"Zintzilik" Irratiko Joseba Leizeagarekin irrati libreez
Joseba Leizeaga: «Irrati libreak ahotsgabeen ahotsa dira»
Errenteriako Zintzilik irratia duela sei bat urte sortu zen eta oraindik ere uhinen munduan dihardute. Joseba bertan aspalditik lanean dabilenez, berarekin irrati libreei buruz solasean aritu gara.
ARGIA. Beste ohizko irratiek betetzen ez duten zein funtzio dute irrati libreek?
J. LEIZEAGA. Herri mailan ematen diren mugimendu ugari ez dira bwste komunikabidewtan azaltzen eta irrati libreen bidez mugimendu hauek aditzera eman nahi ditugu. Marjinaturik zeuden mugimenduei kanporako irtenbide bat eman zaie eta gero eta ezagunagoak egin dira. Bestetik irrati libreek tailer modura ere jokatzen dute; beste irratietan parte hartzeko aukerarik ez duen jendeak hemen bere espresio bidea aurkitzeaz gain komunikabide batean lan egiten ikas bait dezake. Hitz gutxitan esateko, irrati libreak ahotsgabeen ahotsa dira.
A. Nolabaiteko koordinaziorik ba al dago irrati libreen artean?
J.L. Duela gutxi arte koordinazio bat izan dugu eta honi esker iraun dugu bizirik. Azken urteotan irrati libre asko desagertu dira eta orain berriro nolabaiteko lotura lortu nahi dugu. Horrek albisteak zabaltzeaz gain irrati bakoitza isolaturik ez egotea suposatuko luke.
A. Irrati libre askoren arazo larriena legala izan da, Zintzilik irratiak alde horretatik arazoak izan al ditu?
J.L. Aspaldi honetan ez dugu arazorik izan. Udaletxea gu botatzen saiatu zen baina hortzak erakutsi genizkien eta bakean utzi gintuzten. Gu legalki ez gara existitzen, eta ez zaigu legalizatzeko aukerarik ematen. Legalak izateko oso gutxiren esku dagoen azpiegitura eskatzen bait da, guk inolaz ere lortu ezin duguna. Bestetik uste dugu ez diogula inori baimenik eskatu behar, airea guztiona bait da.
A. Zer etorkizun ikusten diozu Zintzilik irratiari?
J.L. Herriak gure beharra duen bitartean etorkizuna badugu. Gu jendearengandik hurbil egoten saiatzen gara eta entzulegoa dugun bitartean guk hemen segituko dugu.
AITZIBER YARZA
61
GaiezKomunikabidIrratiaintzilik i
PertsonaiazLEIZEAGA1
EgileezYARZA1Komunikabid