Begirada Bat Gaurko Napoles'eri

  • Goizeko zortziretan eldu gara Napoles'era, "Monte Unbe" itxasontzian. Nigaz, Jose Luis Bengoa Zubizarreta, ta biok CAJA DE AHORROS VIZCAINA'ren ardurapean egingo dogun ibillaldian. Gure elburua: kanpoko folkloreak ikusi ta gure taldeekaz artu-emanetan jarri erbestekoak. Gure lanen barri TXISTULARI ta beste lekutan argitaralduko doguz, baña ZERUKO ARGIA'ren irakurleak gogoan euki dodaz eta bidean zeozar idatziko dot gure aldizkari eder eta andirako.


1965eko irailaren 26an

Napoles urrindik, itxasotik, ikusi dogunen, berak daukan anditasunaz agertu yaku. Eskoaldera, Vesuvio bolkan edo su-mendia, ta bere magalpean eta eskerreruntz, uri andia. Emen. 1.500 000 persona bizi dira. Astiro-astiro gure itxas-ontzia urreratu da ta Nuova Stazzione Maritima'ko bidea artu dau.

Egun bakar bat geratuko da Napoles'en gure itxas-ontzia. ­Eta ainbeste zer ikusi dago! Pompeya emen inguruan dago, ogei bat kilometro Napoles'etik, erromanoen denporetako uri andi baten arri zarrak agerturik. Vesuvio'ra be igon leike ta krtera goitik ikusi. Beste ibillaldi politak egin leikez Capri, Amalfi edo Sorrento aldera.

Baña nik gaur eztot gura ,arri zarrak edo ikustaldi ederrak ikusi. Nik erria ikusi gura dot, zelan bizi dan. Lengoa baño, gaurkoa ta etorrera. Orregaitik, Napolesten gertu naz eta aurretik egindiko programa bat barik, bere kaletan sartu naz eta emengoakaz itz egin dot.

Nuova Stazzione Maritima au barria ta ederra da. Ormak eta beak izugarrizko brillugaz, marmola edo bere antzekoa, garbi ta dizdiratsu.
Igandea da. Nik gurago neban asteguna izango bazan, euren lan-egur bat ikusteagaitik, baña tira...

Itxas-ontzian euki doguz mezak, baña Napoles'en entzun gura izan dot, zelan diran ikusteagaitik. Eta eleiza bat bilatuten asi naz. Ori ezta emen gauza gatxa. Roma'n 400 eleiza badagoz, emen eztira askoz gitxiago egongo.

Via Roma'tik gora ibili naz eta gero kale estu bat artu dot beruntz. An, eleiza eder bat ikusi dot, Piazza Gesu'n. Bere izena, Gesu Nuovo.
Asi da meza, italeraz. Kristauak ez asko. Organu ederra ta organista ona. Meza guztian erriak eztuu ezer abestu. Organistak, Gounod'en Ave Maria ba beste batzuk jo dauz Jaunartuteko osti santua, gure ar tean baño andiagoa. Askok jaunartu dabe.

Eta, eleiza? Eder-ederra, 1601'ga. rren urtean amaitutakoa, ormak eta goi guztizk pinturaz eta kolorezko marmolez bete-beteta. Eleiz ontan San Ciro'ren errelikia dago ta exboto asko dagoz ormetan, Sakristiaruntz.

Meza-ostean, Sakristira joan naz eta meza esan dauan abadeagaz itz egin dot.

Kristiñau asko emen, abade jauna?

Burna eraiten dau: Tira

Nik ulertu dautsat: gitxi. Badago Napoles'en folklore talderik ?

Eztakit.

Eta eleizaren gazteen artean?

Ez.

Piazza Gesu'tik bera kale estu bat dago ta antxe bertan disko zarrei saltzaile bat, kalean diskoak saltzen. Italiar folklore disko bi erosi dau tsadaz. Bakotxak, 350 lira balio da be, au da, 35 peseta (45 rpm.'koak). Saltzaileari galdetu dautsat:

Ormetan alako letreroak ikus. dodaz: "W DUCE", "W IL RE" ¨Zer esan gura dabe?

Orrek eztau ezer esan gura.

Ezetz? Dirua gordetan dauan kartera artu dau eskuetan eta bera señalatuaz, au erantzuten daust:

Au da gure laguna. Au da guk gura doguna. Len, guztiok giñan fazistak. Orain, kristau demokratak eta gero, komunistak...

Baña, eztago emen idealistarik?

Ez.

Mutil gazte bat urreratuten yaku ta berak be olan pentsaten dauala esaten daust. Eta, zer uste dozue Europa Alkartuaren gañean?

Ori, utopia da.

Zelan?

Prantzesak, prantzesak dira. Gu, italiarrak. Au da, guztiz ezbardiñak.

Baña, ona izango litzake Europa Alkartua egitea?

Ona bai, baña gauza eziria.

Itxi doguz biak. Beruntz goaz, kale estu artean. Ormetan, Togliatti' ren argazkiak. Atzo izan zan urte bat il zala. Gauza berezi batzuk. Kaletan, etxe batetik bestera, erropak ezkegita (izerak eta klase guztitakoak), leku guztitatik, parte zarran. Etxeak, bloke anditan, atari andi bat baño eztabe. Atari andi ontatik patiora sartzen gara ta emendik atari txiki batzuk, bat aurrean, bestea eskoan eta azkena ezkerran. Eta olan Napoles guztian, baita parte barrian.

Jentea, ez ondo jantzia. Garraxika egiten dabe itz eta eskuak asko eraiten, pelikuletan ikusten dan lez. Corso Umberto Primo'ra eldu gara. Kale ederra. Eta barriro ontzira, bazkalduten. Arratsaldean, beste ibillaldi bat Napolestetik, eta orain ezkerreruntz. Ikusi doguz "Galerias Umberto Primo"., guztiz ederrak, San Carlos Antzoki edo Teatrua ta Napolesteko antxiñako erregen jauregia. Automobilla asko kaletan. Ara emen euren matrikula batzuk: Napoles'eko azkenetarikoa 390 000, Roma'koa 840.000 eta Milantekoa 1.040.000.

Eztogu folklorerik ikusi. Gura izan dogu, baña etzegoan ezer. Emen folkloreak eztauka garrantzi andirik. Emengo unapolitana. abesti famatuak, eztoguz entzun. "Tarantella". deritson dantza Sorrento'n ei dago gogor, baña ez emen. Akordeoyaz joten da ta bikoteak dantzaten dabe (mutilla ta neskea). Neskak, eskuan, goruntz igonda, "tamburello" (gure pandereta) joten dabe.

Napoles' en zeozer erosi gura badozu, ez ordaindu iñoiz ezkatuten dautzuen dirua. Apur bat erregateau ezkero, beingoan erdian gitxienez emongo dautzue.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude