Juanin Agirregomezkorta
"Asko aldatu da Kluba"
ARGIA. Orain bi urte, eta denbora luzez bertako jokalaria izan ondoren, Elgorriaga Bidasoatik joan egin zinen beste talde batetara pasatuz. Kanpotik ikusita, zer deritzozu zure talde oiaren aurtengo denboraldiaz?
JUANIN. Oso ondo ari dela. Momentu honetan gailurrean daude. Errege kopa irabazi dute eta Ligan ere lehen postutan dabiltza. Hori, Europako Errekoparen finalera heldu direla ahaztu gabe.
A. Zu joan zinenetik Kluba zerbait aldatu dela uste al duzu?
J. Bai, asko aldatu dela uste dut. 12 urtez bertan egon ondoren jokalari gisa, batez ere planteamenduetan ikusten dut aldaketa. Ni hasi nintzenean herri mailan jolasten genuen batipat. Gero Ligako txapelketa irabazi genuen. Hortik aurrera, eta gaur egun arte, gauzak asko aldatu dira. Europa helburutzat ikusten zen lehen aldiz eta esperientzia berria zen. Presupuestoa nabarmenki gehitu zen eta taldea guztiz profesionalizatu zen.
A. Zer eritzi duzu Irungo taldearen bi atzerritarrei buruz? Ados al zaude Estatuko onenak direla esaten dutenekin?
J. Dudarik gabe. Beraiek dira Espainiako Ligan dauden atzerritarrik onenak. Ondo jokatzeaz gain talde guztiaren jokua ezin hobeto bideratzen dute.
A. Zer nolako etorkizuna ikusten diozu talde irundarrari Xabier Mikel, Olalla eta Barbon bezalako gizonekin?
J. Beraien gaztetasuna eta joku ona ikusirik, oso etorkizun ona ikusten diot ekipoari, beraien talde lana ezin hobea bait da.
A. Hau dena azaldu ondoren, nola definituko zenuke gaur egungo Elgorriaga Bidasoa?
J. Nik goi mailako talde profesional batetaz hitz egingo nuke, denbora eta Txapelen poderioz aldatuz joan dena. Eskakizunak gehitu egin dira. Liga Txapelketa, Errege Kopa eta Europako Errekopa ez dira txantxetako gauzak.
Juaninen ustez talde irundarra goi mailakoa eta etorkizun handikoa da.
26