Peñak erreziklatu egin dira, ez dire denborapasarako soilik

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iruñako Txaro Pardo, San Ferminetako 'La Unica' peñako lehendakariari elkarrizketa
TXARO PARDO
"Peñak erreziklatu egin dira, ez dire denborapasarako soilik"
Molde guztiak hautsi zituen duela hamar bat urte, 'La Unica' peñako lehendakari izendatu zutenean. Ordura arte ez luke inork usteko emakumea zeregin horietan trebe izango zenik. Ia erotuta topatu genuen 'Ia Unica'n, peñetako jendearentzat ez bait da bat ere lan makala San Ferminak antolatzea. Gustoko dituen festak bezalakoa iruditu zaigu Txaro: naturala eta bapatekoa.
ARGIA. Peña guztien lehendakaria zara zu...
TXARO PARDO. Jendeak hala esan izan badu ere, horrelako kargurik ez dago. Urtero errepikatzen dut, baina...
Ni peñen batzordeko partaidea naiz. Peñen batzordeak azpibatzordeak ditu, eta ni, beste mutiko batekin batera, udaleko azpibatzordean nago. Beraz, peñak ordezkatzen ditugu udalean. Batzutan peñen eledun ofiziala izatea tokatu zait, eta akaso horregatik bururatu zaio jendeari 'titulu' hori.
A. Nolatan sartu zinen 'La Unica' peñan?
T.P. 1980 urtean sortu ziren peñarik aurreratuenak edo progresistenak. Ordukoak dira lehenengo emakume koadrilak. Nere lagun guztiak 'La Unica'ko partaide ziren, eta logikoa denez, nik ere bertakoa izan nahi nuen. Lehenengo urtea kulturako batzordekide gisa egin nuen. Bigarrengoan, diruzain izendatu ninduten, eta hirugarrengoan, diru kontu guztiak aurkeztu nituelarik, asanblada berean, peñako lehendakari izendatu ninduten.
A. Iruñekoa izan behar al da peñaren batean onar zaitzaten?
.P. Ez. Peñak ez dira San Fermin jaietarako soilik. Erreziklatu egin dira. Ez duzu zertan 'kasta' izan beharrik, edo San Ferminen 'salbatzailea'...
Guk gainbeheran ezagutu genituen peñak. Momentu honetan oso gora jo dute. Jendea zain dago noiz egingo ote zaien lekua. Dinamika berak erakutsi zuen aldatu beharra zegoela, hilko ginela bestela. Peñak, urte luzetan elkarte gastronomikoak baizik ez ziren izan, eta euren misiorik garrantzitsuena San Ferminak izan ziren. Halako batean, demokrazia heldu zen, edo heldua zela esan ziguten, eta egoera aldatu egin zen.
Peñetan alderdi politikoetako militanteak dituzu, edo beste edozein mugimendutan lanean ari direnak. Jende horrek ezin ditu bere sinismenak atarian utzi peñan sartzeko. Zentzu honetan, penak erreziklatu egin dira, ez dira denborapasarako soilik. Kultura, kirola... gauza asko bultzatzen dute. Ez dira garai batean bezain aseptikoak. Ez dut esango politizatuagoak daudenik, lehen polizatuagoak bait zeuden. Gertatzen dena da, orduan alde berera jotzen zutela denek. Gainera, horren alde egiten zen apostu instituzioetan. Uztailaren 6an gobernadore zibilarekin bazkaldu ohi zuten, esate baterako. Gaur egun askoz ere biziagoak eta aktualagoak dira peñak.
A. Zer da zuretzat peña guztien eleduna izatea?
T.P. Pertsona naizen heinean, poza handia ematen dit peña askor en izenean mintzatzeak. Eta emakume naizen heinean, izugarrizkoa atsegina. Peñak bunker erabat matxistak izan dira. 'La Unica'ko lehendakari izendatu nindutenean, emakumeak kargu hori izatea erabat atipikoa zen. Sinestezina. Gizonak lan hori bete zezakeela jakintzat ematen zen. Emakumeari balio duela frogatzea exijitu zaio. Beraz, ez bakarrik nere peñan baizik eta batzordean ere, hain integratuta nagoela ikusteak, aurrera pauso polita egin dugula adierazten du.
A. Zalla izango da hainbeste peña eta hain desberdinen ordezkaria izatea...
T.P. Ez zait hala iruditzen. Peñak oso desberdinak dira, bai. Batez ere, oso pluralak direlako. Ez dira gauza zehatza. Batzuk alde batekoak dira eta besteak bestekoak. Peña bakoitzak ere, bertan arras diferente pentsatzen dutenak ere baditu. Baina debate hori oso aberasgarri eta polita da.
A. Zer izan da lehendakaritzan lan gehien eman dizuna?
T.P. Esperientziarik gogorrena... Hasieran jendea lotsatu egiten zen nere aurrean, ez bait zen sekula peñen batzordean emakumerik izan. Edo peñan sartzerakoan, bertan gizon asko izanda, ni sartu orduko isildu egiten ziren denak. Hori gogorra izan da neretzat. Sektore batzuetan pentsatu izan da, lehendakaritzara heldu den emakumea mundu guztiarekin larrutan ibiltzen den horietakoa behar zuela izan. Lehendakaritzaren truke inongo saririk ez dudala pagatu konturatutakoan asko harritzen dira. Bestalde, ezagutzen ez nautenek marimutila nintzela uste zuten. Emakume normala naizela ikusi dutenean are gehiago harritu dira.
Orain erabat integratuta sentitzen naiz. Peñara heldu eta edonorekin jartzen naiz afaritan. Eta bileretan, pertsona bezala onartzen naute. Ordura arte gizonen 'kotoa' ziren elkar hizketetan parte hartzen dut, eta hori oso aberasgarria iruditzen zait.
A. Bada oraindik emakumeak onartzen ez dituen peñarik...
T.P. Bai, 'Irrintzi'. Nere ustez garaiaren kontra doaz. Emakumeari sarrera debekatzeko ez dira inor. Ulertezina da, baina haientzat kaltean.
A. Urtero izaten dituzue iskanbilak udularekin.
.P. Planteamentu kontua da. Udalak, duela 40tik gora urte, peñei laguntza ekonomikoa ematen hasi zen San Fermin festak alaitzeagatik. 87ko legealdia iritsi zenean, peñei diruaren truke justifikanteak eskatzea erabaki zuten. Hala gertatuz gero, laguntza horrek subentzio izatea beharko luke gure ustez. Baina udalak ez du sekula aitortu subentzioa izan beharko lukeenik.
Dena den, erabaki honen funtsa, gauza popularra eta bapatekoa pikutara botatzea zen. Baina, nabarmena da San Ferminetan borroka hori irabazi egin dela, instituzioek hala nahi izan ez badute ere. Peñen arteko batasuna hausten saiatu dira,baina ez dute lortu.
Peña bati ezin zaio ordutegirik jarri. San Ferminak hondatzea litzateke hori.
. Aurtengoan zer? Konpondu al da iskanbila?
T.P. Badirudi gauzak bide onetik doazela. Hala ere, esan beharra dut udalarentzat gu txaranga merkeak garela. Txarangari askoz ere diru gehiago ematen zaio peñari baino. Guk ez ditugu soilik zezenen aurreko eta ondorengo irteerak potentziatzen, baita egun osokoak eta gauekoak ere. Gainera, alde garrantzitsu bat gure esku dago. Instituzioak ez dira ezertarako gogoratzen jende marginatuarekin. Zaharrak, gaisoak... horiek bisitatzera jopaten garen bakarrak peñetakoak gara. Gure helburu sozialak ez ditu denborak aldatu. Marginatu hauek, gugatik ez balitz, San Ferminak badirenik ere ez lukete jakingo.
A. Zer da gehien gustatzen zaizuna San Ferminetan?
.P.... dena gustatzen zait! Oso gustokoa dut, eta hori peñari zor diot, eguneko festa. Lehen gauez bakarrik irteten nintzen. Lehendakari izendatu nindutenetik, gauzak ditut egin beharrak egunez. Piskanaka, konturatu naiz izugarri maite dudala San Ferminak egunez duen festa giroa.
Gehien gustatzen zaidan gauzetako bat zezenen irteera da. Txoratu egiten nau. Momentu horretan ahaztu egiten zaizu nor zaren, zure rola galtzen duzu, denekin eta inorekin ez dagoen anonimoa zara...
Entzierroa asko gustatzen zait. Oso esperientzia harrigarria da. Ez naiz sekula korrika atera, baina ezagutzen ditut korrikalariak... Sinestezina da nola ibiltzen zaren arriskuan. Asumitu, zeureganatu egiten duzu, eta gainera ondo pasatzen duzu. Oso gustokoa dut entzierroa ikustea.
Zezen korridak ez zaizkit gustatzen, hala ere ikusten ditut. Aitortzen dut Balentzian jaio izan banintz militante antitaurinoa izango nintzatekeela... Sekulako kontraesana dut.
A. Zer kenduko zenieke San Ferminei?
.P. Emakumea naizenez, agresioak kenduko nituzke. Egia da gero eta integratuago dagoela emakumea festetan. Badakizu, intituzioei dagokionez, festa gizonak antolatu izan du beti, eta gizonarentzat. Emakumeak ezin zuen korrika atera entzierroan, ezin zuen argazkilari izan entzierroan, ezin zuen peñetako partaide izan... Hori aldatzen ari da, baina izpiritua ez da aldatu. Nik beti defendatuko dut bapatekoa. Baina nik ez dut esaten, beste askok bezala, dena egin daitekeela. Ez nago bat ere konforme. Uztailaren 6an, gaueko 11.59tan zer edo zer gaizki dagoela uste badut, ezin dut pentsatu handik minutu batera ongi dagoenik. Dena gerta liteke, baina zerorrek baduzu jokaera. Emakumeok oso agredituak sentitzen gara San Ferminetan. Neri baten batek titia ukitzen badit protesta dezaket. Baina nazkatuta nagoelako soilik protestatzen badut 'puta' deitzen didate! Hori San Ferminetan are nabarmenago da.
Aldatuko nuke, bestalde, instituzioetan dagoen asmo oro festa ordenatzeko, eta kontrolatzeko. Festak ezin dira fiskalizatu.
A. Nola aguantatzen duzue hainbeste egun festan?
T.P. Egia esan, ez dakit. San Ferminak baino bi hilabete lehenagotik zaude lanez itota. Festetara neka-neka eginda iristen zara, baina berdin da. Zainetik zerbait sartu izango bazenu bezala disparatzen zara, eta oso ondo pasatzen duzu. Gainera, ikusten da beharra dagoela horretarako.

NORTASUN AGIRIA
Afiziorik gogkoena artean irakurtzea du, eta horretarako denbora loari kentzen dio. Zinema gustatu arren, aukeratu egin behar izaten ditu pelikulak. Paseoan ibiltzeak txoratu egiten duela aitortzen du. Kirolarik gustokoena, 'gauzei erreparatzea' du. Sekula aspertzen ez duena: mundua ezagutzea
Garbiñe Ubeda
"Gizonezkoak peñako lehendakaritzako balio duela jakintzat ematen da, emakumeari frogatzea exijitzen zaio".
"Peñetan alderdi politikoetako militanteak dituzu, edo edozein mugimendutan lanean ari direna. Jende horrek ezin ditu sinismenak atarian utzi peñan sartzeko".
"Momentu honetan oso gora jo dute peñek. Jendea zain dago noiz egingo ote zaien lekua".
36-40

GaiezGizarteaAisia
PertsonaiazPARDO2
EgileezUBEDA1Gizartea

Azkenak
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


2025-06-18 | Mati Iturralde
Gizatasunaren amaiera

Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Eguneraketa berriak daude