«Mota guztietako jendea etortzen zaigu»


1991ko irailaren 08an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jesus, sex-shop bateko langilea
«Mota guztietako jendea etortzen zaigu»
ARGIA. Zer motatako jendea etortzen da dendara normalean?
JESUS. Oso jende desberdina etortzen da hona. Gazteak, zaharrak, ezkonduak, ezkongabeak... Mota guztietakoak.
A Eta neskak?
J. Etortzen direnen gehiengoa mutilak dira. Neskak oso urriki azaltzen dira, eta azaltzen direnean brometako artikuluak besterik ez dituzte erosten normalean. Ezagunen bat edo ezkontzen zaietela eta txantxa moduan erosten dituzte agurrerako.
A. Baina izango dira txantxa bila ez datozenak
J. Beno, bakar batzuk etortzen dira, baina orokorrean mutilak etortzen dira neskarentzako gauzak erostera. Kontsolagailuak gehienetan.
A. Eta zerk du arrakasta gehien bezeroen artean?
J. Bideoak eta aldizkariak saltzen ditugu gehien. Kabinak ere baditugu, erabili nahi dituen guztiarentzat.
A. Zenbat bezero izaten dituzue egunean?
J. Ohizko batzuk baditugu, baina egunero etortzen da norbait berria. Kopuru zehatza ematekotan, berrogei lagun inguru izaten ditugu bataz beste egunero. Kontuan hartu behar da konpetentzia ez dela oso handia oraindik.
A. Nondik ateratzen duzue salgai daukazuen guztia?
J. Bartzelonatik. Bertan hornitzen dira estatuko sex-shop guztiak.
A. Zer produktu da dendako garestiena?
J. Katalogoz eskatzen den panpin puzgailua. :20.000 libera balio ditu.
A. Gauza arrarorik ere eskatuko zizuten inoiz.
J. Nire ustez mota honetako denda batetara etortzea dagoeneko arraroa da.
A. Bikoterik azaltzen al da dendara?
J. Garai batean oso arraroa zen bikoteak sartzea hemen, baina azken bolada honetan sarriagotan etortzen dira.
A. Zure lanbidea dela eta izan al duzu inolako arazorik auzokoekin?
J. Beno, denda ireki zenean, bertakoek begi txarrez ikusten gintuzten, denborarekin gauzak hobetu egin dira eta gaur egun barrura sartzen direnak ere badira. Nire ogibidea ezagutzen duten pertsonekin dauzkat arazorik larrienak. Batez ere neska lagunen gurasoekin Ez dira nitaz fido.
A. Zergatik daude sex shop guztietako erakusleihoak gortina ilunez estaliak?
J. Legeak horrela agintzen duelako. Ezin dira egon ikusgai. Zentsuratuak garela esan daiteke.
Amagoia Iban
47

GaiezGizarteaSexualitateBesteak
GaiezEkonomiaerbitzuakKomertzioa

Azkenak
Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Eguneraketa berriak daude