egon arren umoredun papera egin behar izaten da.
A. Zure bertsorik onenak gainera ez dira batere txistosoak.
L.T. Bai, drama asko gustatzen zait. Baina askotan ez dakizu zer jende dagoen ikuslegoaren artean eta hori begiratu beharra ere baduzu, zaila bait da asmatzea. Serioak botatzen badituzu a zer sosoa esaten dizute, eta berdeak botatzean «santamaria» edo "sanjose"renbat beti azaltzen zaizu.
A. Liburu bat idaztekotan zaudela diozu azken urteotan.
L.T. Bai, baina ba al dut ba denborarik? Baserrian ganaduak ditut. Askotan loa ezin eutsirik ibiltzen naiz, lan guztiak neuk bakarrik egin behar ditudalako. Gainera, euskaldunak idazten oso alferrak garela diote. Lehengoak hala izan omen ziren. Ikusten da oso gauza gutxi utzi zutela idatzita, eta oraingoak ere berdintsu.
A. Diska batean behintzat hartu duzu parte.
L.T. Bai, Goierriko bertsolariek hartu genuen parte. Bada talde bat hemen non inguruko bertsolariak biltzen diren doinu berriak eta asmatzeko. Egia esan, errazena da doinu berriak asmatzea, bertsolari izatearekin gonbaratuz. Hala ere, zenbat eta zaharrago gero eta zailago doinu berriak ikastea. Eta egia da bertsoa asko jazten duela, belarria asko gozatuz.
A. Beti azaldu izan duzu euskararen egoerari buruzko kezka.
L.T. Bai. Orain hasi dira sartzen Madrilen entzuten diren gauzak hemen, eta gero euskararen alde jendea ibiltzen da. Eta zer euskara egin behar dugu? Niretzat hori txarra da. Piskanaka hasten bada hori zabaltzen euskaran, hemendik ehun urtera jendeak «hau al zen dena?» esango du. Gaur egun bizi dira euskaldun asko erderaz pentsatzen dutenak, eta hori ez da hona. Hasia da adibidez euskaldun jende asko "nere herria" esaten. Hori erderatik itzultzea da. Askok esango dizute "nere aitte", euskarraz "gure aitte", den bitartean. Orain bakoitza berekoiagoa da, erdaldunak bezala. Lehen ahal bazen ondu egiten zen, ez txartu. Nik horrekin kezka beti izan dut, eta beste batzuek euskara jai handietan bakarrik egiten dute, gora Euskadi esan jaietan eta gero erderaz egin.
Hori alferrik aritzea da. Euskara, benetazkoa, zaharra da. Etxean era batetara entzun eta ikastolan beste era batetara ikasi. Gerra aurreko neologismoak ez ziren oso onak izango, baina orain egiten direnak... Nik ikaragarri sufritzen dut kontu hauekin. Laster bai esan beharrean «si» esango dugu, eta egokiagoa irudituko zaigu.
A. Guzti honek bertsolaritzan ere izango du isla.
L.T. Hasiak dira erabiltzen bertsotan erderatik erantsitako hitzak. Baina orokorrean bertsolaria nahiko ondo gordetzen da. Esaldiren bat edo sartzen da noizean behin baina ezer seriorik ez.
A. Nekazal mundua duzu gertuen eta bertsotan ere nabaritzen zaizu.
L.T. Bai, egia da. Eta bertan egiten da euskaraz gehien. Oso herri gutxitako kaleetan entzuten da jendea euskaraz hitz egiten. Kaletik baserrira ekarri behar omen dute orain euskara. Lehen ere inork ez zien galerazi. Francoren atxakia egiten dute denek, eta gu kalera joaten ginenean«kaxero» edo "Pello" deitzen ziguten. Orain beraiek irakatsi behar omen digute.
A. Nola ikasten duzu datorren bertsolari belaunaldia?
L.T. Bertsolari onak asko daude. Badakizu, orain teknika askoz ere gehiago ikasten dute, eta bertsolari zaharren alboan ondo ibiltzen dira askotan teknikoki. Ezin da esan nor den gazterik onena. Bakoitzak bere gustoak ditu, baina ez dakit. Nire moduan bizi bizi ibiltzen direnak ere badira.
A. Esana duzu bertsolaritza momentu onean dagoela orain. Zer falta zaio gailurra lortzeko?
L.T. Orain behar dena euskaraz egitea da. Bertsolariak bai baina entzulegorik ez badago ez dago zer eginik. Gaur egungo entzulegoaren zati haundi bat apostura besterik ez da joaten bertso saioetara. Ea nork irabaziko asmatu nahian. Jaialdietan ere ikusten da gazte asko. Noiz arte ez dakit baina txarrena da garai batean bertsoan eta euskaraz bizi zinen bitartean gaur egun hori ez dela gertatzen. Lehen bertso paperak irakurtzen aritzen ziren baserritarrak, ez zuten besterik buruan. Orain rock-a eta dantza itxiak. Askotan esaten digute gazteek ez digutela ulertzen, baina edozein ingeles kanta entzun eta burua astintzen hasten dira gelditu gabe. Ez zaie inportik hori entenditu ala ez. Hori gustatzen zaiona ez da bertsoez gogoratzen. Horrek entzulegoaren gutxitzea dakar.
A. Bertsolarien aldizkaria ere atera dute eta bi entziklopedia martxan daude.
L.T. Bai, atera denek ateratzen dute. Nik ez dakit zer pasatzen den gero, inork ez du hartzen. Lehen ere badaude nahiko aldizkari euskara hutsean. Beldurrez nago atera eta itxi ibiliko direla gauza asko. Atera arte denek behar dugula diote, baina gero ateratzen da eta inork ez du erosten. "Egin"ek izan du arrakasta piska bat eta ez dakit dena euskaraz den. Hori traje urdinarekin alpargata zuriak jaztea bezalaxe da. Nik pena hartzen dut baina gureak egin du. Zuek bazatozte eta gu bagoaz.
Entziklopediekin ere antzeko zerbait gertatuko da. Orain Pedro Mari Otanoren liburua ari naiz irakurtzen gustora. Hura zen bertsolari ona benetan. Bera izan zen lehena konturatzen bertsolari zaharrak gaizki ari zirela. Erderaz ez zekiten eta hala ere erdal hitzak sartu behar bertsotan.
A. Orain dela denbora gatxi azaldu zen artikulu bat non esaten zen gai jartzaileek batzuetan gala aurrez aldetik esaten diotela bertsolari batzuei. Eztabaida ere sortu zen. Zer diozu zuk horretaz?
L.T. Bertso eder asko egin izan dira, baina gaia aldez aurretik jakinik biltzen direnak ere asko dira. Hori ez da ez bapatekotasuna ez ezer. Baina hori galtzear dago, jendeak ez bait du gogoko tranpa. Beti izan dira tranpak, baina bertsolari batek badaki noiz egiten duen hori besteak. Esan ohi da enboteilatutako bertsoak bota dituela. Lehen gai jartzaileek gairik ez zuten aldez aurretik esaten, baina gaur egun batzuetan bai. Eta batzuetan plazara jadanik bertsoak prestaturik eramaten dituzte bertsolariek. Orduan bai bertso saio ona, baina ardoa ere enboteilatua hobeagoa izaten da.
A. Jubilatu zara dagoeneko. Bertsolaritzarako ere jubilatu al zara?
L.T. Egia esan pentsatua daukat dagoeneko piskanaka uztea bertsolaritza. Hemendik urte gutxitara plazak baztertuko ditut. Gazteek ere behar dute aukera.

NORTASUN AGIRIA
1965eko irailaren 15ean jaio zen Lazkaoko 'Abaliñea' baserrian. Bi urtez egon zen Afrikan soldaduska egiten. Gaur egun ez du ez aldizkaririk ez egunkaririk irakurtzen. Herri kirolak eta apostuak gustatzen zaizkio gehien. Bere bi txakurrekin paseiatzen da lasaitu nahi duenean. Xalbadorren bertso paperak eta Txomin Agirreren 'Garoa' miresten ditu
Amagoia Iban
34-38

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaLAZKAO-TXI1
GaiezKulturaBertsolaritEkitaldiakOmenaldiak
PertsonaiazLAZKAO-TXI1
EgileezIBAN1Kultura

Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude